Lekeitioko portua

Lekeitioko portua

Euskal Kostaldea

Arrantza-portuak

Lea ibaia itsasoratzen den gunetik oso hurbil dago Lekeitioko portua, San Nikolas irla sarrerako ezkerraldean dauka eta Punta Amandarritik irteten duen olatu-orma eskuma aldean.

Bien artetik pasa eta eskuma aldeko olatu-ormaren ondotik portura erraz sartzen da.

Batez ere arrantza portua bada ere, laketontzi ugari ere baditu Lekeitioko portuak, udalerriak hartu duen izaera turistikoaren ondorioz. Inguruan taberna eta jatetxe ugari daude, baita arrain benta ere. Bertan arrain freskoa eros daiteke egunero (igandetan izan ezik).

Zerbitzuak: Untziolak 2 Txirrista Garabiak: 1 (6 t-koak) Konponketa tailerrak eta aroztegia Ur hartuneak Errekin hartuneak Argindar hartuneak Heliportua Kofradiaren esku dauden arrantzarekin zerikusia duten zerbitzuak: Arrain benta Izotz fabrika Baskula Kokagunea: l: 43 -22 N L: 02 -30 W Marearen Gorabehera: 4,5 m Portuko Sarrera: Zabalera: 35 m EIBBko Sakonera: 4 m Norabidea: E 

Datu interesgarriak

Helbidea
Txatxo Kaia, 34 - 48280 Lekeitio
Telefonoa
Arrain salmenta

Arraina saltzen dute egunero (igandetan izan ezik) portuan.

Zerbitzuak

  • Parkinga
Euskadi, auzolana