Alokairuko parke publikoko errentariak alokairuak eta komunitate-gastuak ordaintzetik salbuestea

Deskribapena


Xedea

Programa nagusia

  • Alokairurako laguntzak ematea edo finantzaketa-laguntza iragankorrak itzultzea, lehiarik gabeko prozedura irekiaren bidez edo ondoz ondoko aitorpenaren bidez, ohiko etxebizitzaren errentariei, baldin eta kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko kasuetan sartzen badira eta, COVID-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialaren ondoren, alokairua partzialki edo osorik ordaintzeko arazoak badituzte.
  • COVID-19 birusari aurre egiteko arlo sozial eta ekonomikoan premiazko neurri osagarriak onartzen dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluan jasotzen diren mailegu gisako finantzaketa-laguntza iragankorrak banku-erakundeei itzultzeko laguntzak ematea.

Ohiko etxebizitzak etxebizitza librea izan behar du

Programa osagarria:

  • Laguntzak ematea genero-indarkeriaren biktimei, ohiko etxebizitza utzarazi zaien pertsonei, etxerik gabeko pertsonei eta bereziki kalteberak diren beste pertsona batzuei, edo pertsona horien kontura, administrazio publikoei, enpresa publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, lankidetzako ekonomiakoei edo antzekoei (irabazi-asmorik gabekoak izan behar dira), pertsonei bizitoki-irtenbide bat emateko, nahiz eta haien egoera ez izan.

Aurrekontuko zuzkidura

15.529.328

Prestazio ekonomikoa

Deialdi horri aurre egiteko aurrekontua hamabost milioi bostehun eta hogeita bederatzi mila hirurehun eta hogeita zortzi (15.529.328) euro.

Alokatzeko laguntzaren hileko zenbatekoa etxebizitzako prestazio ekonomikoetarako eta etxebizitzako prestazio osagarrietarako legez ezarritakoa izango da: 250 euro. Baterako errentamenduaren kasuan, laguntzaren onuradun izango den errentakideak ordaintzen duen errentaren ehunekoaren arabera egokituko da zenbateko hori.

Laguntzaren zenbateko osoa, oro har, sei hilekoa izango da, eta lehen hilekoa 2020ko apirilekoa izan daiteke; beraz, 1.500 eurokoa izango da.

Bereziki zaurgarriak diren pertsonentzako laguntzen programa osagarriaren kasu berezian, laguntzaren zenbateko osoa, oro har, hamabi hilekoa izango da, eta lehen hilekoa 2020ko apirilekoa izan daiteke. Beraz, 3.000 eurora iritsiko da.

Ordainketa-modua:

  1. Laguntza bi ordainketatan ordainduko da.
    • Lehenengoa onespen-ebazpena eman ondoren egingo da, eta zenbateko osoaren % 50 izango da.
    • Bigarrena hiru hilabete geroago egingo da, onuradunak kalteberatasun-egoeratik atera dela jakinarazi ezean, eta gainerako % 50 izango da.
  2. Ordainketa errentariaren hirugarrenaren alta-agirian agertzen den banku-kontuan egingo da.
  3. Ordainketa errentatzaileari zuzenean egitea erabaki ahal izango da, baldin eta errentariak alokairuaren ordainketa ordaindu ez badu, eskabidea horrela bideratzen bada eta hirugarrenaren alta-agiria errentatzailearen banku-kontuarekin ematen bada.
  4. Ordainketa kreditu-erakunde hartzekodunari zuzenean egitea erabaki ahal izango da, baldin eta 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluan araututako mailegu gisako finantzaketa-laguntza iragankorrak osorik edo zati batean kitatzen badira eta baldin eta errentariak eskabidean hala egiten badu eta hirugarrenaren alta-agiria kreditu-erakundearen banku-kontuarekin ematen bada, hark liberazio-baliozkotzea egin ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Programa nagusia:

  • Pertsona fisikoak, norberaren izenean edo bizikidetza-unitate batean taldekatuta, kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoeran daudenak COVID-19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondoren. Baldintzak betetzen badira.

    Bizikidetza-unitate bat osatzen dute etxebizitza edo bizitoki berean elkarrekin bizi diren bi pertsona edo gehiago, elkarrekin ezkontzaren bidez edo konyugaren antzeko beste harreman iraunkor baten bidez lotuta daudenean, adopzio bidez, laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna, edo familia-harrerako harreman iraunkorra, adopzio aurrekoa edo tutoretzakoa.

Programa osagarria:

  • Genero-indarkeriaren biktimak, ohiko etxebizitza utzarazi zaien pertsonak, etxerik gabeko pertsonak eta bereziki kalteberak diren beste pertsona batzuk; eta haien kontura, administrazio publikoak, enpresa publikoak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak, elkarlaneko ekonomiakoak edo antzekoak, betiere irabazi-asmorik gabekoak, baldin eta haien helburua pertsonei bizileku-irtenbidea ematea bada.

    Bereziki kalteberak diren beste pertsona batzuk izango dira hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituraketa eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legearen 1. artikuluan, ohiko etxebizitzatik botatako pertsonak eta etxerik gabeko pertsonak.

Honako hauek dira kalteberatasun ekonomikoko egoerak:

  • Besteren konturako langileak: errentarien bat langabezian geratu bada, edo lan-kontratua aldatu bazaie eta lanaldia murrizten badute, dela lanaldi partzialeko kontratua aldatzeagatik, dela senideak zaintzeko, dela familia eta lana uztartzeko, dela adingabeak eta/edo adinekoak kontziliatu eta zaintzeagatik.
  • Langile autonomoak edo enpresaburuak: kalteberatasun ekonomikoko egoeratzat jotzen da osasun-larrialdiak eragindako krisiaren ondorioz diru-sarreren galera edo salmenten beherakada % 40koa edo handiagoa izatea.

11/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluaren esparruan emandako maileguak itzultzeko laguntzen kasuan, une honetan aurretiaz joatzen da kalteberatasun ekonomikoa eta soziala dagoela, maileguak ematean baloratu baitzen.

Kasu guztietan, kalteberatasun ekonomikoa dagoela uste izateko, gainera, ordaindu beharreko errentaren zenbatekoa gehi komunitate-gastuak eta oinarrizko hornidurak errentariaren pertsonaren edo bizikidetza-unitatearen diru-sarreren % 30 baino gehiago izatea eskatzen da, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiaren arabera kalkulatuta.

Komunitate-gastuak eta oinarrizko hornidurak, agindu honetan eskatutako kalkuluen ondorioetarako, hileko 79 euroan balioesten dira bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsona bakoitzeko. Bestela, hileko 187,4 euroan etxebizitza bakoitzeko. Hautatutako irizpidea izango da pertsonarentzat edo bizikidetza-unitatearentzat onuragarriena.

 

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa


ALOKABIDE

Bezeroen arretarako bulegoak hemen kokatuta daude:

  • Gamarrako Atea 1A, behea (El Boulevard eraikina) 01013 Vitoria-Gasteiz
  • Errotaburu pasealekua 1, 7.sol 20018 Donostia-San Sebastián
  • Trenbideko etorbidea 36. behea 48012 Bilbo

Ordutegia:

Eusko Jaurlaritzaren jarraibidean oinarrituta (2020/03/12), Alokabidek ez du bulegoetan artatuko datozen egunetan. Horren ordez, telefono bidezko arreta eskaintzen da.

Telefonoa:

  • Telefono bidezko arreta zerbitzuak: 946 62 03 06

Kodea

1103001

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk