Nola desinstalatzen/ezabatzen dira aplikazioak Android 11n?

Android-en era ezberdinak daude erabiltzen ez diren edo nahi ez diren aplikazioak ezabatzeko, gailuaren eta Android sistemaren bertsioaren arabera.

  1. Aukera bat da PlayStore-ra joatea eta han bilatzea ezabatu nahi den aplikazioaren izena. Aplikazioa aurkitu ondoren, hautatu “Desinstalatu” aukera:

    Android 11n aplikazioak desinstalatzeko edo ezabatzeko urratsen irudia. Bilatu aplikazioa PlayStoren eta hautatu "Desinstalatu".

  2. Aplikazioak desinstalatzeko beste modu bat da gailuaren Ezarpenak aukera erabiltzea.
    1. Horretarako “Ezarpenak” atalera joan beharra dago eta ondoren “Aplikazioak” aukeratu:

      Android 11n aplikazioak desinstalatzeko edo ezabatzeko urratsen irudia. Gailuaren menuan, joan "Ezarpenak"/"Aplikazioak" atalera.

    2. Aplikazioa aukeratu ondoren “Desgaitu” edo “Desinstalatu” aukera hautatu behar da:

      Android 11n aplikazioak desinstalatzeko edo ezabatzeko urratsen irudia. Hautatu aplikazioa eta sakatu "Desinstalatu".

  3. Azkenik, aplikazio bat zuzenean ezabatzeko aukera dago, app-aren ikonoaren gainean luze sakatuz gero “Ezabatu” aukera agertuko da eta hor klikatuta aplikazioa ezabatu egingo da.