Nola aktibatzen/desaktibatzen dira eguneraketa automatikoak Android 10en?

Androidek eguneraketa automatikoen sistema dauka, eta horrela saihesten da sistema eguneratu gabe izatea eta aplikazio bakoitza banan-banan eguneratu behar ez izatea. Eguneraketa automatikoak aktibatzeko edo desaktibatzeko egin beharreko urratsak honako hauek dira:

  1. Sistema eragilearen eguneraketa automatikoak aktibatzeko edo desaktibatzeko
    1. “Ezarpenak” aukerara joan beharra dago eta horren barnean “Telefonoaren egoera” hautatu. Ondokoa agertuko da:

      Android 10 aplikazioan eguneratze automatikoak desaktibatzeko urratsetako baten irudia. Joan menuko "Ezarpenak" aukerara eta, barruan zaudela, hautatu "telefonoaren informazioa".

    2. Aukeratu “Sistemaren eguneraketak” eta ondoren, pantailaren goialdean eta eskuinean dagoen ikonoa erabiliz, hautatu “Ezarpenak”.

      Android 10 aplikazioan eguneratze automatikoak desaktibatzeko urratsetako baten irudia. "Sistemaren eguneratzeak" hautatu eta, ondoren, "Ezarpenak" hautatu.

    3. Androidek aukera ematen du ezartzeko zenbatean behin begiratu behar duen ea eguneraketa berriak dauden, hala bada automatikoki eguneratzeko, wifi sarea erabiliz edo ez.
  2. Android aplikazioen eguneraketa automatikoa konfiguratzeko, beharrezkoa izango da smartphoneen edo ordenagailuen Play Store-ra joatea.
    1. Bertan, ezarpenetara sartzeko, eta bertsioaren arabera, bilaketa lerroaren ezkerrean dauden hiru lerro horizontaletan ukituta menuan Ezarpenak aukera bilatu beharra dago:

      Android 10 aplikazioan eguneratze automatikoak desaktibatzeko urratsetako baten irudia. Joan Play Storera eta aukeratu "Ezarpenak" menuan.

    2. Aukeratu “Eguneraketak automatikoki eguneratu”, ondorengo irudian ikusten den moduan:

      Android 10 aplikazioan eguneratze automatikoak desaktibatzeko urratsetako baten irudia. Aukeratu "Aplikazioak automatikoki eguneratu".

    3. Leiho berri bat agertuko da, 3 eguneraketa aukerarekin, eta gomendagarria da 3. aukera hautatzea:

      Android 10 aplikazioan eguneratze automatikoak desaktibatzeko urratsetako baten irudia. Menuan agertzen den hirugarren aukera aukeratu.

Azken aukera hori da gomendagarriena, salbu eta nabigazio tarifa mugagabe bat ez daukazun, eguneraketak deskargatzeak datu asko kontsumitzen baititu. Nolanahi ere, hori egin ahal izateko aldizka wifi sare batera konektatu beharra dago, bestela eguneraketak ezingo baitira automatikoki deskargatu.