Nola aktibatzen da autentifikazio bikoitzeko faktorea (2FA) Amazonen?

Amazon salmentetan webgune liderretako bat da mundu osoan eta bere erabiltzaileen kontuak babesteko autentifikazio bikoitzeko faktorea dauka. Aukera honetara sartzeko honako urratsak jarraitu behar dira:

  1. Amazoneko kontuan sartu. “Saio hasiera eta segurtasuna” dioen aukeran klikatu.

    Autentifikazio bikoitzaren faktorea (2FA) aktibatzeko urratsen irudia Amazonen. Amazonen kontuaren barruan, aukeratu "Saio hasiera eta segurtasuna".

  2. Bertara sartutakoan “Bi urratseko egiaztapenaren konfigurazioa”-ren aukera hautatu beharra dago. Aukeratu “Editatu”.

    Autentifikazio bikoitzaren faktorea (2FA) aktibatzeko urratsen irudia Amazonen. "Egiaztapenaren konfigurazioa bi urratsetan" eta "Editatu" aukerak hautatu.

  3. Aukera hori hautatu ondoren, egiaztapen autentifikatzaileak erregistratuta daudela erakutsiko da, hau da, Google Authenticator edo Microsoft Authenticator bezalako aplikazioak.

    Autentifikazio bikoitzaren faktorea (2FA) aktibatzeko urratsen irudia Amazonen. Erregistratutako egiaztapen-autentifikatzaileen artean aukeratzea.

  4. Autentifikazioa app horien bitartez egin nahi den aukeratu ahal izango da, edo bestela telefono zenbaki baten bidez:

    Autentifikazio bikoitzaren faktorea (2FA) aktibatzeko urratsen irudia Amazonen. Autentifikazioa telefono-zenbaki baten bidez egiaztatu nahi den ala ez aukeratu.

  5. Nahi den aukera hautatu ondoren, Amazonen saioa hasten den bakoitzean app-ak sortutako kodea edo adierazi den telefono mugikorrera bidalitakoa eskatuko da.

    Autentifikazio bikoitzaren faktorea (2FA) aktibatzeko urratsen irudia Amazonen. Amazonen saioa hasten den bakoitzean, app-ak sortutako kodea edo telefono-zenbakira bidalitakoa eskatuko da.