Nire konturako sarbidea galdu dut. Nola berreskura dezaket?
Gero eta kasu gehiagotan, denok dugu nortasun digital publiko bat. Egun batean, aurretik sortutako profila dugun sare sozial, aplikazio edo onlineko tresna batera sartzen saiatu eta sartzeko gure gakoek funtzionatzen ez dutelako bertara sartzea ezinezkoa izatea gerta dakiguke. Egoera horren aurrean, akatsa egin dugula edo gure datuak ahaztu zaizkigula baztertzen dugunean, baliteke gure kredentzialak datuen ihes baten ondorioz arriskuan egotea eta gure kontua hirugarren baten kontrolpean izatea delitu-asmoekin.
Nortasuna ordezteari «spoofing» deitzen zaio eta marka, enpresa edo erakunde ezagun eta fidagarrien itxurak eginda, biktimak engainatzen saiatzeko eta haien datu eta kredentzialak lortzeko ziberdelitugileek erabiltzen duten beste teknika bat baino ez da.
Era askotara egiten dute:
- Telefono-dei bidez: Hartzaileak deiari erantzuten dionean, kriminala informazio pertsonal garrantzitsuren bat eman diezaion konbentzitzen saiatuko da.
- Webguneetan nortasuna ordeztea: Iruzurgilea iruzurrezko webgune batek itxura segurua izaten saiatuko da denontzat konfiantzazkoak eta ezagunak diren webguneetako iturriak, koloreak eta logotipoak erabilita. Alta ematen duten erabiltzaileen informazio pertsonala lortzeko sortzen dituzte orrialde horiek.
- Posta elektronikoa ordeztea: Iruzurgile batek programa gaiztoekin ordenagailu bat infektatzeko, dirua eskatzeko edo informazioa lapurtzeko asmoz igorle-helbide faltsuekin mezu elektronikoak bidaltzeari deitzen zaio. Igorle-helbide faltsu horiek ezagutzen dugun norbaitek (lankide bat, lagun bat edo senide bat, adibidez) bidalitakoak direla pentsa dezagun sortzen dituzte.
- Mezu-testuen faltsifikazioa: Iruzurgile batek beste norbaiten telefono-zenbakia erabilita testu-mezu edo SMS bat bidaltzen duenean gertatzen da. Iruzurgileek, hori egiteko, iruzurrezko identifikazioa erabiltzen dute eta, gehienetan, programa gaiztoak deskargatzeko edo phishingeko guneetara joateko estekak gehitzen dituzte.