Ikasleak ikasmailaren, sarearen eta hizkuntza-ereduaren arabera. 2017-2018 ikasturteko prematrikula datuak.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Prematrikularen datuak baimendutako ikastetxeetako onarpen epea bukatu ondoren Euskal Autonomia Erkidegoan jasotako ikasleen eta taldeen behin-behineko datuak dira. Epe horiek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako agindu bidez ezarrita daude, eta aldakorrak dira hezkuntza mailen arabera. Honako fase hauek bereiz ditzakegu eragiketa estatistiko honetan:

  • Otsaileko prematrikula: Haur Hezkuntzako ikasleen eta taldeen aurreikuspena (Haur Hezkuntzako 1. ziklo besterik ematen ez duten ikastetxeak izan ezik), Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
  • Maiatzeko prematrikula: Ikasleen eta taldeen aurreikuspena Haur Hezkuntzako 1. ziklo besterik ematen ez duten ikastetxeetan.
  • Uztaileko prematrikula. Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Zereginen Ikaskuntzako ikasleen eta taldeen aurreikuspena.

Informazioaren bilketa-prozesua bi motatakoa da: zuzeneko bilketa, hau da, ikastetxeak zuzenetik emandakoa; eta bestea, erregistro administratiboetatik jasotakoa. Kudeaketa Akademiko aplikaziotik ateratako informazioa galdetegi elektronikoetan metaturik aurkezten zaio ikastetxeari, eta honek osatu edo zuzendu, eta ontzat emango du.

Informazioa, arazketa prozesu baten ondoren, taulatan eta grafikoetan sailkatuta egongo da, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sisteman dauden aldagai nagusiak kontuan hartuta.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.