Estadistikak. EAEko ontzien hondakinen estatistika. 2010-2020

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Ontzien hondakinen estatistikaren helburu orokorra: Ontzien hondakinen balorizazio eta birziklapenaren arloan 2004ko otsailaren 11ko 2004/12/EE Zuzentarauak (eta ondorengo aldaketek) ezarri zituen helburuak EAEn zenbateraino betetzen diren egiaztatzea.

Ontzia da edozein materialez egindako produktua, baldin eta merkatugaiak eduki, babestu, manipulatu, banatu eta aurkezteko bada; merkatugaiok, besteak beste, lehengaiak zein amaitutako gaiak izan daitezke, fabrikatze, banatze eta kontsumitze katearen edozein fasetan. Baita helburu horretarako erabili ostean botatzeko gai guztiak ere.

Alegia, kontsumitzaileak edo azken erabiltzaileak merkatugaia garraiatzeko dendetan eman edo eskuratutako erabilera bakarreko poltsak, eta ontzien helburu berbera duten botatzeko gaiak, esaterako, erretiluak, platerak, edalontziak eta produktua emateko, erabiltzeko edo zuzenean kontsumitzeko bereziki ostalaritzan eta jatetxeetan erabiltzen den botatzeko beste edozein gai.

Industria-edo merkataritza-ontziak dira industrietan, merkataritzan, zerbitzuetan edo nekazaritza-eta abeltzaintza-ustiategietan bakarrik erabiltzen edo kontsumitzen direnak, beraz, norbanakoen etxeetan erabili edo kontsumitu ohi ez direnak.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.