Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea, beste batzuen ikuskapena eskatzen duten edo ez duten okupazioaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006
Estatistika ikusi
Izenburua:
Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea, beste batzuen ikuskapena eskatzen duten edo ez duten okupazioen arabera. EAE. 2006
Iturria:
Egileak egina, INE Soldata Egituraren Inkesta oinarritzat hartuz.
Oharra/Definizioa:
Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea kalkulatzeko, gizonen urteko batez besteko irabazi gordinaren eta emakumeenaren arteko diferentzia ateratzen da, eta gizonen urteko batez besteko irabazi gordinaren ehunekotan ematen da.
Iruzkina:
Gizonen eta emakumeen arteko urteko soldata-aldea EAEn positiboa da edozein okupaziotan, beste batzuen ikuskapenarekin edo gabe. Hau da, emakumeek batez beste urtero gutxiago irabazten dute gizonek baino edozein okupaziotan, beren ikuskapenpean beste langile batzuk eduki ala ez eduki arren.
Hala eta guztiz ere, soldata-alde hori oso desberdina da beste langile batzuk ikuskatu behar direnean edo ez. Beste langile batzuk ikuskatzeko zereginak dituzten okupazioen kasuan, soldata-aldea nabarmen handiagoa da (% 32,4) ikuskapen-zereginik gabeko okupazioetan baino (% 23,8). Zifrak antzekoak dira Espainiaren kasuan (% 30,6 eta % 20,7, hurrenez hurren).
Soldata-aldearen bilakaera EAEn 2002 eta 2006 artean oso desberdina izan zen bi okupazio motentzat: soldata-aldea pixka bat ireki zen (3,2 puntu) ikuskapen-zereginik gabeko okupazioetan, eta estutu egin zen (-3,6 puntu) ikuskapen-zereginak zituzten okupazioetan.
Azpimarratzekoa da EAEn urteko batez besteko irabazia, oro har, txikiagoa dela ikuskapen-zereginik gabeko okupazioetan, ikuskapen-zereginak dituzten okupazioekin alderatuta: emakumeek urtero batez beste % 30,8 gutxiago irabazten dute ikuskapen-zereginik gabeko okupazioetan, ikuskapen-zereginak dituzten okupazioekin alderatuta. Ehuneko hori 38,6ra iristen da gizonen kasuan.
Adierazlea:
Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldada-aldea, beste batzuen ikuskapena eskatzen duten edo ez duten okupazioaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.
- Pdf taula (pdf - 17 kb)
- Excel taula (excel - 164 kb)
- Pdf grafikoa (pdf - 16 kb)
Xehetasunak
Metadatuak: RDF
-
MotaEstatistika | Estatistika ez-ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan ez dagoena)
- Gaia
-
Geografia eremuaEuskal Autonomia Erkidegoa
-
Lizentzia
-
Sortze-data2009/05/27
-
Eguneratze-data2009/09/17
-
Eguneratze-maiztasunaAldizkotasun gabe
Deskribapena
Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldada-aldea, beste batzuen ikuskapena eskatzen duten edo ez duten okupazioaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.
Emaiguzu zure iritzia
Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.
