Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Esperientziak: FelicitArte

FelicitArte

Hasiera

1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?

Negozio hau gauzatzeko gogoa izan dut beti. Txikitan nire ahizpa eta biok opari bat ematen genuenean, zorion-txartelak egiten lan egin nahi genuela esaten genuen. Iaz Egin eta ekin enpresari lehiaketan sartu eta hori irabazteak ametsa egia bihurtzera bultzatu ninduen azkenean.

Indizera joan

2. Zure ingurunearen laguntzarik izan zenuen?

Nire etxean gurasoak beti izan dira autonomoak. Beraz, nire negozioa ezarri nahi nuela esan nienean, munduko laguntza osoa jaso nuen. Haien laguntza izan dut beti.

Indizera joan

3. Zein izan ziren zure lehenengo zalantzak maila pertsonalean zein profesionalean?

Uste dut, pertsona guztiei gertatzen zaien bezala, hasieran beldur apur bat ematen duela. Dena den, nire kasuan zailena nire buruari honako hau galdetzea izan zen: Orain nola salduko dut? Norengana hurbilduko naiz? Paperen eta BEZko aitorpenen kontuari dagokionez, ez dakit zer esan, baina izapideek berekin zekarten guztiak zalantza asko sortu zizkidan hasieran.

Indizera joan

Enpresa

4. Zure bezeroen zein beharrizan betetzen duzu?

FelicitArte enpresaren indargune nagusia produktu guztien originaltasuna eta pertsonalizazioa izaten saiatzen gara: neurrira egindako gauzak, sormen handia erakusten dutenak.

Indizera joan

5. Beharrezkoa da norberak aukeratzen duen sektorean lan-esperientziarik izatea negozio bat abiarazteko orduan?

Uste dut beti dela ona egin beharrekoari buruz gutxieneko jakintza batzuk izatea, jakina, baina lan-esperientzia zure negozioa abiarazteak berak eman ahal du. Beraz, nire ustez ez da ezinbesteko baldintza bat.

Indizera joan

6. Eta berariazko prestakuntzarik behar da? Uste duzu etengabeko prestakuntza beharrezkoa dela edozein enpresatarako?

Hori beharrezkoena da, nire ustez! Uste dut oso garrantzitsua dela zure lanari buruzko jakintzak izatea, eta etengabe hezteak nork bere burua berritzea eta zure negozioa berritzea dakar. Mundua etengabe aldatzen da, eta, horrekin bezeroen gustuak eta beharrizanak ere aldatzen dira. Hori dela eta, egunean egon behar da beti.

Indizera joan

7. Uste duzu zure negozioan berrikuntza eta sormena beharrezkoak direla?

FelicitArten oso garrantzitsua da sortzaileak izatea, egunean egotea eta merkatuan sartzeko ideia berriak izatea, zalantzarik gabe, zerbait ezberdina, jendeak nahi eta behar duenarekin bat datorrena, eskaini ahal izateko.

Indizera joan

Abantailak eta desabantailak

8. Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?

Pertsona guztiek abantaila nagusia ordutegia dela esango lukete. Hala ere, nire ustez, zuk asmatu dituzun proiektuak egiten aritzeak eta emaitzak ikusteak ematen duten gogobetetasuna da. Azken batean, zure umeak bezalakoak dira, eta horiek hazten ikusten dituzu.

Indizera joan

9. Zein izan dira ekiteko orduan izan dituzun oztopo nagusiak?

Nire kasuan, hasieran merkataritza-lana egiteari nion beldurra. Ikara eszenikoaren antzekoa da, eta azken batean hori praktikarekin desagertzen da.

Indizera joan

Ondorioak

10. Uste duzu krisialdiak onak direla negozioak abiarazteko?

Uste dut baietz. Krisia egonda edo krisirik egon gabe aukerak beti daude hor, baina horiek aurkitzen jakin, eta zorte apur bat izan behar da.

Indizera joan

11. Zer da arrakasta zuretzat?

Utopikoa omen da, baina onena da goizean altxatu eta nahi dudana egiten ari naizela sentitzea. Esan ohi den bezala, ¿Bizi izateko lan egitea, eta ez bizi izatea lan egiteko¿. Egunero egiten ditudan gauzekin ondo pasatzea.

Indizera joan

12. Zein aholku emango zenieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?

Negozio bat eskala txikian abiaraz daiteke, ahalik eta inbertsio txikiena egiten saiatuta eta horrekin batera hazteko aukera izanda. Oso garrantzitsua da hasieran diru asko irabaziko ez duzula gogoratzea; are gehiago, beharbada hasieran galerak izango dituzu, baina ez duzu etsi behar: gogoak eta iraunkortasuna inoiz galdu behar ez diren gauzak dira.

Indizera joan

13. Porrot egingo bazenu, berriro ekingo zenuke?

Ez dut hitz horretan sinesten. Izan ere, uste dut egindako gauza guztiez beti zerbait ikasten dela. Hala ere, espero dudan bezala irtengo ez balitz, berriro saiatuko nintzateke, ziur! Uste dut zainetan dudala. Nire ustez, beti daude aukerak: beti dago buelta bat gehiago emateko modua. Eta beti aurrera egin behar da.

Indizera joan