Esperientziak: Expense Reduction Analysts

Expense Reduction Analysts
- Helbidea: Nafarroa Etorbidea 19- Bajo.
- Herria: 20500 Arrasate (Gipuzkoa )
- Telefonoa: 943 79 69 97
- Web-gunea: http://www.expensereductionanalysts.eu
- E-posta: jbengoa@expensereduction.com
Nire negozioari ekiteko hautatu nuen enpresa eredua frankiziarena izan zen, honek, Expense Reduction Analystsen kasuan, erakundean Bazkide Aholkulari gisa sartzea esan nahi du, eta horrek lehen unetik "abentura" honetako bi alderdi erakargarrienak ezin hobeto uztartzea ahalbidetu dit: batetik, neure negozioa izatea, eta bestetik, enpresetan gastuak murrizteko aholkularitzaren sektorean 20 urtetik gorako eskarmentua duen enpresa multinazional baten aktiboki parte hartzea eta horren babesa izatea, 30 herrialdetan baino gehiagotan dagoelako 750 aholkularitik gora mundu mailako sarea duelako eta gastuak murrizteko 14.000 proiektutan baino gehiagotan lan egin duelako. Aholkularitzak enpresei eskainitako zerbitzuen ezaugarri nagusia da aholkularitzaren soldata lorturiko aurrezkien araberakoa dela, enpresarekin hartutako eta adostutako neurriek iraun dezaten bermatzeaz gain.
"Googleatzea" gustatzen zait eta betidanik izan dut nire arloko enpresari izateko abenturari ekin ahal izateko grina, gastuen optimizazioa erosketen kudeaketaren eta prozesuen ezarpenaren bidez landuta, eta horrela izanik, nirekin bat etorriko zen zerbait bilatzeko hamaika saiotako batean, hau aurkitzeko zorte handia izan nuen. Nolabaiteko bat-bateko maitemina izan zen lehen unetik, multinazionalarekin harremanetan jarri nintzen lehen momentutik gauzak ia bere kabuz joan dira, Expense Reduction Analysten babesagatik zein Debagoieneko Mankomunitateak eta Garapen-en tokiko garapen agentziek emandako laguntza handiagatik, eurek lagundu baitidate negozioari forma ematen eta berau abiarazten.
Debagoieneko Mankomunitatea izan da enpresa abiarazten lagundu didana; izan ere, bere enpresa mintegiko modulu bat utzi eta aholkularitza mota oro eman dit. Aipamen berezia Txekin programari, horri esker egin ahal izan baitut nire enpresa plana, baita aholkularitza baten zerbitzuak izan ere, berak egin baititu enpresa abiarazteko gestioak.