Eskurapen berriak
Los libros pueden solicitarse en préstamo de forma presencial (LAKUA I, 4º planta), a través de la red de bibliotecas, o enviando un correo electrónico a:
- Francesc Font, Nuri Madeo
- Mundi prensa, 2022
- Lan hau hizkuntza erraz, narratibo eta kasu askotan autobiografikoan idatzia dago, eta nekazaritza birsortzailea nola erabili erakusten duen eskuliburu praktiko gisa har daiteke.
Nekazaritza birsortzailea helburu bera duten laborantza-teknika berritzaile ugari biltzen dituen metodologia da: nekazaritza-ekosistemen oreka berrezartzea, lurzoruak berroneratzearen bidez. Nekazaritza birsortzailearekin, ingurumenari mesede egiteaz gain (karbonoa bahituz, biodibertsitatea sustatuz eta higadura eta desertifikazioa saihestuz, besteak beste), ustiategien errentagarritasuna hobetu eta elikagai osasuntsuagoak landu ditzazkegu.
- Jordi Palau
- Linx Edicions, 2020
- Era zorrotz, baina aldi berean modu dibulgatzilean idatzita, egileak rewildingak (birnaturalizatzea edo erresilbestrazioa ere esaten zaio) esan nahi duenaren panorama osoa zirriborratzen du, egungo natura kontserbatzeko politikak osatzeko eta landa-garapenari egiten dion ekarpena hobetzeko tresna gisa. Liburuan, jarduera antropikoak nabarmen aldatu dituen prozesu natural nagusiak aztertzen dira, rewilding-aren oinarriak ezarriz bere funtzioa ahal den tokian aktiboki berrezartzeko estrategia gisa.
LUR GAINEAN, ITZAL AZPIAN. EMAKUME NEKAZARIAK ETA PARTE HARTZEA
- Leire Milikua Larramendi
- Susa, 2022. Colección LISIPE
- Argia. Fokua. Ikusgarritasuna. Aitortza. Bai, horiek guztiak behar dira existitzeko, ikusiak izateko, eta, hala, eragin ahal izateko. Alabaina, hori da patriarkaturaren ezaugarrietako bat, emakumeen gaineko itzala. Eta hori da zeharkatzen gaituen sistema. Liburu honetan emakume nekazarien parte hartzearen egoera gerturatzea da asmoa: batetik, erakusteko emakumeek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan dituzten egiturazko ezaugarriak partekatzen dituztela; eta, bestetik ikusarazteko nola landatar eta nekazari izaerak zapalkuntza-geruza gehigarriak dakarzkien testuingura urbanozentrista eta kapitalistan.
LA GUÍA DEL VIAJE SOSTENIBLE. CONSEJOS PRÁCTICOS E IDEAS PARE EL VIAJERO CONCIENCIADO
- GeoPlaneta, 2021. Colección Lonely Planet
- Gida praktiko eta inspiratzaile honek etorkizuneko bidaietan ikuspegi arduratsua hartzen lagunduko die bidaiariei. Bai karbono-emisioak murriztea bilatzen ari bagara, bai bizitza basatia behatzean esperientzia arduratsuagoa izan nahi badugu, edo sukaldaritza-turismoa aprobetxatzea erabakitzen badugu egunerokoan txertatzeko edo ihesaldi batean hiri ekologiko bat aurkitzeko, gida honetan aurkituko duzu.
- Francisco Lloret
- Arpa editores, 2022
- Liburu honetan, Francisco Lloret irakaslea Ipar Amerikako, Patagoniako, Europako eta Afrikako baso garrantzitsuenetako batzuetan barrena dabil, argi eta garbi erakusteko zein diren kolapsoa eragiten ari diren prozesuak. Fenomeno horrek basoen funtzionamendua, barne-dinamika konplexua, hazkunde-ereduak, munduan duten banaketa, biodibertsitatean duten eginkizuna eta jasaten dituzten eraldaketak hobeto ezagutzeko aukera ematen digu, modu naturalean edo giza jardueraren ondorioz.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO GIZARTE-EKONOMIARI BURUZKO KONTAKIZUNA
- Marta Enciso Santocildes, Aitor Bengoetxea Alkorta, Leire Uriarte Zabala
- Dykinson, 2021
- Lan honetan Euskadin Gizarte Ekonomia osatzen duten familia desberdinen errealitatea aztertzen da: Kooperatibak, Lan-Sozietateak, Enplegu-Zentro bereziak, Laneratzeko enpresak, Arrantzaleen Kofradiak, Eraldaketarako Nekatzaritza-Sozietateak, Mutualitateak, Elkarteak, eta Fundazioak. Gainera, Euskadiko Gizarte Ekonomiaren azterketa dago, eta Ekonomia Solidarioari erreferentzia. Familia bakoitzean, bere egitura juridiko propioa aztertzeaz gain, datu sozioekonomiko eguneratuak eman, erakundearen egitura azaldu, bere ezaugarri nagusiak azpimarratu, eta Gizarte Ekonomiaren familia bezala dituen erronkak mahaigaineratu dira.
SENEZ – itzulpen aldizkaria (53. zenbakia)
- Zuzendaria: Amaia Apalauza Ollo
- EIZIE, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea, 2022.
- SENEZ itzulpen-aldizkariak itzulpen teoriarekin, pragmatikarekin eta euskal itzulpengintzarekin aldez edo moldez zerikusia izan dezaketen beste alderdi guztien topalekua izateko asmoa du, batez ere euskaratik eta euskarara itzultzearen gaineko gogoetei eta esperientziei dagokienez. Urtean behin kaleratzen da.
ESTUDIOS SOBRE CAMBIO CLIMÁTICO Y TRANSICIÓN ENERGÉTICA: estudios conmemorativos del XXVII aniversario del acceso a la cátedra del Profesor Iñigo del Guayo Castiella
- Coordinador: José Franciscco Alenza
- Marcial Pons, 2022
- Obra kolektibo honek erantzun gogoetatsua eta kritikoa eman nahi die maiatzaren 20ko 7/2021 Legearen eduki eta aurreikuspenei. Arauaren funtsezko elementuak aztertzen dira, Klimaren eta Energiaren Zuzenbidearen azterketan gaur egun dauden arazo eta funtsezko eremuekin lotuta.
MANUFACTURAS, SERVICIOS Y CADENAS DE VALOR. El CASO DE LA UNIÓN EUROPEA
- Andrés Muñoz Machado
- Universitas, 2022
- Lanaren edukiak hirugarren milurtekoaren lehen hamarkada 4.0 Iraultza (Iraultza Digitala) garatzen ari dela azaltzen du. Alemanian sortu zen termino hori, teknika digitalak gailu eta jarduera mota guztietan gero eta gehiago aplikatzen direla identifikatzeko.
NAVEGACIÓN DE RECREO Y PUERTOS DEPORTIVOS: NUEVOS DESAFÍOS DE SU RÉGIMEN JURÍDICO.
- Director: José Manuel Martín Osante
- Marcial Pons, 2019
- Obra honen egileek Euskal Autonomia Erkidegoko Portuei eta Itsas Garraioari buruzko ekainaren 28ko 2/2018 Legea indarrean sartzean aisialdiko nabigazioarekin eta kirol-portuekin lotutako hainbat alderdi aztertzen dituzte, egungo esparru juridikoak planteatzen dituen interpretazio-zalantzei irtenbideak emanez eta nazioartean gertatzen denaren ikuspegi bat txertatuz, Italia eta Frantzia bereziki aipatuz.
DINÁMICA DEL GRUPO DE DISCUSIÓN
- Jesús Gutiérrez Brito
- Centro de Investigaciones Sociológicas, 2008
- Liburu honek eztabaida-taldea bezalako teknika kualitatiboen aplikazio praktikoaren arazoari heltzen dio. Bere interes berezia talde-dinamikan eta moderatzaileak bilera osatzen duten parte-hartzaile guztiekin abiarazten dituen komunikazio-elkarrekintzetan oinarritzen da.
Azken aldaketako data: