Eskolako Agenda 21 programak garatzeko EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei diru-laguntzak. 2015eko deialdia

[A21E]

Ingurumena eta Lurralde Politika
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Hezkuntza-komunitatearen partaidetzan dago oinarrituta, ikasleriari aparteko protagonismoa emanaz eta udalerriaren garapen iraunkorrean lagunduz.

Eskolako Agenda 21 programak proposatzen duen hezkuntza-praktikak ikasleari lagunduko dio, batetik, inguruan dituen ingurumen-arazoak ezagutzen eta horietaz jabetzen, eta, bestetik, modu arduratsuan gizarte justuago eta ekologikoki iraunkorrago baten alde egiten.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua

    Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateaz kanpoko ikastetxe itunpeko pribatuak

Betekizunak eta merezimenduak
  • Ezaguera ikastetxeko klaustroaren proiektuari buruz akreditatzea Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "beste finantzaketa iturri batzuk.pdf" inprimakian bete. Aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea Informazio xehatua

    "A21E proiektu edukia.xls" izeneko formularioa bete ezazu

  • Ezaguera ikastetxearen irudikapeneko organo gorenaren proiektuari buruz akreditatzea Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
600.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza muga:

  • 5.000 €, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria indarrean duten ikastetxeentzat.
  • 3.000 €, gainontzeko ikastetxeentzat.
Ordainketa-modua:

Onartutako diru-laguntzaren ordainketa bi aldi hauetan egingo da:

  • Onartutako zenbatekoaren % 80, diru-laguntza onartu ondoren, agindu honen 16 artikuluaren letra a) ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Gainerako % 20a, berriz, justifikazioko izapidea behar den bezala bete ondoren ordainduko da.
Deitzen duen erakundea
  • Ingurumena eta Lurralde Politika / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Ingurumena eta Lurralde Politika / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Erakundeek euskaraz nahiz gaztelaniaz, nahi bezala, aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentuak. Prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutako moduan.

    Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak jaso nahi dituzten erakunde eskatzaileek, edozein erakunde publiko edo pribatutatik xede beragatik bestelako diru-laguntzarik jasoz gero, eskaerarekin batera "finantzatzeko beste iturri batzuk " eredua aurkeztu beharko dute. Bestalde, diruz laguntzeko proiektuaren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, "EA21 proiektuaren edukia.xls" excel formatuko fitxategia bete eta aurkeztu beharko dute.

    Eskabide bat baino ez da onartuko ikastetxe bakoitzeko.

    Izaera Pertsonaleko Datuak babesteko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, eskatzaileei jakinarazten zaie ematen dituzten datuak fitxategi batean bilduko direla. Fitxategi horren helburua da diru-laguntzen deialdi hau eta gaiarekin lotutako beste edozein administrazio-espediente ere kudeatzea. Fitxategiaren arduraduna Natura Ingurunearen eta  Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza da. Datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurkatzeko eskubideaz sail bereko Zerbitzu Zuzendaritzan baliatu ahal izango da. Horretarako, helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ikastetxe onuradunek 2016ko ekainaren 20a baino lehenagoa justifikatu beharko dute jasotako diru-laguntzaren erabilera, https://euskadi.net/nirekudeaketak web helbidearen bitartez.

    Kontu zurigarri sinpletu baten bitartez egingo da justifikazioa, eta horretarako dokumentu hauek ekarriko dituzte.

    a) Diru-laguntza eman zenean ezarritako baldintzak bete direla erakusten duen oroit-idatzia. Memoria egitean, hauek hartu beharko dira kontuan:

    -    Ingurumen-batzordearen osaera eta proiektua aurrera eramateko bestelako antolamendu-neurriak.

    - Diagnostikoa egiteko erabilitako prozeduren deskribapena eta haren ondorioak, proiektuaren hiru ardatz nagusietan oinarrituta, hots: Parte-hartzea, Kudeaketa eta Curriculum-berrikuntza. Diagnostikoaren ondorioak.

    - Hobetzeko helburuak, ebaluazio-adierazleak eta Ekintza-Planaren deskribapena.

    -    Ekintza-plana abian ipintzea. Udal-foroetan parte hartzea.

    -    Proiektua hautatutako adierazleen bitartez ebaluatzea.

    b) «Proeiktuaren Justifikazioa.xls» formularioa, non jardueraren gastuak eta inbertsioak zerrenda sailkatua eta irakasleei dagozkien datuak baitatoz.

    c) «Kontu Zurigarria.pdf» formularioa, non hartzekoduna eta dokumentua identifikatuko baitira eta zenbatekoa, jaulkipen-data, ordaintze-eguna (halakorik bada), eta, bestalde, jarduera finantzatzen lagundu duten beste diru-sarrerei nahiz diru-laguntzei buruzko xehetasunak ere azalduko diren, horien zenbatekoa eta jatorria aipatuta betiere.  Diru-laguntza gutxi-gorabeherako aurrekontu baten arabera eman baldin bada, harekiko zer alde izan diren azalduko da.

    Formulario hori bera erabilita, halaber jakinaraziko dira zer aldaketa egin zaizkion proiektuari, aipatuz aurreikusitako jarduera, horrek pairatutako aldaketak eta horien motiboak.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Eskaera zuzendu

    Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
    • beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako datuak aldatzea

    Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egin

    Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Ebazpena 15-16.pdf (PDF , 4.94 MB)
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0038402