Jardunaldiak

Eskola abian: Inklusioaren eta berdintasunaren bidean

2019ko martxoak 6 eta 7

Euskalduna Jauregia, Bilbo

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak datozen martxoaren 6 eta 7rako antolatu duen Eskola abian: Inklusioaren eta berdintasunaren bidean jardunaldian honako bi plan hauek aurkeztuko ditu: Eskola inklusiboa garatzeko Esparru Plana batetik, eta Berdintasunaren eta tratu onaren bidean, euskal hezkuntza sistemarako II. Hezkidetza Plana, bestetik.

Gure gizarteko aniztasunarekin begirunetsua izango den eskola inklusiboago, parekideago eta bidezkoagoa lortzeko xedeak gune partekatu bat sortzea merezi du, berdintasunean ikasteko eta bizikidetzan hezteko erronkari eta erantzukizunari buruz hausnar dezagun.

Horregatik, gorago aipaturiko plan horiek aurkeztearekin batera, nazioartean ezagunak diren adituak izango ditugu gurekin, beren hausnarketen eta ezagutzen berri eman diezaguten. Era berean, kalitateko eskola eta gizarte hobea eraikitzeko ahaleginen adibide diren jarduera profesional batzuk ikusaraziko ditugu, gure eremuan eta beste erakunde batzuekin elkarlanean abiatutakoak horiek. Jardunaldia eragileen arteko topaleku izatea nahi dugu, eta hezkuntza-eremuan esku hartzeko proposamen berriak ezagutzeko unea izan dadila

* Jardunaldi guztian zehar zeinu-hizkuntzarako interpretazio zerbitzua egongo da