Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroa eta Gordailua.

Deskribapena


  

Lan eta Enplegu Sailak EAEko eta lurralde historikoetako Hitzarmen, Akordio Kolektibo eta Berdintasun Planak erregistratzeko prozedura telematikoa dauka.

Prozedura hau RECGON aplikazioaren bidez gauzatzen da, zeinak Langileen Estatutuko 90.2 artikuluari betekizuna ematea duen xede; eta beronen
erregelamenduzko garapena maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren bidez gauzatu da, hitzarmen kolektibo, laneko akordio kolektibo eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzkoan.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Telefonoa: 900 494 453

Posta elektronikoa: cauregcon@meyss.es

Kodea(k)

  • Hitzarmen kolektiboak eta lan-akordio kolektiboak: 0607601

Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea


 


 

Inskribatzeko moduko egintzak aplikazio telematikoaren bidez aurkeztu behar dira, Ministeritzaren Apkikazioaren bitartez (behean izapide elektronikoetan Eskabide-ra jo). Hitzarmen edo akordio kolektiboak hartzen duen esparrua (probintzia, lurralde historikoa edo probintziaz gaindiko esparrua) kontuan hartu beharko da REGCON aplikazioan inskripzioa eskatzerakoan. Hitzarmenak lurralde historiko bati bakarrik eragiten badio, egoki den lurralde ordezkaritzan inskribatu beharko da.

  • Inskribatzeko moduko egintzak:
  • Honako hauek inskriba daitezke EAEko laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroan:
    1. Langileen Estatutuaren Legeko testu bateginaren (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onartu duena) III. tituluan ezarritakoa betez negoziatu diren hitzarmen kolektiboak, urte anitzeko hitzarmenetan urtero egiten diren soldata-berrikuspenak, “soldataren bermea” izeneko klausula aplikatuta egin behar diren berrikuspenak, aldaketak, lege-testuaren 86. artikuluan jasotzen diren akordio partzialak eta hitzarmenen luzapena
    2. Lanbide arteko akordioak, esparru-akordioak eta lege-testuaren 83. artikuluan jasotzen diren gai zehatzen gaineko akordioak.
    3. Hitzarmen kolektiboaren klausula jakin batzuk interpretatzeko batzorde paritarioek egindako akordioak.
    4. Bitartekaritza-akordioak, gatazka kolektiboren bat egon denean, eta greba amaitzeari buruzko akordioak.
    5. Indarreko hitzarmenei atxikitzeko akordioak.
    6. Enpresetako berdintasun planetan bete behar diren baldintzak ezartzen dituzten sektore-akordioak, sektoreko negoziazio kolektiboak ukitzen dituen enpresetan berdintasun planak onartzen dituzten akordioak, eta enpresaren hitzarmen kolektiboaren ondorioz berdintasun planak onartzen dituzten akordioak.
    7. Batasun edo mundu mailako dimentsioa duten Espainiako enpresetan ezartzen diren akordioak, aplikagarria den araudian horrela ezartzen bada.
    8. Legez hitzarmen kolektibo moduan aintzatetsita dauden edo hitzarmen kolektibo batean ezarritakotik eratortzen diren bestelako akordioak edo arbitraje-laudoak.
    Halaber, honako hauek ere inskribatuko dira:
    1. Lan arloko agintaritzak jurisdikzio eskudunari egiten dizkion jakinarazpenak, Langileen Estatutuaren 90.5 artikuluan ezarritako kasuetan, eta prozedura horietan ematen diren epaiak.
    2. Jurisdikzio eskudunaren epaiak, arau arruntak interpretatzen dituztenak, gatazka kolektiboan azaldutako desadostasunak ebazten dituztenak, edo hitzarmen kolektibo bat aurkaratzen denean ematen direnak.
    3. Hitzarmena luzatzeari buruzko xedapenak, Langileen Estatutuaren 92.2 artikuluan aurreikusten direnak.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Berdintasun Planen inskripzioa


Berdintasun Planen inskripzioa

Inskripzioa egiteko epea: 15 eguneko epea Berdintasun Plana sinatzen denetik kontatzen hasita.

Inskripzioaren eskaera: batzorde negoziatzaileak pertsona bat izendatu behar du inskripzioaren izapidea egiteko.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: berdintasun planaren sinatzaileen inguruko datuez gain, bere eremu pertsonala, funtzionala, territoriala eta denborazkoa zehaztu behar dira; eta era berean, 713/2010 Errege Dekretuko 2.V Eranskinean jasotako eredu ofizialean jasotako datu estatistikoak bete behar dira.

Gainera, hurrengo dokumentuak aurkeztu behar dira:

(1) Berdintasun Planaren testu originala, batzorde negoziatzaileko kide guztiek edo eskaria egiten duen alderdiak sinatua.

(2) Egin diren saioetako aktak, batzorde negoziatzailearen eraketa eta Berdintasun Plana sinatu duten saioetakoak barne, sinatzen duten aldeak zein diren azalduz.

(3) “Banku sozialeko” ordezkaritzaren egiaztagiriak: ordezkarien hauteskundeen aktak (LLO), sekzio sindikalen eraketen dokumentuak, ordezkaritza zabalena duten
sindikatuei zuzendutako komunikazioak, etab.

Behin eskaria aurkeztuta, egiaztatzen bada ez dituela indarrean dagoen araudian jasotako baldintzak betetzen, eskatzaileari errekerituko zaio, 10 eguneko epea duela,
gabeziak zuzentzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrela egin ezean, eskarian atzera egin duela ulertuko da.

Gainera, zuzenbideari jarraiki egin ez diren Berdintasun Planak Lan Ikuskaritzari igorriko zaizkion, dagozkion izapideei hasiera emateko.

 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.