EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroak

Deskribapena


EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroak izaera administratiboa, publikoa eta doakoa du, eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Zuzenbideari atxikita dago.

Erregistroko eskabideak eta jakinarazpenak telematikoki kudeatu eta izapidetuko dira.


Lehen hiruhilekoa eguneratzea

Inskribatutako kontsumitzaile- eta erabiltzaile-elkarteek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute urte natural bakoitzeko lehen hiruhilekoan:

a) Aurreko urtean egindako jardueren deskripzio-memoria.

b) Aurreko urteko sarreren eta gastuen aurrekontuaren likidazioa.

c) Uneko urterako programatutako jardueren memoria.

d) Uneko urteko sarrera-gastuen aurrekontua, hauek adierazita: elkartearen urteko kuoten zenbatekoa edo, kooperatibak badira, helburu horietara bideratutako funtsaren zenbatekoa.

e) Zenbateko kuota ordaindu behar duen elkartekide batek urteko.

f) Zenbat diren kuotak edo ekarpenak ordainduta dauzkaten elkartekideak abenduaren hogeita hamaikan.

 Kooperatiben kasuan, aurreko apartatuetan adierazitako agiriak bazkideen heziketa-jardueraren eta horretara bideratutako funtsaren arlora mugatuko dira.

Nori dago zuzenduta


Erregistro honetan inskribatuko dira kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkartetzat hartzen direnak:

  1. Elkarteen arloan indarrean dauden legeen arabera eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarteak, baldin eta, estatutuei jarraikiz, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babestu eta defendatzeko helburua badute, orokorrean edo produktu edo zerbitzu zehatz batzuei loturik.
  2. Kooperatibei buruzko legeen arabera eratutako kontsumitzaile- eta erabiltzaile-erakundeak, baldin eta euren helburuetako bat bazkideak hezi eta prestatzea bada, eta helburu horretarako funtsa eratzera behartuta badaude, dagokion berariazko legeriaren arabera.
  3. Aurreko apartatuetako elkarte eta erakundeen federazio eta konfederazioak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua

Egotiza nagusia

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera, 8.30etik 14.00etara arte.

Kodea(k)

  • Erregistroa alta ematea: 0154402
  • Erregistroa baja ematea: 0154403
  • Erregistro dauden datuak aldatzea: 0154404
  • Inskripzio-ziurtagiriaren eskaera: 0154405
  • Lehen hiruhilekoa eguneratzea: 0154407

Erregistroa alta ematea


Eskabidea eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, Elkartea inskribatzeko behar diren eskakizun guztiak bete badira eskabidean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Zuzendaritzak emango du horretarako ebazpena. Bestela,inskribatzeko eskera ezeztatuko du, ebazpen arrazoituaren bidez.

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea lau hilekoa izango da, eskabidea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren erregistro elektronikoan sartzen denetik aurrera.

Erregistroko baja ofizioz ere agindu ahal izango da egoera hauetan:

  1. Inskripzioko elkarteak inskripzio-eskakizunak betetzeari utzi badio, dekretu honetan xedatutakoarekinbat etorriz, nahiz eta erregistroan baja emateko eskabiderik ez aurkeztu.
  2. Elkarteak ez baditu betetzen dekretu honen 8. eta 12. artikuluetan ezarritako betebeharrak.

Hala bada, baja ematea erabaki ahal izango da Kontsumobide-Kontsumoko Euskal InstitutuarenZuzendaritzak emandako ebazpen ziodun baten bidez, eraginpeko elkarteari entzunaldiarenizapidea egin ostean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Erroldan baja emateko eskaera


Erregistroko baja egin ahal da:

  • Erakundeak eskaturik.
  • Ofizioz, hiru kasu hauetan:
    • Inskripzio-eskakizunak ez betetzea.
    • EAEko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 33. artikuluan adierazitako kasuetariko batean egotea.
    • Inskripzioan jasotako datuak aldatu eta ez jakinaraztea, edo 12. artikuluan xedatutako informazio-betebeharrak ez betetzea
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.3 artikulua).

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Datuak aldatzeko eskaera


Behin erregistroa sartuta, erakundearen datuak alda ditzakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Erregistroko inskripzio-ziurtagiria eskatzea


Erakundeek erregistroko inskripzio-ziurtagiria eska dezakete.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk