Haurdunaldia borondatez eteteko kontzientzia eragozleen euskal Erregistroa

Deskribapena


Zer da Kontzientzia Eragozleen Erregistroa?

Erregistro ofizial bat da, eta profesional sanitarioei kontzientzia-eragozle deklaratzeko eskubidea aitortzen die, haurdunaldiaren borondatezko etenduran (HBE) zuzenean ez parte hartzeko.

Nork eman dezake izena?

Haurdunaldia borondatez eteteko prozesuetan zuzenean inplikatuta dauden taldeetako edozein osasun-profesional, prestazio horri buruzko kontzientzia-eragozpenari heltzea erabakitzen badu.

Zein da erregistro honen helburua?

Erregistro hori HBE prestazioa bermatzea ahalbidetzen duten giza baliabideak kudeatzeko soilik erabiliko da, objekziotik eratorritako edozein diskriminazio mota saihestuz eta ezin izango da beste helburu baterako erabili.

Kontzientzia-objekzio mota desberdinak al daude?

Bai. HBEari kontzientzia-objekzio osoa edo partziala jartzeko aukera aurreikusten da.

  • Erabateko eragozpena: Profesional sanitarioa haurdunaldiaren borondatezko edozein etenduratan parte hartzearen aurka dago, 2/2010 Lege Organikoan aurreikusitako egoerak gorabehera.
  • Objekzio partziala: Profesional sanitarioa HBEan parte hartzearen aurka dago legean jasotako kasu batzuetan, baina ez guztietan. Hauek dira partzialki eragozpenak jar dakizkiekeen kasuak:
    • 1. HBE, emakumeak eskatuta, haurdunaldiaren lehenengo 14 asteetan.
    • 2. Arrazoi medikoengatiko HBE, haurdunaldiko 22 asteak arte, haurdunaren bizitza edo osasuna arrisku larrian jartzen bada.
    • 3. Arrazoi medikoengatiko HBE, haurdunaldiko 22 asteak arte, fetuan anomalia larriak izateko arriskua dagoenean.
    • 4. Kausa medikoengatiko HBE, fetuaren bizitzarekin bateragarriak ez diren anomaliak edo fetuaren gaixotasun oso larri eta sendaezinen kasuan.

Kontzientzia-eragozleen erregistroak barnean hartzen du zein modalitateri jartzen zaion objekzioa (osoa edo partziala) eta, objekzio partziala izanez gero, osasun- profesionalak aurka egiten dien kasu espezifikoak.

Zer izapide egin daitezke erregistroan?

  • Haurdunaldia borondatez eteteko prozesuetan inplikatutako edozein profesional sanitariok eska dezake kontzientzia-eragozleen euskal erregistroan inskribatzea, baja ematea edo aldatzea haurdunaldia borondatez eteteko zuzeneko esku-hartzean.
  • Beharrezko giza baliabideen kudeaketan eta antolaketan inplikatutako pertsonek HBEaren prestazioa bermatzeko soilik kontsulta dezakete erregistroa..

Nola arautzen da erregistro hori?

Otsailaren 28ko 1/2023 Lege Organikoak aldatu egiten du martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa, sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzkoa (aurrerantzean, HBE), berariaz aitortzen du langile sanitarioen kontzientzia-eragozpenerako eskubidea 19 bis artikuluan, eta ex novo arautzen du kontzientzia-eragozleen erregistroa 19 ter artikuluan.

Zehazki, 19ter artikuluak honako hau dio: 19 ter artikulua. Kontzientzia eragozleen erregistroak

  • 1. Antolamendu-ondorioetarako eta prestazioaren kudeaketa egokia egiteko, autonomia-erkidego bakoitzean eta Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalean (INGESA) profesional sanitarioen erregistro bat sortuko da, kontzientzia-arrazoiengatik haurdunaldia borondatez eteteko praktikan zuzenean esku hartzeari buruz eragozpenak jartzea erabakitzen dutenak.
  • 2. Beren burua kontzientzia-eragozletzat jotzen dutenak hala izango dira haurdunaldia borondatez eteteko prestazioaren praktika zuzenaren ondoreetarako, osasun publikoaren zein pribatuaren eremuan.
  • 3. Estatuko Osasun Sistemaren Lurralde arteko Kontseiluaren barruan, protokolo espezifiko bat adostuko da. Protokolo horretan, erregistro hori sortzean lortu nahi diren helburuak betetzen direla bermatzeko gutxieneko baldintzak jasoko dira, bai eta datu pertsonalen babesa ere, laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera.
  • 4. Beharrezkoak diren antolamendu-neurriak hartuko dira diskriminaziorik eza bermatzeko, bai osasun-arloko profesional ez-eragozleei dagokienez, haurdunaldia borondatez etetera soilik mugatzea saihestuz, bai eragozleei dagokienez, eragozpenaren ondoriozko diskriminaziorik jasan ez dezaten.

Zer gertatzen da gerora sortutako eragozpenarekin?

Gerora eragozpenik sortuz gero, kontzientzia-eragozpena esku-hartzerako aurreikusitako data baino behar besteko aurrerapenarekin egin beharko da, 2/2010 Lege Organikoan aurreikusitako baldintzetan eta epeetan prestazioa bermatzeko. Gure erkidegoan, ezarritako epea astebetekoa da.

Nori dago zuzenduta


Profil profesionalak honako hauek dira: ginekologian eta obstetrizian eta anestesiologian eta bizkortzean espezialista diren medikuak, erizaintzako tituludunak eta emaginak. Ez da bestelako langilerik onartuko.

Aplikatu beharreko araudia


Estatuaren araudia Espainiako Konstituzioa. 30. artikulua. Estatuko araudia Estatuaren araudia 22/1998 Legea, uztailaren 6koa, Kontzientzia Eragozpena eta Ordezko Gizarte Prestazioa arautzen dituena Estatuaren araudia 1/2023 Lege Organikoa, otsailaren 28koa, sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa aldatzen duena. Estatuaren araudia 2/2010 Lege Organikoa, martxoaren 3koa, sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldiaren etendurari eta borondatezko eteteari buruzkoa Estatuaren araudia 831/2010 Errege Dekretua, ekainaren 25ekoa, haurdunaldia borondatez eteteko prestazioaren asistentzia-kalitatea bermatzekoa Estatuaren araudia 1277/2003 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduak baimentzeari buruzko oinarri orokorrak ezartzen dituena Estatuaren araudia 184/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen lanbide-kategorien baliokidetasunen katalogo homogeneoa eta hura eguneratzeko prozedura arautzen dituena Estatuaren araudia 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerakoa Estatuaren araudia 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, lanbide sanitarioen antolamenduari buruzkoa Estatuaren araudia 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa Estatuaren araudia Ley 16/2003, de 28 de mayo, de cohesión y calidad del Sistema Nacional de Salud Estatuaren araudia 640/2014 Errege Dekretua, uztailaren 25ekoa, Profesional Sanitarioen Estatuko Erregistroa arautzen duena Estatuaren araudia SSI/890/2017 Agindua, irailaren 15ekoa, Profesional Sanitarioen Estatuko Erregistroa arautzen duen uztailaren 25eko 640/2014 Estatuaren araudia 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa Estatuaren araudia 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena. Estatuaren araudia 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena Estatuaren araudia 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza > Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza > Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Osasun Saila

Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza

  • Helbidea: Donostia - San Sebastian, 1. 01010 VITORIA-GASTEIZ
  • Telefonoa: 945 01 92 34
  • Posta-elektronikoa: soac@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Kontzientzia-objekzioa inskribatzea: 1261001
  • Kontzientzia-eragozleen euskal erregistroan baja ematea: 1261002
  • Kontzientzia-eragozleen euskal erregistroko alta aldatzea: 1261003
  • Kontzientzia-eragozleen euskal erregistroko alta aldatzea: 1261004

Haurdunaldia borondatez eteteko kontzientzia eragozleen euskal erregistroan inskribatzea


Profesional eragozleak egingo du erregistroan sartzeko eskaera, Euskal Autonomia Erkidegoko egoitza elektronikoaren bidez.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Haurdunaldia borondatez eteteko kontzientzia eragozleen euskal erregistroan baja ematea


Profesional eragozleak edozein unetan errebokatu ahal izango du objekzio-adierazpena, hura eskatu zuen prozedura beraren bidez.

Baldintza da alta emanda egotea sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko legean ezarritako kontzientzia-eragozleen Euskal Erregistroan

Sistemak baja-ziurtagiri bat egingo du, eta bertan, honako hauek jasoko dira: alta-erregistroaren zenbakia, bajaren data, zer kasutarako den eta profesionalaren identifikazioa, aurrez erregistratutako kodearen bidez.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Haurdunaldia borondatez eteteko kontzientzia eragozleen euskal erregistroko alta aldatzea


Erregistroan alta eman zaion profesional eragozleak edozein unetan eta prozedura beraren bidez aldatu ahal izango du aldez aurreko eragozpen-adierazpena.

Sistemak ziurtagiri bat egingo du erregistroan egoera berria jasotzeko. Ziurtagiri horretan, aurrez erregistratutako kodearen bidez, honako datuak jasoko dira: alta/aldaketa erregistroaren zenbakia, bajaren data, zein kasutan egin zuen aurka eta profesionalaren identifikazioa.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Haurdunaldia borondatez eteteko kontzientzia eragozleen euskal erregistroan kontsulta egitea


Erregistro horiek Osasun Sistema Nazionalean HBE prestazioa bermatzea ahalbidetzen duten giza baliabideak kudeatzeko soilik erabiliko dira, objekziotik eratorritako diskriminazio mota oro saihestuz eta ezin izango da beste helburu baterako erabili.

Helburu horri jarraiki, erregistroan jasotako informazioa osasun-zerbitzu autonomiko bakoitzean HBEaren prestazioa bermatzeko beharrezkoak diren giza baliabideen kudeaketan eta antolaketan inplikatuta dauden pertsonek baino ez dute izango.

Soilik sartu ahal izango dira, ziurtagiri baten bidez, zentroaren titularra edo Haurdunaldia borondatez eteteko praktikan esku hartzeko kontzientzia-eragozpena duten pertsonen euskal erregistroa (12610) kontsultatzeko Ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatuta dagoen edozein pertsona.