EAEko eraikuntza sektoreko enpresa bermatuen erregistroa (enpresa kontratistak eta azpikontratistak)

Deskribapena


Eraikuntza-obretan lan egiteko asmoz kontratatzen duten edo kontratatuak izan nahi duten enpresek erregistroan inskribatuta egon behar dute.

 

Inskribatuta badaude, bermatu egiten da enpresak bete egiten dituela laneko arriskuen prebentzioko lege-eskakizunak.

 

Definizioa:

Enpresa Bermatuen Erregistroa publikoa eta administrazio-izaeraduna da; enpresa kontratistak edo azpikontratistak egoitza soziala duen autonomia-erkidegoko lurraldean lan-arloan eskumena duen agintaritzaren menpekoa da. Euskal Autonomia Erkidegoan, Enpresa Bermatuen Erregistroa Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari atxikita dago.


Erregistroaren eginkizunak:

  • · Erregistroan jasotzen diren datuak jendearen esku jartzea, pertsonen intimitateari buruzko datuak izan ezik.
  • · Inskribatzeko eta berritzeko eskabideei lotuta dauden prozedurak izapidetzea eta ebaztea.
  • · Datuak aldatzeko eta inskripzioak bertan behera uzteko komunikazioei lotuta dauden prozedurak izapidetzea eta ebaztea.
  • · Erregistroan dauden inskripzioen ziurtagiriak egitea, pertsona fisiko edo juridiko batek nahiz entitate edo erakunde batek (publiko nahiz pribatua) hala eskatzen duenean.
  • · Enpresak emandako dokumentazioa gordetzea eta zaintzea.
  • · Erregistroan inskribatuta dauden enpresen gaineko datuak eguneratuta edukitzea.
  • · Erregistroan inskribatuta dauden enpresen gaineko estatistikak egitea.


Nahitaez inskribatu behar dutenak:

Euskadiko Enpresa Bermatuen Erregistroan nahitaez inskribatu behar dute honako hauek:

  • Eraikuntza sektorean kontratista edo azpikontratista gisa lan egin nahi duten enpresak eta "langileak kontratatuta dituzten enpresaburu autonomoak", baldin eta egoitza soziala EAEko lurralde esparruan badute.
  • Lan elkartuko kooperatibek edo langileak bazkide moduan dituzten bestelako kooperatibek Enpresa Bermatuen Erregistroan inskribatu behar dute, bazkideak LAABean (autonomien gizarte-segurantza) sartuta egon zein ez (posible denean).
  • Espainian langileak jartzen dituzten atzerriko enpresak, azaroaren 29ko 45/1999 Legean ezarritakoa betez eta, betiere, zerbitzuak lehenengo aldiz Euskadin ematen badira eta lekualdaketa zortzi egunetik gorakoa bada.

Enpresa Bermatuen Erregistroan inskribatzetik salbuetsita egongo dira:

  • · Obra-sustatzaileak.
  • · Soldatako langilerik ez duten autonomoak.

 

 


Izen emate, aldatze eta baja ematea

Inskribatzeko eskabidea betetzeko aplikazioan agertzen den eredu normalizatua erabili behar da; horrez gain, eskabidearekin batera frogatu behar da Eraikuntza Sektorean Azpikontratatzeko Legearen 4. artikuluko 1 eta 2a) ataletan kaudimen eta kalitateari buruz ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Bezeroari arreta Emplegu y Gizarte Segurantza Ministeritza; Tfno: 900 494 069

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Izen emate, aldatze eta baja ematea: 0608301

INSKRIPZIOAREN BAJA, EZEZTAPENA, BERRITZEA ETA DATUEN ALDAKETA ENPRESA BERMATUEN ERREGISTROAN


ESKABIDEA ETA EKARPENA

Inskribatzeko eskabidea betetzeko aplikazioan agertzen den eredu normalizatua erabili behar da; horrez gain, eskabidearekin batera frogatu behar da Eraikuntza Sektorean Azpikontratatzeko Legearen 4. artikuluko 1 eta 2a) ataletan kaudimen eta kalitateari buruz ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela. Hau da:

 

  • · Jarduera gauzatzeko azpiegitura eta baliabide egokiak dituela; eta zuzenean lanen zuzendaritza hartzea, enpresa-jarduerak berez dakartzan arriskuak, betebeharrak eta ardurak bere gain hartuz. (baliabideen zerrenda eta giza baliabideen deskribapena)
  • · Langileek laneko arriskuak prebenitzeko prestakuntza nahikoa dutela egiaztatu behar da. (zuzendaritza eta ekoizpen ataletako langileen prestakuntza bereziaren ziurtagiriak).
  • · Prebentzio-erakunde egokia dutela egiaztatu behar da. (prebentzio-zerbitzuarekin formalizatu diren prebentziorako itunak, prebentzio-zerbitzu propioa edo mankomunatua eratzearen akta, etab.)

 BESTE TRAMITE BATZUK

BALDINTZAK ETA DOKUMENTAZIOA

 

  • · Inskribatzeko eta gero izapidetzeko eskabidea bide telematikotik bakarrik egin daiteke.
  • · Inskribatzeko eskabidea, aplikazioan dagoen eredu normalizatua erabiliz egingo dena, PDF formatuarekin erantsi beharko da:
  • · Enpresako prebentzio-erakundearen frogagiria, prebentzio-zerbitzu propioa edo mankomunatua eratzearen aktan ezarritako moduan. Ziurtagiri-eredua
  • · Prebentzio-zerbitzuarekin formalizatu diren prebentziorako kontratuak edo itunak. Ziurtagiri-eredua.
  • · Langileen (zuzendaritza eta ekoizpen ataleko langileak) prestakuntza bereziaren ziurtagiriak. Prestakuntza-eredua.

- Nola egin tramitazio telematikoa:

Inskribatzeko eskabideen tramitazio telematikoa, datuen aldaketa eta ziurtagirien berritzea, ezestea edo egitea web-orrialde honetan egin daitezke, bestela Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren webgunean sartu behar da:

https://expinterweb.mitramiss.gob.es/rea/

Tramite horiek egiteko, alabaina, erabiltzaileek ziurtagiri digitala eduki behar dute eta Enpresa Bermatuen Erregistroan erregistratuta egon behar dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan gehien erabiltzen den ziurtagiria izenpe da.
 

https://expinterweb.mitramiss.gob.es/rea/ helbide elektronikoan baliozko ziurtagiri digitalen zerrenda bat dago.

- Ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa nahitaez aurkeztu behar da?

Ez da beharrezkoa. Eskabidea aurkeztean ordezkari gisa jarduten duzula adierazten duzunean, aplikazioak ahalordearen gaineko datuak betetzeko eskatuko dizu, baina ez duzu egin behar ordezkaritza frogatzeko dokumentazioa eransteko aukera sakatuta badago. Beraz, kontuan izan eskabidea modu digitalean sinatuko duzula, eta hori egitean, ematen dituzun datuak egiazkoak direla adieraziko duzula.

Ordezkaritza-motak eta horiek frogatzeko aukerak:

 

  • · Legezko ordezkaria: sozietatearen eraketa-eskritura / zure izendapenaren agiri publikoa, administrariak eginda.
  • · Borondatezko ordezkaria: ahalordearen agiri publikoa edo pribatua, notarioaren aurrean legezkotutako sinadurarekin.


EBAZPENA

 

Inskribatzearen gaineko ebazpena bide telematikotik bakarrik emango da. Enpresaren egoitza sozialaren araberako Lurralde Ordezkaritzek ebatziko dituzte inskribatzeko espedienteak; horrez gain, horien ardura izango dira datuen aldaketari buruzko komunikazioak, inskripzioen berritzeak eta ezeztatzeak, eta egoki diren ziurtagirien ematea.

Eskabideak ez baditu eskatutako baldintzak betetzen, hamar eguneko epea emango da okerrak zuzentzeko; eta eskatutakoa epe horretan zuzentzen ez bada, eskabidean atzera egin dela ulertuko da. Horretarako berariazko ebazpena emangor dira.

Ebazpena 15 egun baliodunetan emango da, eta ordurako ebazpenik eman ez bada administrazio-isiltasuna positiboa izango da.

Inskripzioak hiru urteko balioa izango du, eta iraupen bereko aldietarako berritu ahal izango da.

INSKRIPZIOAREN BAJA, EZEZTAPENA, BERRITZEA ETA DATUEN ALDAKETA ENPRESA BERMATUEN ERREGISTROAN

Enpresek Enpresa Bermatuen Erregistroko inskripzioa ezeztatzeko eskatu beharko dute inskripzioa egiteko jarduera amaitzen denean edo inskribatzeko legez ezartzen diren baldintzak betetzen ez dituenean.

Eskabide hori 39/2015 Legearen (urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) 16.4 artikuluan ezarritako tokiren batean aurkeztu ahal izango da; lan arloan eskuduna den agintaritzari zuzendu beharko zaio, eta hura eragin duen gertakariaren ondorengo hilabetean aurkeztu beharko da.

Lan arloko agintaritza eskudunak ofizioz baliogabetu ahal izango du erregistroan inskribatuta dauden enpresen inskripzioa baldin eta, eskura dituen datuen arabera, jakiten badu (laneko eta gizarte-segurantzako ikuskatzailetzaren jardunaren ondorioz edo beste prozedura baten ondorioz) enpresa aurreko puntuko kasuren batean sartzen dela.

- Inskripzioa berritzea eta ezeztatzea, eta datuak aldatu beharra jakinaraztea.

1. Ezarrita dagoen prozedura betez eta kasu bakoitzean aplikatu beharrekoa kontuan hartuz aurkeztu beharko dira inskripzioa berritzeko edo ezeztatzeko eskabideak, baita datuak aldatu direla azaltzeko jakinarazpenak ere. Dena den, berezitasun hauek ezartzen dira:

a) Inskripzioak hiru urteko balioa izango du, eta iraupen bereko aldietarako berritu ahal izango da. Inskripzioa amaitu baino sei hilabete lehenago berritu beharko da. Epe barruan berritzen ez bada, inskripzioa automatikoki ezeztatuko da erregistroan.

Berritzeko prozeduretan, eskabidea ezarritako epearen barruan aurkezten bada inskripzioaren balioa luzatuko da, ezezkoa emateko ebazpena ematen denean izan ezik, eta hura jakinarazi arte.
 
b) Enpresak egoitza aldatzen badu eta, ondorioz, Enpresa Bermatuen Erregistroan inskribatzeko lan arloko beste agintaritza eskudun bat badagokio, lan arloko agintaritza eskudunari jakinarazi beharko dio egoitza berria duenez datuak aldatu behar dituela. Jakinarazpen hori egitean erregistro berrian inskribatuko da enpresa, inskripzioa berritzeko falta zen denborarako betiere, eta automatikoki aurreko erregistrotik kenduko da.

2. Inskripzioa ofizioz ezeztatzeko prozedura erregistroari dagokion lan arloko agintaritza eskudunak erabaki behar du. Enpresari erabaki horren berri emango zaio, eta erabakiarekin batera, lan arloko agintaritza horrek dituen eta indarreko araudiaren arabera enpresaren inskripzioa ezeztatzeko modukoa dela erakusten duten datuen zerrenda labur bat emango zaio.

Enpresak hamabost eguneko epea izango du, jakinarazpen hori jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita, egokitzat jotzen dituen alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea


15 egun baliodun

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak