Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibileko Boluntariotzako Erakunde Laguntzaileen Erregistroa

Deskribapena

Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteen erregistroak babes zibilari buruko boluntario-elkarteen eta boluntarioen erregistratzea helburu du.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan larrialdiei aurre egiteko eta babes zibileko gaietan partehartze-, sustapen-, prestakuntza- eta jarduera-bideetara iristeko, beharrezko baldintza da erregistroan inskribatzea.

Erregistroan inskribatzeko eskatuko dute toki-erakundean eskuduna den arduradunak edo elkarte edo erakunde laguntzaileko lehendakaritzako titularrak.

Eskabidea bide telematikoz aurkeztuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan.

Gehienez ere 3 hilabeteko epean ebatziko da prozedura.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza da organo arduraduna. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko eskubideaz baliatzeko organo honetara joko da.

Boluntariotzako Erakunde Laguntzaileen Erregistroan alta ematea

Erregistroan inskribatzeko eskaria bide telematikoz, toki-agintariak izenpetu beharko du toki-erakundeen kasuan, eta erakunde laguntzailearen baimendutako ordezkariek bestelako kasuetan, eta ondoko agiriekin batera aurkeztuko da:

  1. Eraketa egiaztatzen duten agiriak, estatutuak, araudiak edo barne-arauak.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko eremura eta larrialdietara atxikitako antolakunde edo erakundean jardunean dauden kideen eta arduradunaren izenen zerrenda.
  3. Egiaztagiria, organo eskudunak egindakoa, dagokion erregistro publikoan inskripzioa egina duela egiaztatzen duena. Espainiako Gurutze Gorriaren kasuan eta babes zibileko boluntarioen toki-elkarteen kasuan ez da beharrezkoa izango horrelako egiaztapenik.
  4. Elkarte modura eratutako toki-erakundeen kasuan, hitzarmen bidez tokiko babes zibilarekin lotura eta hari atxikia izana egiaztatzen duen egiaztagiria.

Ebazteko gehieneko epea: 3 hilabete.

Boluntariotzako Erakunde Laguntzaileen Erregistroan datuak aldatzea

Erregistratutako datuen edozein aldaketak dagokion inskripzioaren aldaketa dakar.

  1. Antolakunde edo erakundeetako jarduneko kideen altak eta bajak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio 10 eguneko epean.
  2. Estatutuak aldatzen badira, organo eskudunak aldaketa egiteko hartutako erabakiaren kopia legeztatua bidali beharko da 10 eguneko epean.

Boluntariotzako Erakunde Laguntzaileen Erregistroan baja ematea

Antolakunde edo erakunde bat desagertzen bada, edo estatutuetan finkatutako helburuetatik kanpoko jarduerak burutzen badira, erregistroko inskripzioa baliogabetu egingo da, horretarako espedientea izapidetu ondoren.

Toki-erakunde bat edo erakunde laguntzaile bat desegiten bada, desegitearen berri ematen duen udal-aktaren edo organo eskudunaren erabakiaren kopia legeztatua bidali beharko da 10 eguneko epean.

Nori dago zuzenduta

Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin hitzarmena duten babes zibileko beste erakunde laguntzaile batzuk.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Boluntariotzako Erakunde Laguntzaileen Erregistroan alta ematea: 0074101
  • Boluntariotzako Erakunde Laguntzaileen Erregistroan datuak aldatzea: 0074102
  • Boluntariotzako Erakunde Laguntzaileen Erregistroan baja ematea: 0074103

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Erregistroan inskribatzeko eskatuko dute toki-erakundean eskuduna den arduradunak edo elkarte edo erakunde laguntzaileko lehendakaritzako titularrak.

Eskabidea bide telematikoz aurkeztuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan.

Gehienez ere 3 hilabeteko epean ebatziko da prozedura.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Erregistroan datuak aldatzeko eskatuko dute toki-erakundean eskuduna den arduradunak edo elkarte edo erakunde laguntzaileko lehendakaritzako titularrak.

Eskabidea bide telematikoz aurkeztuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan.

Gehienez ere 3 hilabeteko epean ebatziko da prozedura.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Erregistroan baja eskatuko dute toki-erakundean eskuduna den arduradunak edo elkarte edo erakunde laguntzaileko lehendakaritzako titularrak.