Babes Zibileko tokiko boluntarioen akreditazioa

Deskribapena

Babes zibileko boluntarioen toki-erakunde batean askatasunez eta borondatez sartzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira: adin nagusikoa izan, erakundeak ezartzen dituen baldintza edo proba ez diskriminatzaileak bete, eta babes zibileko boluntarioen akreditazioa edo txartela izan.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak Euskadiko Babes Zibileko Boluntarioen toki-erakundeei emango dizkie erakunde horietako kideen identifikazio-agiri pertsonalak.

Agiria doan emango da, dagokion toki-erakundeak aurretik eskatu eta gero.

Agiria pertsonala eta besteren ezina da, eta, galdu edo hondatuz gero, edo datuak aldatuz gero, berritu egin behar da.

Boluntario batek bere erakundean baja ematen badu, hari itzuliko dio akreditazioa, eta erakundeak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara bidaliko du.

Babes Zibileko boluntarioen egiaztatze eskaera

Akreditazioa bide elektronikoz eskatuko dute toki-erakundean eskuduna den arduradunak edo elkarte edo erakunde laguntzaileko lehendakaritzako titularrak.

Agiri hauek erantsi beharko dira:

  1. Boluntario-izaeraren ziurtagiria.
  2. Ezinbesteko oinarrizko prestakuntza.
  3. Boluntarioaren nortasun-agiriko argazkien tamainako argazki bat (JPEG formatuan edo antzekoa).

Nori dago zuzenduta

Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Herritarrei aurrez aurreko modalitatean ematen zaien arreta bertan behera geratzen da Gasteizko, Bilboko eta Donostiako bulegoetan. Informazio gehiago

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Babes Zibileko boluntarioen egiaztatze eskaera: 1094701
  • Identifikazio-txartela berritzeko eskaera: 1094702
  • Akreditazio-txartela baliogabetzeko eskaera: 1094703

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk