Lan eta Justizia Sailaren egitura eta funtzioak

11. Legealdia (2016 - 2020)
Inprimatu

Titularra: María Jesús San José López

ORGANIGRAMA
LANA ETA JUSTIZIA  
  Zerbitzu Zuzendaritza Juan Ignacio Urresola Arechabala
  Kabinetearen Zuzendaritza Miguel Ángel Unzalu Hermosa
  Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza Juan Ramón Azkue Manterola
  Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza María Elena Pérez Barredo
  Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza Joaquín Díaz Arsuaga
  Justizia Sailburuordetza Mª Dolores De Juan De Miguel
  Justizia Administrazioko Zuzendaritza  María Isabel Gabriel Bellido
  Bulego Judizial eta Fiskala Modernizatzeko Zuzendaritza José Antonio Carrillo Navas
  Justizia Zuzendaritza Inés Ibáñez de Maeztu Izaguirre
EGINTZA ARLOAK

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Lan eta Justizia Sailari:

  1. Lan-arloko legeriak lan-harremanei buruz ezartzen duena egikaritzea.
  2. Gizarte-ekonomia: kooperatibak, lan-sozietate anonimoak eta ekonomia solidarioa.
  3. Enpresen gizarte-erantzukizuna.
  4. Gizarte Segurantza, Autonomia Estatutuan aurreikusitako moduan.
  5. Botere Judizialarekiko harremanak zaintzea.
  6. Justizia Administrazioaren jardunerako baliabideak jartzea.
  7. Espetxe-establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, funtzionamendua eta espetxe-legeria betetzea, legeria horrek Espetxe Administrazioko organo zentralei ematen dizkien ahalmenen egikaritzea bere gain hartuz.
  8. Adingabe arau-hausleen arloko eskumenak egikaritzea, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumenak alde batera utzi gabe.
  9. Notarioak eta jabetza-erregistratzaileak izendatzea.
  10. Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizia Administrazioan.
  11. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
  12. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

2.– Sail honi atxikitzen zaio «Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea» erakunde autonomoa.

ORGANO KOLEGIATUAK ET BESTE ADMINISTRAZIO ATALAK

 

B) Organo periferikoak:

1.       Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzekoak.

2.       Kudeaketa Unitate Teknikoak, lurralde historietako hiriburuetako justizia-jauregietan kokatuak.

3.       Honako organo hauek ere Lan eta Justizia Sailari atxikita edo lotuta daude, beren sortze-arauetan ezartzen den moduan:

a)       Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa eta haren lurralde-bulegoak, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren arabera sortuak.

b)      Herri Lanetarako Erakunde arteko Batzordea, apirilaren 29ko 74/2008 Dekretuaren arabera sortua.

c)       Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa Informatizatzeko Planaren Jarraipenerako Batzorde Mistoa, zeina sortu eta arautu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioa Informatizatzeko Planaren Jarraipenerako Batzorde Mistoa sortzeko urriaren 4ko 383/1994 Dekretuaren bidez.

d)      Eusko Jaurlaritzaren eta Idazkaritza Judizialaren arteko lankidetza-organoa, zeina sortua baitago Eusko Jaurlaritzaren eta EAErako Idazkaritza Judizialaren arteko elkarlanerako organoa sortzeko maiatzaren 27ko 123/1997 Dekretuaren bidez.

e)      Aholku Kontseilua eta Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea, Doako Laguntza Juridikoari buruzko ekainaren 19ko 110/2012 Dekretuaren bidez sortuak.

f)        Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak, Doako Laguntza Juridikoari buruzko ekainaren 19ko 110/2012 Dekretuaren bidez sortuak.

g)       Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 1eko 328/1998 Dekretuaren arabera sortua, eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea arautzeko azaroaren 21eko 236/2012 Dekretuaren bidez arautua.

h)      Justizia Administrazioaren Euskal Behatokia, Justizia Administrazioaren Euskal Behatokia sortu eta arautzen duen maiatzaren 8ko 81/2001 Dekretuaren bidez sortua.

ERAKUNDE AUTONOMOAK ETA ERAKUNDE PUBLIKOAK

3.– Lan eta Justizia Sailari atxikita dago: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea organismo autonomoa.

ERREGISTROAK

LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA

1.       Laneko arriskuak prebenitzeko ordezkarien Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa

2.       Euskal Herriko Lan-hitzarmen eta Lan-akordioen erregistroa eta gordailutzea

3.       Bere lurralde-eremuko enpresen artean amianto-arriskua dutenen erregistroa, haiei baimen administratiboa ematen eta halako enpresen gainean lan-agintaritzak dituen esku-menak baliatzen dena (396/2006 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiokeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena. (BOE-zk.: 86; 2006ko apirilaren 11koa))

4.       EAEko eraikuntza sektoreko enpresa bermatuen erregistroa (enpresa kontratistak eta azpikontratistak)

5.       Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroa

6.       Aldi-baterako Enpresen Erregistroa

7.       Laneko istripuen eta gaixotasunen parteak aurkezteko eta telematikaren bidezko erregistroa (AGINDUA, 2003ko azaroaren 20koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, laneko istripuen eta gaixotasunen parteak aurkezteko eta telematikaren bidezko tramitazioa egiteko prozeduraren irizpide orokorrak ezarri dira)

8.       Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen eta Auditorien Erregistroa (26/2008 Dekretua,otsailaren 5ekoa, prebentziosistemaren auditoretza edo kanpoko ebaluazio-jarduerak burutzeko pertsona edo erakunde espezializatu baimenduen eta kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko egiaztatutako erakunde espezializatuen Erregistroa sortu eta arautzen duena)

9.       Laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik zehatutako enpresen erregistroa (244/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzkoa )

 

GIZARTE EKONOMIA

1.       Euskadiko Kooperatiben Erregistro

2.       Lan Sozietateen erregistroak

3.       Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Autonomoaren Elkarteen Erregistroa, Langile Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legean jasotzen dena