ARLOAK / EGINKIZUNAK
9. artikulua.– Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza.
- Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzak honako eskumen hauek izango ditu, dekretu honen 4. artikuluan oro har ematen zaizkion eskumenez gainera:
- Gobernu Kontseiluaren lanak eta Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 22. artikuluaren babesean sortzen diren batzorde delegatuen lanak antolatzea.
- Jaurlaritzak Legebiltzarrean hartutako konpromisoak zenbateraino betetzen diren zaintzea, sailekin lankidetzan.
- Lehendakariari Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harremanetan laguntzea, Jaurlaritza Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordearen aurrean ordezkatuz, hala dagokionean.
- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria kudeatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen, elkarteen, sozietate zibilen eta elkargo profesionalen arloan legez esleitutako eginkizunak betetzea.
- Toki-administrazioaren arloko jardunak ikuskatu eta aztertzea.
- Gobernu irekiko politikak bultzatzea; besteak beste, gardentasuna eta herritarrek gai publikoetan parte hartzea.
- Parte-hartze soziala eta herritarrentzako informazio zuzena, multimedia- eta komunikazio-teknologia berriak bultzatuz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko gobernantza publikoaren eredua diseinatzea, Jaurlaritzaren politika publikoak definitzeko, koordinatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko orduan.
- Berrikuntza publikoa eta Administrazioaren antolamenduaren modernizazioa eta berritzea bultzatu, zuzendu eta garatzea.
- Honako zuzendaritza hauek daude Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzaren mende:
- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza.
- Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza.
- Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritza.
4. artikulua.– Sailburuordeak.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako eskumen hauek dagozkie, oro har:
- Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
- Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
- Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
- Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
- Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
- Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.
- Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
- Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian ezarritakoarekin bat etorriz.