Nola ezabatu erabiltzaile kontuak MAC OSX 10.14en?

Mac-eko erabiltzaile kontu bat ezabatzeko honako urratsak jarraitu behar dira:

      1. “Sistemaren hobespenak” atalera sartu eta “Erabiltzaileak eta Taldeak” panela ireki. Sortutako erabiltzaile guztien zerrenda agertuko da bertan:

        MAC OSX 10.14 aplikazioan erabiltzaile-kontuak nola ezabatu azaltzen duen irudia. Ikusi sortutako erabiltzaileen zerrenda.

      2. Kontu bat ezabatzeko, ezkerreko zerrendan ezabatu nahi den kontuaren gainean klikatu eta minus ikonoa hautatu (“- “, zerrendaren behealdean). Ohartarazpen bat agertuko da:

        MAC OSX 10.14 aplikazioan erabiltzaile-kontuak nola ezabatu azaltzen duen irudia, zerrendan ezabatu beharreko kontuan klik egin.

      3. Mac erabiltzaile bakoitzak karpeta bat dauka eta bertan gordetzen dira bere datu guztiak. Horregatik, erabiltzaile kontua ezabatzean karpeta horrekin zer egin nahi den aukeratzen uzten du.