Nola desinstalatzen/ezabatzen dira aplikazioak Windows 10en?
Windowsek bere sistematik aplikazioak ezabatzen uzten du. Horretarako honako urratsak jarraitu behar dira:
- Lehenik bilaketa barran “Aplikazioak eta eginbideak” idatzi behar da. Honako hau agertuko da:

- Ikus daitekeenez, sisteman instalatutako aplikazioen zerrenda agertuko da. Bilaketa lana errazteko, iragazki barra bat dago, desinstalatu nahi den aplikazioaren izena idatzi ahal izateko.
- App bat desinstalatzeko bertan klikatu behar da eta aukeratu “Desinstalatu”:
