Nola aktibatzen/desaktibatzen da Firewall-a MAC OSX 10.14en?
MAC OSX-n Firewall-a ez dator aktibatuta sistema eragilearen modu lehenetsian. MACean Firewall-aren babesa aktibatzeko honako pauso hauek jarraitu beharra dago:
-
Apple menuan Sistemaren hobespenak hautatu eta “Segurtasuna eta pribatutasuna” klikatu.

- Ondoren Firewall-aren erlaitza hautatu. Beheko ezkerreko izkinan dagoen giltzarrapoa blokeatuta badago, bertan klikatu desblokeatzeko eta horrela aktibatze/desaktibatze prozesua egiteko.
- Azkenik, “Aktibatu” aukeran klikatu.

- Suebakia aktibatu ondoren segurtasun ezarpen osagarriak zehaztu daitezke, “Firewall-aren aukerak” botoiaren bidez. Botoi horretan sakatuta app eta zerbitzu baimenduen edo baimenik gabekoen zerrendan elementuak gehitu edo ezaba ditzakegu, bai eta honako aukera hauek markatu ere:
- Sartzen diren konexio guztiak blokeatzea, eta horrela soilik baimendu da funtsezko app eta zerbitzuen konexioa.
- Automatikoki baimentzea integratutako softwareak jaso ditzan sartzen diren konexioak.
- Automatikoki baimentzea sinatutako softwareak jaso ditzan sartzen diren konexioak.
- Ezkutuko modua aktibatzea, eta horrela modu honek ekipoa babestuko du saretik datozkion sarbide eskaerei uko eginez.