Zuzendaria (Kanada. Quebec)
Basque Trade and Investment (BasqueTrade) Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze arloko agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzen du euskal enpresen esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak sustatzeko, ezarpen komertzial eta produktiboei laguntza teknikoa emateko, eta organismo multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.
Gainera, aholkularitza ematen diegu Euskadin inbertitu eta kokatu nahi duten atzerriko inbertitzaileei. Hautagaia harremanetan egongo da, bai euskal enpresekin eta bai kanadakoekin, zerbitzu bikaina eman beharko die eta euren proiektuak garatzen lagundu.
Kanpo Sareko arduradunaren menpe egongo da, eta bere eginkizun nagusia izango da Agentziaren Kanpo Sareko bulegoak koordinatu eta kudeatzea.
Hauek izango dira bere eginkizun garrantzitsuenak:
- Herrialdeko estrategia diseinatzea.
- Kanadako merkatuko joeren eta merkatu horri buruzko ezagutzaren berri ematea egoitza zentralari, estrategia egoki bat diseinatu eta inplementatzeko Kanadako merkatuan interesatuta dauden euskal enpresentzat.
- “Euskadi - Basque Country” marka posizionatzea Kanadan, bai erakundeen eta bai enpresen artean.
- Harremanak garatzea Kanadako stakeholder garrantzitsuenekin, bai erakundeen eta bai enpresen artean.
- Euskal enpresentzako aukeren bilaketa proaktiboa egitea Kanadako merkatuan, eta aukera horiek enpresei aurkeztea kasu bakoitzerako aukeratutako formatuan.
- Negozioen garapen proaktiboa egitea euskal enpresentzat.
- Project Manager-en lana gainbegiratzea, feedback-a eskaintzea eta neurri zuzentzaileak hartzea, beharrezkoa denean.
- Helburuak finkatzea eta Project Manager-ei jakinaraztea, Eusko Jaurlaritzak Kanadan dituen helburu orokorrak lortzen laguntzeko.
- Lantaldea tutorizatu eta trebatzea finkatutako helburuak lortzeko.
- Langileen jardunean sor daitezkeen arazoak identifikatu eta lantzea.
- Negozioaren funtzionamenduan egon daitezkeen arazoak diagnostikatu eta konponbide eraginkorrak formulatzea.
- Kanadan ezarpenak dauzkaten euskal enpresak bisitatzea eta euren premiak ezagutzea, gure zerbitzuak haiei egokitzeko.
- Egoitza zentralak eskatutako txostenak egitea.
- Euskal enpresentzako aholkularitza-zerbitzuak eskaintzea Kanadan.
- Mekanismoak sortu eta mantentzea merkataritza eta merkatuari buruzko datuetarako sarbidea izateko, aukerak identifikatu eta analizatzea, eta jarraipena egitea tokiko enpresei eta balio-kateei lehentasunezko merkatu eta sektoreetan.
- Kanadarako adostutako kudeaketa-plana inplementatzea urtero.
- Kanadako bulegoaren zuzendaritza nagusia.
Unibertsitateko goi-mailakoak
- 5 urteko esperientzia nazioartekotze-jardueretan.
- Kanadako industria- eta erakunde-sarearen ezagutza baloratuko da, bai eta euskal industria- eta erakunde-ezagutza ere.
- Hainbat erakunderekin (elkarteak, kontsulatuak, industria-parkeak, klusterrak, tokiko agintariak, etab.) izandako harreman-esperientzia baloratuko da.
- Frantsesa eta ingelesa. Euskera eta gaztelania jakitea baloratuko da.
- Gaitasunak: Lidergoa, gaitasun analitiko handia, harremanak sortzea, pentsamendu estrategikoa, denboraren kudeaketa, erabakiak hartzea, komunikatzeko gaitasun handia, bezeroarenganako orientazioa, arintasuna eta moldagarritasuna.
- Bidaiatzeko prestazuna.
- Iraupen mugagabeko kontratua.