Eskola ziurtagiria edo baliokidea izatea.
Deitutako lanpostuak 1. hizkuntza eskakizuna du esleituta; beraz, apirilaren 15ko 86/1997 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, 42. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, egiaztatuko da.
B gidabaimena izatea.
Hautatze prozesuan onartuak izateko eskaerak Aiarako Udalaren alkateari bidaliko zaizkio.
Hogei egun izango dira eskaerak aurkezteko, iragarkia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskabideak Aiarako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo bestela, edozein posta bulegotan edo beste herri administrazioren batean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearenak, 38. artikuluan jasotako eran.
1. gaia. Igeltserotzari buruzko kontzeptu orokorrak. Lanabesak eta haien erabilera eta zaintzea. Eraikuntza gaiak. tresna motak. Igeltsero lan eta konponketa nagusiak. Aldamioak erabiltzea eta jartzea.
2. gaia. Iturgintza: kontzeptu orokorrak. Lanabesak eta tresnak. Haiek onik zaintzea. Matxurak eta konponketak.
3. gaia. Elektrizitateari buruzko oinarrizko kontzeptuak. Argindarra garraiatzea eta banatzea. Lanabesak eta tresnak. Argiteria publikoaren taula nagusia: osagaiak eta definizioak.
4. gaia. Arotzia: kontzeptu orokorrak. Oinarrizko arotz lanak. Tresnak eta lanabesak. Onik zaintze eta konponketa lan ohikoenak.
5. gaia. Eraikinak eta lokalak pintatzeari buruzko kontzeptu orokorrak. Pintatzeko eta pintura kentzeko lanabesak: garbitzea eta zaintzea. Huts eta konponketa ohikoenak.
6. gaia. Lorezaintza: kontzeptu orokorrak eta lorezainaren eginkizunak. Landareak. Lorezaintzarako lanabesak eta tresnak. Loreen gaitzak.
7. gaia. Aiarako udalerriaren ezagutza.
8. gaia. Aiarako udalerria: herriak eta auzoak. Kale izendegia.