Egoitza elektronikoa

Zerbitzu askotarako behargina

2021/03/10 - 2021/04/12
Inprimatu
Lapuebla de Labarca
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Lapuebla de Labarcako Udala
Lehiaketa:
Zerbitzu askotarako behargina
Lanpostua:
Laguntzailea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
E
Eginkizunak eta atazak:

Gaur egun erabakitako eginkizunen deskribapenean oinarrituz, lanpostuaren eginkizunak orain zehaztuko direnak dira, eta adierazten diren lantokietan gauzatuko dira. Hala eta guztiz ere, eginkizun horiek alda daitezke, udal zerbitzuak hobetzeko badira, edo zentro berriak irekitzen badira:

Lantokiak:

1. Udaletxea.

2. Mediku kontsultategia.

3. Gaztetxea.

4. Udal pilotalekua.

5. Udal igerilekuak.

6. Hilerria.

7. Udal lorategiak eta parkeak.

8. Udal bide eta kaleak.

Lanpostuaren eginkizunak:

1.— Udal eraikin eta instalazioetako mantentze lanak: konponketak eta igeltserotza lanak, trenkadak, kofratze lanak, garaierako lanak, pintatze lanak, eta elektrizitate, iturgintza, zurgintza, soldatze edo sarrailagintza arloko oinarrizko egitekoak.

2.— Bideetako mantentze lanak: hormigoizko horma ataletako edo bide zoruetako konponketak bideetan, junturak zigilatzea, seinaleak jartzea, garbiketako makinak erabiltzea (kale garbigailua, hidrogarbigailua), arekak garbitzea, fatxadak eta hiri altzariak garbitzea, kartelak kentzea, pintadak ezabatzea…

3.— Lorategietako mantentze lanak: landaketa, ongarritzea, ureztatzea, belarra moztea, inausketa eta mozketak egitea, makina espezifikoak erabiltzea, eta iturriak eta ureztatze sistemak programatzea eta haien mantentze lanak egitea.

4.— Ibilgailuak eta makinak gidatzea eta erabiltzea: orga jasotzailea, iraulki kamioia edo beso teleskopikoduna, plataforma jasotzailea eta abar, agindutako lanak egiteko edo zama garraiatu eta manipulatzeko. Ibilgailuen eta makinen mantentze lanak eta oinarrizko garbiketa: koipeztatu, garbitu edo mailak egiaztatzea, erabiltzen duen lan materialaren gaineko ardura hartuz.

5.— Karpak, agertokiak, hesiak, aldamioak eta bestelako elementu eramangarri edo aldi baterakoak jarri eta kentzea. Askotariko lanak, kultura, kirol edo jaietako jarduerekin loturikoak.

6.— Materialak jaso, kargatu eta deskargatzea, eta materialok biltzeko lanak egitea.

7.— Aparteko egoeretan (elurteak, izozteak, denboraleak, uholdeak, suteak, zuhaitz erorketak...) beharrezko diren lanak egitea.

8.— Deskribatutako eginkizunez gain, bere gaitasun profesionala kontuan hartuz, eskatzen dizkioten beste eginkizun batzuk ere egitea, Lapuebla de Labarcako Udalak ezarritako helburuak betetze aldera.

 

Titulazioa:

Eskola ziurtagiria edo baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna:

2, derrigortasun datarik gabe.

Beste baldintza batzuk:

a) Aldez aurretik dagokion eskaera egitea.

b) Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kideetako baten nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio eremuaren barruan egotea, langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.

Espainiarren nahiz Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, haien nazionalitatea gorabehera, baita ezkontide bataren zein bestearen ondorengoek ere, baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude, eta ondorengo horiek hogeita bat urte baino gutxiago badituzte edo adin horretatik gorakoak izanik mendekoak badira.

Aurreko paragrafoetan aipatutako pertsonez gain, Espainiako Estatuan legezko bizilekua duten atzerriko pertsonak ere aurkez daitezke. Hautatzen badituzte, kontratatzeko eskatzen diren administrazio baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.

c) 16 urte beteta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, eta nahitaez erretiratzeko gehieneko adina ez gainditzea.

d) Autonomia erkidegoetako edozein administrazio publikoren, organo konstituzionalen edo estatutu organoren zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ez egotea ebazpen judizialaren bidez desgaituta enplegu edo kargu publikorako, funtzionario kidegora edo eskalara sartzeko, edo desgaitu duten langile lan kontratudunaren lanpostuan egindakoen antzeko eginkizunetarako.

Beste estatu bateko nazionala izanez gero, ez egotea desgaituta edo estatu horretan aurretik adierazitako baldintza berdinetan enplegu publikorako sarbidea eragotziko dion egoera baliokide batean.

e) Kasu askotan, adingabeak egon daitezkeen lantokietan lan egingo duela kontuan hartuz, hautatutako izangaiak sexu delituengatiko aurrekari penalik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du, Adingabearen Babes Juridikoaren urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5. artikulua, Kode Zibila partzialki aldatzen duena, eta Prozedura Zibilaren Legea betez.

f) Lanpostuaren berezko eginkizunak behar bezala betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea. Hori dagokion osasun azterketaren bidez egiaztatu beharko da, plantillako langile lan kontratudun finko izendatu aurretik.

g) Gutxienez, eskola ziurtagiria edo horren baliokidea den titulu bat izatea, legezko arautegiaren arabera, edo aipatutako ziurtagiria edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria beharko da.

h) Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean ezarritakoaren arabera, bateraezintasuneko legezko kasuren batean ez egotea. Kargu publiko bat edo bateraezina den jarduera pribatu bat duten hautagaiek, deialdi honen lanpostuan lanean hasi aurretik, dagokion aukera egin ahalko dute, aipatutako legea kontuan hartuz.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan aurreko baldintza guztiak bete beharko dira, aurreko h) puntuan ezarritakoa izan ezik. Halaber, hautaketa prozeduran zehar eta izendatu arte baldintza guztiak bete beharko dira.

 

 

 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Behar bezala betetako eskabideak Lapuebla de Labarcako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, hogei egun balioduneko epean, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Correosen bulegoetan aurkezten diren eskabideak gutun azal ireki batean aurkeztu beharko dira, posta bulegoko funtzionarioek data eta zigilua jar diezaioten, eskabideak aurkezteko epearen barruan, ziurtatu aurretik. Horrela bakarrik hartuko da eskabideak Correosen bulegoan utzi ziren egun berean sartu direla Lapuebla de Labarcako Udaleko Erregistro Orokorrean. Eskabideak zigilatu behar dira.

Deialdia
Gaiak:

Gai orokorrak

1. gaia. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egitura eta edukia. Estatuaren lurralde antolaketa Konstituzioan, tokiko esparruan: sarrera, toki administrazioa: probintzia eta udalerria.

2. gaia. Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak: tipologia. Administrazio publikoen zerbitzuko langileen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Negoziazio kolektiboa. Bateraezintasunak. Diziplina araubidea.

Gai espezifikoak

3. gaia. Aritmetikako oinarrizko nozioak, kalkulu eragiketa nagusiak: oinarrizko eragiketak zenbaki osoekin, zatikiekin eta hamartarrekin. Lehen mailako ekuazioak ebaztea. Proportzionaltasun zuzena. Sistema metriko hamartarra.

4. gaia. Segurtasuna eta osasuna mantentze lanetan. Makinak eta materialak erabiltzeko neurri bereziak. Babes neurriak. Norbera babesteko ekipamenduak. Aldamioak eta eraispenak. Eraikuntzako materialak eta lanabesak.

5. gaia. Igeltserotza obrak: hormak, eraikinen barrualdeko zatiketak, junturak, blokeko itxiturak, estaldura jarraituak, zarpiatuak, emokadurak, lohiztatzeak, pinturak.

6. gaia. Elektrizitatea: oinarrizko kontzeptuak. Energia elektrikoaren garraioa, eroaleak eta isolagailuak. Lanabesak, matxurak eta konponketak. Argiteria publikoaren instalazioak.

7. gaia. Iturgintza: lanabesak, matxurak eta konponketak. Arotz lanak: lanabesak, zurgintzako oinarrizko teknikak eta mantentze lan eta konponketa ohikoenak. Apalategiak.

8. gaia. Eraikin eta lokaletako pinturari buruzko kontzeptu orokorrak. Pinturak emateko eta kentzeko lanabesak: garbiketa eta kontserbazioa. Akats eta konponketa ohikoenak.

9. gaia. Lorezaintza: kontzeptu orokorrak eta lorezainaren eginkizunak. Landareak. Lorezaintza lanetarako lanabes erabilgarriak. Landareak zaintzeko teknika nagusiak. Landareen gaixotasunak.

10. gaia. Hilerria (Euskal Autonomia Erkidegoko hilotzen sanitate alderdiei buruzko erregelamendua): Definizioak. Hilotzen sanitate sailkapena. Hilotzen eta gorpuzkien azken buruko destinoa. Hilkutxak. Ehorzketa. Desehorzketa eta birrehorzketa. Hilerriak.

Oharra: Probak prestatzen laguntzeko bibliografia:

— Atal orokorrerako: Administrazio kidegora sartzeko IVAPen gai zerrenda, URL honetan eskuragarri dagoena: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/bibl_digital/es_documen/adjuntos/cuerpo_administrativo.pdf.

— 4. gairako, obra eta zerbitzuetako peoiaren gai zerrenda osoa eskuragarri dago, hemen: http://tublogdeoposiciones.com/2010/10/28/temario-de-oposiciones-para-peon-de-obra/.

— 10. gairako, Euskal Autonomia Erkidegoko hilotzen sanitate alderdiei buruzko erregelamendua.

— Eta gainerakoetarako: Peones y Operarios de Servicios Múltiples, bi liburuki; gai zerrenda, testak eta kasu praktikoak. 2010eko argit., CEP SL argitaletxea, Humanes de Madrid (Madril).

Oharra: erreferentzia hau gai zerrendako gai espezifikoak prestatzen laguntzeko proposatzen da, baina epaimahaiak askatasuna du gai bakoitzean eska daitekeen edukia erabakitzeko, ariketa teorikoaren eta praktikoaren galderak egiteko edo puntuazio irizpideak ezartzeko.