Zerbitzu anitzezko peoia
Gipuzkoa
— Herriko instalazio publikoen mantenua egin.
— Jardineritzako mantenimendua: belarra eta setoak moztea, podaketak, belarra erretzeko botika bota, landarren zaintza…
— Hiri-altzariak mantentzea.
— Igeltseritza lanak egin: paretak egin, arketak, baldosak jarri…
— Iturgintza lanak: tuberiak, ataskoak, matxurak…
— Pintaketa eta barnizketa lanak.
— Elektrizitate lanetan laguntza: argiteria Publikoa…
— Soldatzea.
— Kale garbiketa lanak burutu.
— Neguan elurra kendu eta gatza bota herriko auzo eta baserri guztietan.
— Liztor asiatikoak kentzea, alturan eta botika egokia erabiliz.
— Alturako lanak.
— Larrialdi egoeretan parte hartzea eta laguntzea.
Eskola ziurtagiria.
1. Hizkuntza-eskakizuna
a) Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
b) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean hemezortzi (18) urte beteta izatea eta derrigorrezko erretirorako adina ez gainditzea.
c) Dagozkion egiteko eta lanetarako gaitasun eta trebezia fisiko zein psikikoak izatea.
d) Lanpostuaren eginkizunak normaltasunez betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisikorik edo psikikorik ez izatea.
e) Irakaskuntza probak gainditu izana eta eskatzen den titulazioa edo indarrean den legediak onartzen duen titulu baliokidea izatea.
Atzerriko titulazioen kasuan, berauen homologazioa frogatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko da.
f) Lanpostuak derrigorrean ezarrita duen euskarazko 1. Hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua egokitzeko apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuan eta berau aldatzen duen otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
g) B gidabaimena edukitzea.
h) Diziplina-espediente bidez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako gaitasungabetze erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo ezgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duen diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere.
i) Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko 53/1984 Legean ezarritakoaren arabera, ezintasun edo bateraezintasun lege-kausaren batean sartuta ez egotea.
Baldintza horiek guztiak, f) puntuan aipatzen dena izan ezik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete behar dira.
Udalaren erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira www.zerain.eus.
Zeraingo Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira.