Egoitza elektronikoa

Zerbitzu anitzetako langilea

2022/06/13 - 2022/07/08
Inprimatu
Hernialde
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Hernialdeko Udala
Lehiaketa:
Zerbitzu anitzetako langilea
Lanpostua:
Zerbitzu anitzetako langilea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
E
Eginkizunak eta atazak:

Orokorrean, tokiko administraziori dagozkion funtzio publiko osagarriak bete beharko dira; hala nola: eraikinak, bideak eta instalazioak mantentzeko eta kontserbatzeko lanak eta udalerriari dagozkion zerbitzu publikoak (hau da, ohiko gremioei dagozkien lanak).     

Lanpostuari dagozkion zeregin nagusiak dira: 

a)    Bide-garbiketa. Horretarako, eskuz garbitzeko ohiko baliabideak eta makina espezifikoak erabiliko dira.

b)    Parkeak eta lorategiak garbitzea. Horretarako, eskuz garbitzeko ohiko baliabideak eta makina espezifikoak erabiliko dira.    

c)    Hondakinak biltzeko eta edukiontziak eta gordailuak husteko lan osagarriak.

d)    Udaleko eraikinak eta instalazioak garbitzea. Horretarako, eskuz garbitzeko ohiko baliabideak eta makina espezifikoak erabiliko dira.

e)    Hilerria eta udal-instalazioak garbitzea. Horretarako, eskuz garbitzeko ohiko baliabideak eta makina espezifikoak erabiliko dira.

f)    Lorategia: Llorategiak eta parkeak mantentzea, zuhaitzak aldatzea, inausketak, belarra moztea, elementuak birjartzea, ureztatzea, produktu fitosanitarioak erabiltzea eta antzeko beste lan batzuk. Horretarako, eskuz garbitzeko ohiko baliabideak eta makina espezifikoak erabiliko dira.

g)    Landa-bideetako sastrakak kentzea.

h)    Estolderia-sarea, hustubideak, saneamendu-zuloak eta saretak libratzea eta garbitzea.

i)    Kartelak kentzea eta pintadak garbitzea.

j)    Ur-andelak mantentzea.

k)    Konponketak: Oinarrizko konponketak egitea; hala nola: igeltserotza-, arotzeria-, iturgintza- eta elektrizitate-lanak. Laneko ibilgailuak eta materiala mantentzea.             

l)    Muntaketa: Festa, azoka, erakusketa eta antzeko jardueretarako hesiak, eszenatokiak eta oholtzak lekualdatzea, muntatzea eta desmuntatzea.

m)    Ordutegiz kanpoko larrialdi-zerbitzua (ur-ihesak, zirkuitulaburrak, etab.).

n)    Festetan eta kultura- eta kirol-txapelketetan laguntzea.

ñ)    Aurretik zehaztu diren zereginak betetzea, nagusiak aginduta.

Titulazioa:

Eskola-ziurtagiria lortzeko eskubideak eduki edo ordaindu izana.

Hizkuntza eskakizuna:

1, aginduzkoa.

Beste baldintza batzuk:

 — Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legea 57. artikuluan jasotakoa betez, Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kideetako baten nazionalitatea izatea.               

— 18 urte beteta izatea.

— Eskola-ziurtagiria lortzeko eskubideak eduki edo ordaindu izana.

— Ez edukitzea lanpostuko funtzioak betetzea galarazten duen gaixotasunik, ezta akats fisikorik ere.

— Administrazio Publikoko zerbitzu batean diziplinazko espediente baten bidez baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.

— B1 gidabaimena edukitzea.

— Hautagaiek baldintzak bete behar dituzte deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epemugan.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak ondo beteta aurkeztuko dira Hernialdeko Udalaren Erregistro Orokorrean.

Deialdia
Gaiak:

— Ohiko gaiak.

 1. gaia.      Udalaren antolaketa. Tokiko erakundeen funtzionamendurako araubidea.

 2. gaia.      Langileen eskubideak eta eginbeharrak

— Berariazko gaiak.

 3. gaia.      Hernialdeko udalerriari buruzko oinarrizko ezagutzak.       

 4. gaia.      Hernialde. Kale-izendegia eta bide publikoak. Azpiegitura publikoak. Elektrizitate-, gas-, estolderia-, eta telefono-hornidurako sareak eta instalazioak ezagutzea. Ur-andelak eta banaketa-sareak.      

 5. gaia.      Iturgintzako elementuak eta oinarrizko ezagutzak. Tresnak. Motak eta erabilera. Materialak.

 6. gaia.      Eraikuntzarako eta igeltserotzarako elementuak eta oinarrizko ezagutzak. Tresnak. Motak eta erabilera. Ohiko materialak.

 7. gaia.      Lorezaintzako elementuak eta oinarrizko ezagutzak. Tresnak eta lanabesak. Motak eta erabilera. Materialak.

 8. gaia.      Arotzeriako elementuak eta oinarrizko ezagutzak. Tresnak. Motak eta erabilera. Materialak.

 9. gaia.      Elektrizitateko elementuak eta oinarrizko ezagutzak. Tresnak. Motak eta erabilera. Materialak.

10. gaia.      Margotzeko elementuak eta oinarrizko ezagutzak. Tresnak. Motak eta erabilera. Materialak.

11. gaia.      Bideak, hiriak eta hiriz kanpoko eremuak garbitzea: bide-garbiketaren oinarrizko ezaugarriak. Makinak eta tresnak erabiltzea: erratzak, haize-makinak, orgak, etab.

12. gaia.      Eraikinak garbitzeko elementuak eta oinarrizko ezagutzak. Mantentze-lanetarako tresnak, lanabesak eta makinak. Ohiko materialak.

13. gaia.      Suteak itzaltzeko elementuak eta oinarrizko ezagutzak. Mantentze-lanetarako tresnak, lanabesak eta makinak. Ohiko materialak.     

14. gaia.      Laneko segurtasuna eta higienea.

15. gaia.      Zerbitzuetako matxurak eta konponketak. Larrialdiko konponketak.