Zarauzko Udala (Administrazio Orokorreko Teknikari)
Gipuzkoa
Administrazio Orokorreko Teknikarien 3 plaza behin betiko betetzea, hizkuntza-eskakizuna C2. GAO22 arrunta 2or.
Zuzenbideko gradua, Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko gradua, Politika Zientziako eta Administrazio Publikoko gradua, Ekonomiako gradua edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua edo baliokidea edukitzea.
C2 hizkuntza-eskakizuna ezarria duten lanpostuetarako, hizkuntza-eskakizun hori daukaten izangaiei egingo zaie laneskaintza, aipatutako hurrenkeran, baina C1 hizkuntza-eskakizuna duten izangaiek ere lan-poltsa osatuko dute, eta C2 hizkuntza-eskakizuna duen izangairik lanerako prest ez badago, C1 dutenei egingo zaie lan-eskaintza, dagokion hurrenkera jarraituz.
Paper-formatuko eskabideen kasuan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako lekuetan aurkeztu ahal izango dira.