Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enplegu Publikoa
 

Enplegu publikoa

Zaintzailearen lan-poltsa zabaltzea edo/eta eguneratzea

2019/05/31 - 2019/06/19
Inprimatu
Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Uliazpi Fundazioa
Lehiaketa:
Zaintzailearen lan-poltsa zabaltzea edo/eta eguneratzea
Lanpostua:
Zaintzailea
Eginkizunak eta atazak:

— Lagun­tza eskain­tze­a premia fisiologikoak asebete­tze­ko eta erabil­tzai­leak apaindu, jan­tzi eta garbi­tze­ko, erabil­tzai­leak garraiatuz eta horiei arreta eskainiz horretarako. Maiztasuna: Egunero.

— Jangelan lagun­tzea, erabil­tzai­leei ordena, garbiketa, zuzentasun eta tresnak erabil­tze­ko ohiturak erakustea eta beharrezko lagun­tza eskain­tze­a bere ardurapean dituen erabil­tzai­leak eguneko elika­tze­ko. Maiztasuna: Egunero.

— Erabil­tzai­leak leku, instalazio edo zerbi­tzu­etara garraia­tzea, hala Zentroaren barrukoetara nola kanpokoetara, Zentroko teknikariek emandako aginduen arabera, ibilgailuak gidatuz, hala behar izanez gero, eta programatutako jarduerak gauza­tze­a erraztuz. Maiztasuna: Egunero.

— Zentroko Talde Teknikoarekin lan egitea erabil­tzai­le bakoi­tza­ren heziketa-programaren plangin­tza, gauza­tze­a eta ebaluazioa egiteko, erabil­tzai­learen mesederako izango diren izaera orokorreko hobekun­tza puntualak proposatuz eta joatea eskatu dioten informazio-bileretan parte hartuz. Maiztasuna: Egunero.

— Heziketa-jarduerak gauza­tze­a (ohiturak sor­tzea, jarrerak ezar­tze­a edo sun­tsi­tzea, eta abar) banaka edo talde homogeneoetan, bere ardurapean dituen erabil­tzai­leen heziketa-prozesua erraztuz, Psikopedagogoaren aginduen arabera. Maiztasuna: Egunero.

— Bere ardurapean dituen erabil­tzai­leen aisialdiko, denbora libreko eta jolasetako jarduera programatuak egitea, kontrola­tze­a eta zain­tzea, eta bere kasuan, jarduera puntual gehigarriak proposa­tzea. Maiztasuna: Aldakorra (astero).

— Medikuak eta O.L.T.k agindutako eta dosi bakarretan prestatuta dauden botikak ematea, eta gaixorik dauden edo osasun premia bereziak dituzten erabil­tzai­leak zain­tzea, bere eskudun­tza­ko esparruan. Salbuespenezko kasuetan, ohiko botika presta­tzen lagun­tzea, medikun­tza­ko eta osasun alorreko per­tso­nalak emandako agindu zeha­tzen arabera eta agindutako botika dela egiazta­tze­ko kontrola egitea. Maiztasuna: Egunero.

— Erabil­tzai­leek zerbi­tzu komunitarioak erabil­tze­a erraztea (osasuna, aisialdia eta denbora librea, eta abar), medikuaren hainbat kon­tsu­ltetara, larrialdietara eta kanpoko irteeretara, eta abarretara lagunduz. Maiztasuna: Astero.

— Erabil­tzai­leak zain­tze­a eta horiei arreta eskain­tzea, gaueko atse­denaldian. Maiztasuna: Egunero (gaueko zain­tzai­leak bakarrik).

— Beste zerbi­tzu ba­tzu­etako ardura duten per­tso­nekin (garbiketa, ikuztegia, sukaldea, eta abar) lan egitea, erabil­tzai­leen gorabeheren eta premien berri emanez, giro eta ingurune fisiko atse­gina, garbia eta egokia lor­tze­ari begira.

— Esleitu dizkioten erabil­tzai­leen familiakoekin harremanean egotea, egoera orokorraren berri emanez eta horiek dituzten oinarrizko premietan lagun­tza eskainiz (jan­tzi­ak, eta abar).

— Erabil­tzai­leen eguneroko jarraipeneko gorabeherak Banakako Orri batean erregistra­tzea, eta baita U.F.ko per­tso­nal teknikoak eskatutako beste erregistro ba­tzuk ere.

— Sendaketa arruntak eta osasun-tratamendu xumeak egitea, Zentroko erabil­tzai­leek izaten dituzten premiazko egoerak, istripuak eta gorabeherak hautemanez (atake epileptikoak, eztarriko trabamenduagatiko asfixia, ...) horretarako ezarrita dauden berehalako neurriak hartuz eta Zentroko Gobernantari, Medikuari, O.L.T.ri edo Arduradunari horren berri emanez. Maiztasuna: Aldakorra.

— Bere eginkizunei buruzko prestakun­tza-ikastaroetara joatea eta an­tze­ko programak edo komunak gauza­tzen dituzten beste erakundeetara bisitak egitea eta trukaketak egitea. Beste zain­tzai­le ba­tzu­en prestakun­tzan lan egitea (normalean praktiketan daudenak). Maiztasuna: Urtero.

— Orokorrean, aurrez zehaztu ez diren eta bere lanpostuari dagokion izaeraren barruan eska­tzen zaizkion jarduera guztiak, erabil­tzai­leen eta zerbi­tzu­aren mesederako direla kontuan izanik.

Titulazioa:

Erakunde sozialetan mendeko diren per­tso­nei arreta sozio sanitarioa eskain­tze­ko lanbide-prestakun­tza egiazta­tzea. Xede horretarako, kontuan hartuko dira:

— Maila Ertaineko Teknikariaren titulua izatea Erizain­tza­ko Zainketa Lagungarrietan (LOGSE).

— LH 1 (teknikari lagun­tza­ilea) Klinika. Baliokidea (70eko LGE).

— LH 1 (teknikari lagun­tza­ilea) Psikiatria. Baliokidea (70eko LGE).

— LH I (teknikari lagun­tza­ilea) Erizain­tza­ko Lagun­tza­ilea Baliokidea (70eko LGE).

— Arreta Soziosanitarioko Maila Ertaineko Teknikariaren titulua (LOGSE).

— Mendeko Per­tso­nen Arretarako Teknikariaren Titulua (LOE).

— Erakunde sozialetan mendeko diren per­tso­nei arreta sozio sanitarioa eskain­tze­ko profesionaltasunaren ziurtagiria, edo lanbide-prestakun­tza egiazta­tzea. Azken kasu honetan ezinbestekoa izango da, ziurtapena edo egiaztagiria izateaz gain, Ba­txi­ler-titulua edo titulu akademiko ofizial baliokidea izatea.

Eska­tzen den titulazio hori atze­rrian lortua izanez gero, Espainiar Estatuak dagokion homologazioa emana eduki beharko du, eta hori, organo eskudunak emandako egiaztagiriaren bidez egiaztatuko da, eta ez da aski izango homologazio hori eskatu izana egiazta­tzen duten agiriak aurkezte hu­tsa.

Era berean, Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalek beste estatu kide ba­tzu­etan lortutako tituluekin batera, organo eskudunak (Hezkun­tza eta Zien­tzi­a Ministerioak) emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

2. hizkun­tza eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a)  Europar Batasuneko partaide diren Estaturen bateko nazionalitatea izatea edo Europar Batasunak egin eta Espainiako Estatuak berre­tsi dituen Na­zio­ar­te­ko Itunen arabera langileen zirkulazio librea aplikagarria den Estatuetakoa izatea. 

Era berean Europar Batasuneko partaide diren beste Estatuetako nazionalen ezkontideak aurkeztu ahal izango dira, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude, eta baita haien ondorengoak eta haien ezkontideak ere, betiere horiek ere zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak ez badira edo adin hori gaindituta izan arren horien kargura bizi ez badira.

Halaber, Europar Batasuneko partaide diren Estatuetako nazionalen bal­din­tza berberetan aurkeztu ahal izango dira atze­rritarrak ere, baldin eta arestian adierazitako egoeretan egon ez eta Espainiako Estatuko biztanle badira.

b)  16 urte beteak izatea eta nahitaezko erretirorako gehienezko adinetik gora ez izatea.

c)  Honako tituluren baten jabe izatea edo hori erdiesteko eskubideak ordainduta eduki­tzea:

Erakunde sozialetan mendeko diren per­tso­nei arreta sozio sanitarioa eskain­tze­ko lanbide-prestakun­tza egiazta­tzea. Xede horretarako, kontuan hartuko dira:

— Maila Ertaineko Teknikariaren titulua izatea Erizain­tza­ko Zainketa Lagungarrietan (LOGSE).

— LH 1 (teknikari lagun­tza­ilea) Klinika. Baliokidea (70eko LGE).

— LH 1 (teknikari lagun­tza­ilea) Psikiatria. Baliokidea (70eko LGE).

— LH I (teknikari lagun­tza­ilea) Erizain­tza­ko Lagun­tza­ilea Baliokidea (70eko LGE).

— Arreta Soziosanitarioko Maila Ertaineko Teknikariaren titulua (LOGSE).

— Mendeko Per­tso­nen Arretarako Teknikariaren Titulua (LOE).

— Erakunde sozialetan mendeko diren per­tso­nei arreta sozio sanitarioa eskain­tze­ko profesionaltasunaren ziurtagiria, edo lanbide-prestakun­tza egiazta­tzea. Azken kasu honetan ezinbestekoa izango da, ziurtapena edo egiaztagiria izateaz gain, Ba­txi­ler-titulua edo titulu akademiko ofizial baliokidea izatea.

Eska­tzen den titulazio hori atze­rrian lortua izanez gero, Espainiar Estatuak dagokion homologazioa emana eduki beharko du, eta hori, organo eskudunak emandako egiaztagiriaren bidez egiaztatuko da, eta ez da aski izango homologazio hori eskatu izana egiazta­tzen duten agiriak aurkezte hu­tsa.

Era berean, Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalek beste estatu kide ba­tzu­etan lortutako tituluekin batera, organo eskudunak (Hezkun­tza eta Zien­tzi­a Ministerioak) emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da.

d)  B klaseko gida-baimena eduki­tzea, Gidarien Arautegi Orokorra onesten duen maia­tza­ren 30eko 772/1997 E.D.arekin bat etorriz, edo aurreko araudiaren arabera emandako horren baliokidea eduki­tzea.

e)  Lanpostuari dagozkion eginkizunak gauza­tze­ko gaitasun fun­tzio­nala izatea, hori bere garaian egiaztatuko dute zeregin hori dagokien medikun­tza-zerbi­tzu­ek, kontratazioa egin baino lehen, adimen urritasuna duten per­tso­nen eskubideen eta horiek gizartera­tze­ko Lege Orokorreko Testu Bategina aplika­tze­a alde batera utzi gabe (azaroaren 29ko 1/2013 Legegin­tza­ko Errege Dekretua).

f)  Diziplinazko espediente bidez inongo Administrazio Publikotik bereizitakoa ez izatea, eta zeregin publikoetan jarduteko gaitasunik gabe utzi­takoa ere ez izatea. Atze­rritarrek, bere Estatuan, enplegu publikoan sar­tze­a erago­tzi­ko duen diziplinazko zigorrik edo zehapen penalik ez dutela egiaztatu ahal izango dute.

g)  Kontrata­tzen baldin bada, bateraezintasunezko ino­lako auzirik ez izatea, Administrazio Publikoetan lan egiten duen Per­tso­nalaren Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitakoari jarraiki, betiere aipatu lege-arau horretako aukera-eskubidea erabil­tze­aren kaltetan izan gabe, lehendik lanpostu publikoan edo bateraezina den jarduera pribatuan ari direnen­tzat.

h)  2. hizkun­tza eskakizuna egiazta­tzen duen ziurtagiriaren jabe izatea.

i)  Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean sexu delitugile bezala ez ager­tzea.

Hori organo eskudunak egindako ziurtagirii bidez egiaztatu beharko da. Ziurtagiri hori honako webgune honetan eskura daiteke: https://www.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Portal/es/registro-central-delincuentes.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak, merezimenduen inprimakiarekin eta Zentroa aukera­tze­ko inprimakiarekin batera behar bezala beteta eta N.A.N.aren fotokopiarekin eta 3. Oinarrian prozesu honetan parte har­tze­ko zehazten diren baldin­tzen egiaztagiriekin aurkeztuko dira, eta halaber, alegatutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira –7. eta 8. Oinarrietan adierazten da zein diren agiri horiek–, honako toki hauetakoren batean:

— Uliazpiren Erregistroan, Oihenart kaleko 2 zenbakian, P.K. 20018, Donostia.

— Gi­puz­koako Foru Aldundiaren Erregistro Nagusian, Gi­puz­koa Plaza, z/g, P.K. 20004, Donostia.

— Foru Aldundiarekin hi­tzar­mena duten Gi­puz­koako honako udaletako eta erakundeetako Erregistro Nagusietan: Abal­tzi­sketa, Alegia, Al­tzo, Andoain, Anoeta, Are­txa­baleta, Arrasate, Azkoitia, Baliarrain, Berastegi, Deba, Debagoieneko Mankomunitatea, Eibar, Elduain, Eskoria­tza, Ezkio-Itsa­so, Gabiria, Gain­tza, Getaria, Hernani, Hernialde, Hondarribia, Ibarra, Idiazabal, Irun, Irura, Larraul, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Lizar­tza, Mendaro, Olaberria, Orendain, Ormaiztegi, Segura, Soraluze, Urre­txu, Zaldibia, Zegama, Zumaia, eta Zumarraga.

— Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia erkidegoko erregistroetan; Estatuko Administrazioaren erregistroetan; Probin­tzi­etako Aldundietakoetan, Kabildokoetan eta Uhartetako Kon­tsei­luetakoetan; eta baita Toki Araubideko Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluan aipa­tzen diren udalerrietako udale­txe­etan ere.

— Correoseko Bulegoetan, kasu horretan gutun-azal irekian aurkeztuko dira, Correoseko fun­tzio­narioak data eta zigilua jar diezaien gutuna ziurtatu baino lehen, eskariak aurkezteko epearen barruan. Kasu horretan bakarrik ulertuko da eskaerak poste­txe­ra eraman ziren egun berean izan zutela sarrera Uliazpiko erregistro nagusian. Eskaera bera da ziurtatu behar dena.

— Araudian aurreikusitako gainon­tze­ko edozein eratan.

Beren eskabidea aurreko apartatuan adierazitako tokiren batean aurkezten dutenek jatorrizkoak beren fotokopiekin batera edo, bestela, behar bezala konpul­tsa­tutako kopiak aurkeztu beharko dituzte.

Deialdia
Web-orria:
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana