Zaintzaile
Gipuzkoa
- Laguntza pertsonalizatuak ematea erabiltzailearen bizitzako eremu guztietan (autozaintza, jarduera terapeutikoak, prestakuntzako jarduerak, aisialdia eta abar).
- Eguneroko bizitzako jardueretan laguntza pertsonalizatuak ematea, erabiltzaileak autonomoago izan daitezen.
- Erabiltzaileei laguntza eta babesa ematea beren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko jarduerak egitean.
Erabiltzaileen bizitza plan pertsonalak planifikatu, gauzatu eta ebaluatzeko garaian laguntzea eta parte hartzea. - Deskribatutakoez gain, arduradunek edo goragokoek agindutako eginkizunak betetzea, dagokien lanpostuaren arabera.
— Erizaintzako zaintza osagarrietako erdi-mailako teknikariaren titulua (LOGSE).
— Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren titulua (LOE).
— LH I (teknikari laguntzailea) Klinika. Baliokidea (70eko LGE).
— FP I (teknikari laguntzailea) Psikiatria. Baliokidea (70eko LGE).
— LH I (teknikari laguntzailea) Erizaintzako laguntzailea. Baliokidea (70eko LGE).
— Arreta soziosanitarioko erdi-mailako teknikariaren titulua (LOGSE).
— Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria (LOE).
— Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta sozio-sanitarioa emateko kualifikazio profesionalaren egiaztagiria edo profesionaltasun ziurtagiria. Azken kasu horretan, ziurtagiriaz edo egiaztagiriaz gain, Batxilergo titulua edo horren baliokidea den ikasketa-titulu ofiziala aurkeztu behar dira.
2. hizkuntza eskakizuna
a) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
b) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
Aurreko ataletan aipatu diren atzerritarrak, baita Espainiako Estatuan legez bizi diren atzerritarrak ere, Administrazio Publikoetako langile izan daitezke, lan-kontratudun langile gisa, Espainiako Estatuko herritarren baldintza berdinetan.
c) Plazari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, zeina egiaztatuko baitute dagozkion zerbitzu medikoek plantillako lan-kontratudun langile finko gisa sinatutako kontratuaren praktikaldian eta 11.6 oinarrian ezarritakoaren arabera. Hori dena, errege dekretu hau aplikatzearen kalterik gabe: Hori dena, errege dekretu hau aplikatzearen kalterik gabe: 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena.
d) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, lanbide kategoria eskuratzeko edo baztertua edo ezgaitua izan den kategorian betetzen zituenen antzeko eginkizunak betetzeko.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
e) Honako titulu hau edukitzea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea:
Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta sozio-sanitarioa emateko kualifikazio profesionalaren egiaztagiria. Ondorio horietarako, honako hauek hartuko dira kontuan:
— Erizaintzako zaintza osagarrietako erdi-mailako teknikariaren titulua (LOGSE).
— Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren titulua (LOE).
— LH I (teknikari laguntzailea) Klinika. Baliokidea (70eko LGE).
— FP I (teknikari laguntzailea) Psikiatria. Baliokidea (70eko LGE).
— LH I (teknikari laguntzailea) Erizaintzako laguntzailea. Baliokidea (70eko LGE).
— Arreta soziosanitarioko erdi-mailako teknikariaren titulua (LOGSE).
— Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria (LOE).
— Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta sozio-sanitarioa emateko kualifikazio profesionalaren egiaztagiria edo profesionaltasun ziurtagiria. Azken kasu horretan, ziurtagiriaz edo egiaztagiriaz gain, Batxilergo titulua edo horren baliokidea den ikasketa-titulu ofiziala aurkeztu behar dira.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
f) Iraungitako derrigortasun data esleituta duten lanpostuen kasuan, euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, 10.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
g) B gidabaimena izatea, indarrean.
h) Desgaitasuna duten pertsonen txandan parte hartzen dutenek desgaitasuna dutela aitortuta izan beharko dute, eta dagokion Administrazio Publikoan eskuduna den organoak (Foru Aldundietako sail eskuduna edo dagokiona) % 33ko edo hortik gorako desgaitasun gradua aitortua izan behar die.
Txanda honetako erreserba eraginkorra izan dadin, izangaiek hautapen probak gainditu behar izango dituzte eta, Epaimahaiak egoki iritzitako unean, desgaitasun gradua ez ezik, dagozkien zereginak betetzearekin bateragarriak direla ere egiaztatu beharko dute. Bateragarritasun hori dagozkion mediku azterketen bitartez egiaztatuko da. Hori dena, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina (1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa) aplikatzearen kalterik gabe.
i) Sexu Delitugileen Erregistro Nagusian delitugiletzat erregistratuta ez egotea. Hori egiaztatzeko, organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu behar da. Ziurtagiri hori webgune honen bitartez lor daiteke: Ziurtagiri hori webgune honen bitartez lor daiteke:
https://www.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Portal/es/registro-
central-delincuentes.
Plaza horiek Uliazpiren plantilla unitariokoak dira, eta ez dute eskubiderik ematen lana destino jakin batean egiteko. Informazioa emate aldera, deitutako plazak Uliazpik Gipuzkoako Lurralde Historikoan dituen beste edozein zentrori atxiki dakizkioke; zentroak udalerri hauetan daude: Bergara/Eibar, Hondarribia, Donostia (2) eta Zizurkil.
Parte hartzeko eskaera, horri atxiki beharreko dokumentazioa eta tasa ordaindu izanaren erreziboa aurkezteko, baita merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko eta destinoak hautatzeko ere, berariaz horretarako prestatutako inprimaki elektronikoa erabili beharko dute izangaiek, eskuragarri egongo dena Uliazpiren webguneko «Enplegu Eskaintza» atalean (hhtps://Uliazpi.eus/es/ofertasdeempleo).
GAITEGI OROKORRA
1. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundia. (6/2005 Foru Araua, uztailaren 12koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoa, 2005eko uztailaren 20ko 137. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala). (1., 3., 4., 15., 19., 20, 35 eta 39. artikuluak).
2. gaia. Uliazpi: sorrera eta estatutuak. (8/1989 Foru Araua, ekainaren 5ekoa, 1989ko ekainaren 9ko 109. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala; 36/1989 Foru Dekretua, ekainaren 13koa, 1989ko ekainaren 30eko 124. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala).
3. gaia. Enplegatu publikoei dagozkien norbanakoaren eskubideak eta taldean baliatzen diren norbanakoen eskubideak (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 14. eta 15. artikuluak. 2015eko urriaren 31ko 261. Boletín Oficial del Estado).
4. gaia. Enplegatu publikoen eginbeharrak: jokabide kodea, printzipio etikoak, jokabide printzipioak (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 52., 53. eta 54. artikuluak. 2015eko urriaren 31ko 261. Boletín Oficial del Estado).
5. gaia. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa (Atariko titulua). (2005eko martxoaren 2ko 42. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).
6. gaia. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (5. eta 89. artikuluak, 17.1 xedapen gehigarria, azken xedapenetako 14.a). (2018ko abenduaren 6ko 294. Boletín Oficial del Estado).
GAITEGI ESPEZIFIKOA
7. gaia. Uliazpi: misioa, ikuspegia eta balioak; zerbitzuak; zentroak; arretaren hartzaileak.
8. gaia. Desgaitasun intelektualaren definizioa: kontzeptua eta dimentsioak. Laguntzen paradigma.
9. gaia. Desgaitasun intelektuala eta horrekin lotuta dauden nahasmenduak edo desgaitasunak.
10. gaia. Desgaitasun intelektuala dutenak artatzeko oinarrizko printzipioak.
11. gaia. Bizi kalitatea: kontzeptua, dimentsioak eta adierazleak.
12. gaia. Bizitza plan pertsonalak prestatzea. Pertsona ardatz duen plangintza.
13. gaia. Desgaitasun intelektuala dutenekin elkarreraginean aritzeko eta komunikatzeko argibide positiboak.
14. gaia. Desgaitasun intelektuala dutenei trebeziak erakusteko erak.
15. gaia. Desgaitasun intelektuala dutenen autodeterminazioa eta erabakimena.
16. gaia. Komunikazioa eta hizkuntza. Beste komunikazio sistema batzuk. Irakasteko estrategiak.
17. gaia. Jokabideari begirako laguntza positiboa, jokabide zailen eta erronkarien aurrean. Ulertzea, prebenitzea eta esku hartzea.
18. gaia. Desgaitasun intelektuala dutenen zahartzea.
19. gaia. Dolua desgaitasun intelektuala dutenen artean.
20. gaia. Afektibitatea eta sexualitatea desgaitasun intelektuala dutenen artean.
21. gaia. Desgaitasun intelektuala dutenen osasun mentala.
22. gaia. Intimitatea eta konfidentzialtasuna desgaitasun intelektuala dutenen harira.
23. gaia. Bizitzaren amaierako prozesuak desgaitasun intelektuala dutenen artean.
24. gaia. Eguneroko trebeziak. Autonomia pertsonala: esfinterren kontrola, elikadura, jatea eta mahai inguruko ohiturak, janztea, garbitzea eta higienea.
25. gaia. Aisialdia eta denbora librea. Programa eta baliabide komunitarioak eta espezifikoak.
26. gaia. Familia: desgaitasun intelektuala dutenen familien beharrak; familiei informazioa emateko eta lankidetzan aritzeko argibideak.
27. gaia. Osasun arazo ohikoenak eta istripuak desgaitasun intelektuala dutenen artean.
28. gaia. Larrialdiko jarduerak eta lehen sorospenak desgaitasun intelektuala dutenekin.
29. gaia. Psikofarmakoak eta antiepileptikoak desgaitasun intelektuala dutenentzat.
30. gaia. Oinarrizko laguntza: desgaitasun intelektuala dutenen higiene pertsonala eta zainketa espezifikoak.
31. gaia. Oinarrizko laguntza: desgaitasun intelektuala dutenei jaten laguntzea.
32. gaia. Oinarrizko laguntza: mugitzea, zainketa fisikoak eta higiene posturala.
33. gaia. Oinarrizko laguntza: elikagaiekin ibiltzea eta elikadura higienea.