Udaltzaingoko ofiziala
Gipuzkoa
Deialdi honen xede den lanpostuaren eginkizunak izango dira Udaltzaingoarentzat indarrean dagoen legeriak finkatutako guztiak eta, bereziki, Udal honek Udaltzaingoko ofizial kategoriarako onartu dituenak. Lanpostu horrek Errenteriako Udaleko Udaltzaingoaren buruzagitza ere hartzen du, zerbitzuaren antolaketa berri bat onartzen ez den bitartean.
Batxiller edo Tekniko (lehengo LH1) titularen jabe izatea edo titulu hori eskuratzeko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea.
Derrigorrezko 3. hizkuntza eskakizuna.
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) 18 urte beteak edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa pasa gabea.
c) Gizonezkoek gutxienez 1,65 m-ko altuera izatea eta emakumeek 1,60 m. Baldintza hori egiaztatu beharko dute hala egitea eskatzen zaien unean.
d) Batxiller edo Tekniko (lehengo LH1) titularen jabe izatea edo titulu hori eskuratzeko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea.
Atzerriko titulazioaren bat izanez gero, titulu horren homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.
e) A2 eta B motetako gida baimenak izatea.
f) Euskarako 3. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea. Baldintza hau dagokion ziurtagiriaren bidez edo oposozio-garaian horretarako egingo den frogaren bidez egiaztatuko da.
g) Errenteriako Udalaren ordenantza-fiskaletan adierazitakoaren arabera, hautaketa-prozesuan parte hartzeko tasa ordaintzea, laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera.
h) Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen 315/1994 Dekretuaren eranskinean ageri den baztertze medikoen koadroan sartuta ez egotea. Alderdi hori bere garaian egiaztatu beharko da Enpresako Medikuntza Zerbitzuan egin beharreko azterketa medikoaren bidez, praktiketako funtzionario izendatu aurretik, hargatik eragotzi gabe prestakuntza-ikastaroan, praktikaldian edo praktikaldiaren amaieran azterketa berriak egitea.
i) Kondenatu ez izana dolozko delituagatik, ezta Administrazio publikoko zerbitzutik kendua ere, ezta eginkizun publikoetarako desgaitua edo etendura hartua ere, hargatik eragotzi gabe birgaitua izateko aukera, arau penalen eta administratiboen arabera.
j) Hutsegite larria edo oso larria egin izanagatik Euskal Herriko Polizi kidegoren batean sartzeko hautaketa prozesutik baztertutakoa ez izatea, baztertzea aitortu izan zenetik iraungitze epearen adinako aldia igaro bada izan ezik.
k) Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, beti ere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.
l) Eskatzailearen deklarazioaren bidez, konpromisoa hartzea armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko.
Errenteriako Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez (www.errenteria.eus), bertan eskuragarri dagoen izapide espezifikoaren bidez.
— Errenteriako Udalaren Erregistroan, ZU! Arreta-zerbitzuaren instalazioetan (Herriko Plaza z/g, 20100 posta-kodea, Errenteria).
— Euskal autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia erkidegotako erregistroetan, baita Estatuko administrazioko, Diputazio Probintzialetako, Irletako Kabildo eta Kontseiluetako erregistroetan ere, eta Toki Araubideko Oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 121 artikuluak aipatzen dituen udalerrietako udaletan.
— Posta bulegoetan. Kasu horretan gutun-azala irekita aurkeztuko da posta bulegoko funtzionarioak data eta zigilua ipini diezaion ziurtatu baino lehen, eta kasu horretan soilik ulertuko da eskaera-orria Errenteriako Udaleko erregistroan sartu dela posta bulegoan entregatu den egunean. Eskaera-orria da zigilatu behar dena.
— Arautegi aplikagarrian aurreikusita dauden gainerako beste edozein modutan.
GAI-ZERRENDA OROKORRA
(Lehenengo ariketaren A atala).
1. 1978ko Konstituzioa: Atariko Titulua. I. Titulua II. Kapitulua Eskubide eta askatasunak, IV. Kapitulua Askatasunaren eta oinarrizko eskubideen gaineko bermeak eta V. Kapitulua Eskubideak eta askatasunak etetea.
2. 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena. Atariko Titulua. II. Titulua Euskal Herriaren aginteak.
3. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. I. Titulua I. Kapitulua Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua eta II. Kapitulua Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea.
4. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. II. Titulua I. Kapitulua Jarduera-arau orokorrak eta II. Kapitulua Epe-mugak eta epeak.
5. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko Titulua: II kapitulua, 1 eta 2 atalak, eta 3 ataleko I azpi-atala. V eta VI Kapituluak.
6. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena: II. Titulua: Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak.
7. 5/2015 Errege Dekretu Legegilea, urriaren 30ekoa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua. III titulua: Eskubideak eta eginbeharrak. Enplegatu publikoen jokabide-kodea. I., II., III. eta VI. Kapituluak.
8. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I, eta II. Tituluak.
9. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Atariko titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri-aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak.
GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA
(Lehenengo ariketaren B atala eta bigarren ariketa).
I. Datu pertsonalen babesa.
10. Datu Pertsonalak babestea:
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: I. titulua (Xedapen Orokorrak) eta II titulua (Datuak babesteari buruzko printzipioak).
2016/679 (EB) Erregelamendua: I kapitulua (Xedapen Orokorrak) eta II kapitulua (Printzipioak).
II. Zuzenbide penala.
11. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: I. liburua, I titulua (Arau-hauste penala) eta II titulua (Delitu eta faltei dagokionez erantzukizun kriminala duten pertsonak).
12. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: II. liburua, I titulua (Giza hilketa eta giza hilketaren formak).
13. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: II. liburua, III titulua (Lesioak).
14. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: II. liburua, VI titulua (Askatasunaren aurkako delituak), VII titulua (Torturak eta osotasun moralaren aurkako beste delituak) eta VII BIS titulua (Gizakien salerosketa.).
15. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: II. liburua, VIII titulua (Sexu-askatasun eta ukigabetasunaren aurkako delituak).
16. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: II. liburua, IX titulua (Sorospen-eginbeharra ez betetzea) eta X titulua (Bizitza pribatuaren, norberaren irudirako eskubidearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak).
17. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: II. liburua, XI titulua (Ohorearen aurkako delituak).
18. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: II. liburua, XIII titulua (Ondarearen eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak).
19. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa: II titulua (Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak), III titulua (Erakundeen babesa), IV titulua (Tutoretza penala) eta V. titulua (Tutoretza judiziala).
20. 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabearen erantzukizun penala arautzen duena: II titulua (Neurriena) eta III titulua (Instrukzioarena).
III. Prozedura penala.
21. Prozedura Kriminalaren Legea: I. liburua, V. titulua, I. kapitulua (Defentsa-eskubidea eta doako laguntza juridikoa).
22. Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua, I. titulua (Salaketarena), II. titulua (Kereilarena) eta III. titulua (Polizia Judizialarena).
23. Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua, IV. titulua ((Instrukzioa).
24. Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua, V. titulua (Delitua egiaztatzea eta delitugilea ikertzea).
25. Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua, VI. titulua (Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxealdia).
26. Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua, VIII. titulua (Konstituzioaren 18. artikuluan aitortutako eskubideak mugatzen dituzten ikerketa-neurriak).
IV. Herri segurtasuna, polizia eta atzerritartasuna.
27. 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa: II kapitulua (Dokumentazio eta identifikazio pertsonala) eta III kapitulua (Herritarren segurtasuna mantentzeko eta berrezartzeko ekintzak).
28. 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa: IV kapitulua (Segurtasuneko administrazio poliziaren ahal bereziak) eta V kapitulua (Zehapen araubidea).
29. 15/2012 Legea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa.
30. 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena: I titulua IV kapitulua (Kode deontologikoa) eta II titulua III kapitulua (Tokiko kidegoak eta zerbitzuak).
31. 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena: IV tituluaren V kapitulua (Eskubideak eta betebeharrak), VIII kapitulua (Osasuna eta babesa) eta X kapitulua (Diziplina araubidea).
32. 170/1994 Dekretua, maiatzaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen disziplinazko araudia onartzen duena.
33. 10/2015 Legea, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena.
34. 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena.
35. 4/2000 Lege Organikoa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa: I titulua (Atzerritarren eskubide eta askatasunak), II titulua, I kapitulua (Espainiako lurraldean sartzea eta bertatik irtetea) eta II kapitulua (Egonaldi eta bizilekurako baimena).
V. Trafikoa eta bide segurtasuna.
36. 6/2015 Errege Dekretu Legegilea, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuena. Titulu hauek: I, IV, V. eranskinak: I, II, IV.
37. 320/1994 Errege Dekretu Legegilea, Trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren zigor prozedura. Artikulu hauek: 1etik 10era, 14, 18, 19 eta 20.
38. 2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Ibilgailuen Araudi Orokorra onartzeko dena (eranskinak ez).
39. 818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Araudi Orokorra onartzen duena. Artikulu hauek: 1etik 15era eta 31tik 33ra.
VI. Babes Zibila.
40. 1/2017 Legegin tza Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
41. 153/1997 Dekretua, ekainaren 24koa, Euskadiko Herri Babeseko Plana onartzen duena eta 1/2015 Dekretua, urtarrilaren 13koa, zeinaren bidez onar tzen baita Euskadiko Herri Babeseko Planaren berrazterketa berezi bat egitea.
VII. Udal araudia.
42. Animaliak babesteari eta eduki tze ari buruzko Errenteriako udal ordenantza (2021eko azaroaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala).
43. Salmenta ibiltaria arautzen duen Ordenantza (9.etik 20.era bitarteko artikuluak eta 26.etik 35.era bitartekoak) («www.errenteria.eus» udal web orria).
44. Etxeko eta merkaritzako hondakinen ordenantza (8.etik 19.era bitarteko artikuluak eta 37.etik 59.era bitartekoak) («www.errenteria.eus» udal web orria).
45. Bide publikoan edo erabilera publikoko zonetan terrazak eta mahaitxoak jartzeko Udal Ordenantza («www.errenteria.eus» udal web orria).
46. Auto-taxi zerbitzuaren ordenantza (1.etik 4.era bitarteko artikuluak eta 4., 20.,24., 25. eta 51. artikuluak) («www.errenteria.eus» udal web orria).
47. Errenteriari buruzko ezaguera orokorra: biztanleria, kale-izendegia eta eraikin publikoak («www.errenteria.eus» udal web orria).