Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa sortzeko hautaketa 2026
Garatu beharreko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 55. artikuluan ezarritakoak izango dira:
- Udalerrietako agintariak babestea eta haien eraikinak eta instalazioak zaintzea.
- Hiriguneko trafikoa antolatu, seinaleztatu eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan ezarritakoaren arabera.
- Hirigunean gertatzen diren zirkulazio-istripuen atestatuak instruitzea.
- Administrazio-poliziaren lanak egitea, udaleko ordenantza, bando eta gainerako xedapen eta egintzei dagokienez, eta ingurumenaren eta ingurune-babesaren arloko indarreko arauak bete daitezen zaintzea, gai horietarako toki-eskumenen esparruan.
- Polizia judizialaren eginkizunetan parte hartzea, polizia judizialeko unitateekin lankidetzan.
- Laguntza ematea istripu, katastrofe edo hondamen publikoetan; horretarako, legeek adierazitako moduan hartuko dute parte, babes zibileko planak bete daitezen.
- Delitu-egitaterik ez izateko behar diren prebentzio-eginbideak eta jarduketak gauzatzea.
- Espazio publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten eta giza kontzentrazio handietan ordena mantentzen laguntzea, hala eskatzen zaienean.
- Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, hala eskatzen zaienean.
Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.
Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 maila edo baliokidea, edo goragoko beste edozein maila, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan (ETZEB) jasotako datuen arabera, eskabideak aurkezteko azken egunean
Euskara jakitea merezimendu gisa baloratuko da.
- Aldez aurreko eskaera egitea.
- Espainiako nazionalitatea izatea.
- 18 urte izatea eta 38 urte bete gabe izatea; muga hori Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetan emandako zerbitzuekin konpentsatu ahal izango da.
- Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.
- Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Erregelamendua onartzen duen Dekretua laugarrenez aldatzen duen azaroaren 22ko 142/2022 Dekretuan agertzen den mediku-bazterketen koadroan sartuta ez egotea.
- Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, ez eta herri-administrazio baten zerbitzutik banandua ere, eta funtzio publikoak betetzeko desgaitua edo etena ez izatea, hargatik eragotzi gabe birgaitzearen onura aplikatzea, zigor- eta administrazio-arauen arabera.
- Armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko konpromisoa hartzea, eskatzailearen deklarazioaren bidez.
- Falta astuna edo oso astuna egiteagatik Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoren batean edo Udaltzaingoko Zerbitzuren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo ez egotea, salbu eta preskripzio-epearen baliokidea den epea igaro bada, kanporatze-deklarazioaren egunetik zenbatzen hasita.
- Praktiketako funtzionario izendapenak ondorioak dituen egunean indarrean dagoen araudiaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea.
- Mugarik gabeko turismoetarako B motako baimena edukitzea, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean dagoena. Baimen hori une oro egongo da indarrean prestakuntza- eta praktika-aldietan, bide publikoetatik gidatzeko eskubidea eten, kendu edo kendu gabe, bide administratibo edo judizialetatik, eta esleitutako puntu guztiak galdu gabe.
Eskabide elektronikorako sarbidea eta hautaketa-prozesuaren jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkeztuko da Enplegu Publikoaren Atarian, helbide elektriniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/akademia, bete bitartean emango zaizkizun argibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak onartutako baliabideetako baten bidez identifikatu beharko zara.
Zure eskaeraren jarraipena egiteko, nahitaezkoa izango da identifikazio elektronikoa izatea.