Egoitza elektronikoa

Udaltzaingoko agentea

2020/11/16 - 2020/12/14
Inprimatu
Agurain/Salvatierra
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Aguraingo Udala
Lehiaketa:
Udaltzaingoko agentea
Lanpostua:
Agentea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

1. Udalerrietako agintariak babestea eta bertako eraikinak eta instalazioak zaintzea eta gordetzea.

2. Herriguneko trafikoa antolatu, seinaleztatu eta zuzentzea, zirkulazio arauetan ezarritakoaren arabera.

3. Administrazio polizia izatea, ordenantzei, bandoei eta gainerako udal xedapen eta egintzei dagokienez, bere eskumen esparruaren barruan, bai eta ingurumenaren arloan eta ingurunea babestearen arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzea ere, gai horietan tokiko eskumenen esparruan.

4. Istripu, hondamendi edo lazeria publikoko kasuetan laguntza ematea, legeetan aurreikusitako moduan, babes zibileko planak betearazten parte hartuz.

5. Udalaren jakinarazpen eta komunikazioak banatzea, iragarki taulak mantentzea, eta udalak agintzen dituen kartel eta agiriak jartzea.

6. Mantentze zerbitzuari laguntzea, beharrizanek hala eskatzen dutenean.

7. Udalerrian egiten diren eta agintzen zaizkion jai, kultura eta kirol ekitaldi guztietan laguntzea.

8. Behar izanez gero, antzeko kategoriako udal langileak ordezkatzea.

9. Jabari eta erabilera publikoko eta udal jabetzako ondasun eta instalazioen kontrola.

10. Zerbitzu publikoen kontrola.

11. Asteroko merkatuaren kontrola, tasaren bilketa, baita antolatzen diren beste merkatu eta azokena ere.

12. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean ezarritakoarekin bat etorriz egokitu dakizkiokeen guztiak.

13. Bere kategoriari dagozkion eta agintzen zaizkion gainerako zereginak.

Titulazioa:

Batxilergoa, LH 2. maila edo baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna:

2. Hizkuntza Eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 57. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

b) Behar den besteko gaitasun funtzionala izatea atazak betetzeko.

c) Hamasei urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, 38 urte baino gutxiago.

d) Ez egotea, diziplina espediente bat dela medio, edozein herri administrazioren edo autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoen zerbitzutik bereizita eta ez izatea, ebazpen judizialen bidez, enplegu edo kargu publikoak betetzeko desgaikuntza absoluturik edo berezirik, ez funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, ez eta, langile lan kontratudunen kasuan, bereizi edo desgaitu aurretik betetzen zituztenen antzeko funtzioak betetzeko ere. Beste estatu bateko nazionalitatea edukiz gero, ez egotea ezgaituta edo antzeko egoeran, ez eta bere estatuan enplegu publikora sartzea modu berean eragozten duen diziplina zigorren baten edo antzekoren baten mende ere.

e) Dagokion deialdi espezifikoan eskatzen den titulu ofiziala edo homologatua edukitzea, edo hura jaulkitzeko eskubideak ordaindu izana. Atzerriko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria beharko da.

f) B motako gidabaimena izatea.

 

 

 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Udaleko alkate udalburuari zuzenduko zaizkio, eta udaleko sarrera erregistroan aurkeztuko dira.

Deialdia
Gaiak:

I. Herritarren eskubideak.

1. – Giza Eskubideak: giza eskubideen alderdi orokorrak. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Giza eskubideak babesteko Europako sistema.

2. – Eskubideak eta askatasunak Konstituzioan: oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Oinarrizko askatasun eta eskubideen bermeak.

3. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea: arauaren xedea eta helburua. Printzipio orokorrak. Administrazio araugintzan eta jardunean berdintasuna sustatzeko neurriak.

4. – Datu pertsonalen babesa eta eskubide digitalen bermea. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Gardentasuna eta informazioa. Eskubideak baliatzea.

5. – 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: herritarrek administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubide orokorrak. Administrazio erregistroak.

II. Antolaketa politiko administratiboa.

6. – Europako espazioa: Europaren eraikuntzaren historia. Europako erakundeak eta haien eskumenak.

7. – Estatuaren lurralde antolaketa Konstituzioan: toki-administrazioa. Probintzia. Udalerria. Autonomia erkidegoak.

8. – EAEren antolaketa politikoa eta administratiboa: Euskal Herriko Estatutuaren aurrekariak eta sorrera. Euskal Herriko Estatutuaren atariko titulua. Euskal Herriko botereak. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan bereganatutako eskumenak. EAEko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru erakundeen arteko eskumen banaketaren alderdi orokorrak.

9. Udalerria: lurraldea eta biztanleak. Antolaketa. Eskumenak. Araubide bereziak.

10. Aguraingo udal ordenantzak.

11. – Sektore Publikoaren araubide juridikoa. Administrazio publikoetako organoak: administrazio organoak eta eskumena. Administrazio publikoetako kide anitzeko organoak: funtzionamendua. Abstentzioa eta errefusatzea.

12. – Toki erakundeen oinarriak: ondasunen kontzeptua, toki erakundeen ondarea. Sailkapena. Araubide juridikoa. Toki ogasunak: diru sarreren sailkapena.

III. Administrazio zuzenbidearen eta prozeduraren iturriak.

13. – Administrazio zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak. Arautegia: arauak egiteko ahalaren titulartasuna eta mugak. Arau hierarkia. Legezkotasun printzipioa administrazio publikoan.

14. – Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea: administrazio egintza: alderdi orokorrak. Eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio isiltasuna.

15.– Administrazio prozedura: interesdunak. Administrazio prozeduraren aldiak. Egintzak berrikustea.

16. – Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa. Xedapen orokorrak. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoen ondare erantzukizuna.

IV. Zigor Zuzenbidea. Zati orokorra.

17. – Zigor Kodearen atariko titulua. Zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa.

18. – Delituak (ZKren 10. artikulutik 18.era).

19. – Erantzukizun kriminaletik salbuesten duten kausak (ZKren 19. eta 20. artikuluak), erantzukizun kriminala arintzen dutenak (ZKren 21. artikulua) eta erantzukizun kriminala larriagotzen dutenak (ZKren 22. artikulua).

20. Delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak (ZKren 27. artikulutik 30.era).

V. Bide segurtasuna.

21. – Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra: aplikazio eremua (atariko titulua).

22. – Bide Segurtasunari buruzko Legea: I. eranskina. Oinarrizko kontzeptuak, 1etik 9ra, 12tik 24ra eta 54tik 73ra.

23. – Bide Segurtasunari buruzko Legea: arau hausteak (V. titulua, I. kapitulua).

24. – Bide Segurtasunari buruzko Legea: zehapenak (V. titulua, II. kapitulua).

25. – Bide Segurtasunari buruzko Legea: erantzukizuna (V. titulua, III. kapitulua).

26. – Bide Segurtasunari buruzko Legea: zehapen prozedura (V. titulua, IV. kapitulua).

27. – Bide Segurtasunari buruzko Legea: zirkulaziorako jokabide arauak (II. titulua, I. kapitulua).

28. Bide Segurtasunari buruzko Legea: puntuak galtzea dakarten arau hausteak. (II. eranskina).

29. – Bide Segurtasunari buruzko Legea: gidatzeko baimenak (IV. titulua, II. kapitulua).

VI. Arriskuen prebentzioa.

30. – 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: xedea. Aplikazio eremua. Eskubideak eta betebeharrak.

31. – Eraikinak hustea: autobabeserako planen hastapenak. Gertakariari erantzutea. Gutxieneko jokabide jarraibideak. Okupazio handiko eraikinak. Larrialdi plana.

32. – Lehen laguntzak: lesioen lehen eta bigarren mailako balorazioa. Bihotz-biriketako bizkortzea. Aire bideen buxadura. Odoljarioak. Erredurei arreta orokorra.

VII. Euskal Herriaren eta Agurainen historia, natura ingurunea eta demografia.

33. – XIX. mendeko Euskal Herriaren Historia: konstituzio aldia eta berrezartze absolutista. Gerra karlistak: aurrekariak, bandoak, garapena eta ondorioak. Foru abolizioa. Euskal nazionalismoa: jaiotza eta garapena.

34. – XX. mendeko Euskal Herriaren historia: krisi monarkikoa. II Errepublika. Gerra Zibila, Autonomia Estatutua eta Lehen Eusko Jaurlaritza. Frankismoa: errepresioa, erbestea eta erresistentzia. Trantsizio demokratikoa.

35. – Aguraingo udalerriaren ezagutzak: kokapena, historia, kale-izendegia, zerbitzuak, komunikazioak, instalazioak, etab.

36. – Euskal Autonomia Erkidegoko natura ingurunea: erliebearen konfigurazioa, unitate morfoestrukturalak. Klima. Sare hidrografikoa. Itsasertza eta itsasoko urak. Landare paisaia eta lurzoru motak.

37. – 2018ko panorama demografikoa. Biztanleria: bilakaera eremu geografikoen arabera, egituraren bilakaera adinaren eta biztanleriaren sorlekuaren arabera. Jaiotzak: jaiotzen bilakaera eta ugalkortasun adierazleak. Heriotzak: heriotzen bilakaera eta bizi itxaropenaren bilakaera. Ezkontzak: ezkontzen bilakaera. Migrazioak: kanpoko migrazioak, barneko migrazioak eta migrazioarekiko harremana.

VIII. Herritarrak Zerbitzatzeko Polizia.

38. – Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren jatorria eta garapena: Ertzaintzaren jatorri historikoa. Gernikako Estatutuaren 17. eta 36. artikuluak. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea: atariko titulua (1. artikulutik 4.era). Euskal Herriko Poliziari buruzko xedapen orokorrak (24. artikulutik 27.era). Euskal Herriko Polizia, Kode deontologikoa (28. artikulutik 38. artikulura). Ertzaintzako funtzionarioak (105. artikulutik 115. artikulura). Udaltzaingoak (116. artikulutik 121.era).

39. – Hizkuntzaren erabilera zuzena: komunikazioa eta zerbitzuaren kalitatea: komunikazio prozesua. Elementuak. Oztopoak komunikazioan. Administrazio dokumentuak hobeto idazteko jarraibideak. Administrazio-dokumentu motak. Administrazio dokumentuen oinarrizko egitura. Hizkuntza errespetuzkoa eta ez-sexista.

40. – Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuaren eredua.