Egoitza elektronikoa

Udaltzaingoaren ofizial eta ofizialordea

2021/10/20 - 2021/11/10
Inprimatu
Lasarte
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Lasarte-Oriako Udala
Lehiaketa:
Udaltzaingoaren ofizial eta ofizialordea
Lanpostua:
Ofizial eta ofizialordea
Plaza-kopurua:
2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C/C1
Eginkizunak eta atazak:

Deialdiaren xedeko lanpostuen funtzioak izango dira, oro har, indarrean dauden legeek udaltzainentzat ezarritako guztiak eta, bereziki, Lasarte-Oriako Udalak Udaltzaingoko kasuan kasuko kategoriarako onarturikoak. Ofizialaren lanpostuak Lasarte-Oriako Udaleko Udaltzaingoaren burutza hartzen du bere gain.     

Titulazioa:

Goi Mailako Batxilergo tituluaren edo baliokide baten jabe izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko euskararen C1 maila edo baliokidea izatea (3. hizkuntza-eskakizuna, EGA…).

Beste baldintza batzuk:

a)    18 urte beteta izatea.

b)    Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, administrazio publiko baten zerbitzutik banandua ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egitea, birgaitzearen onura aplikatzeari kalterik egin gabe, arau penalen eta administratiboen arabera.

c)    Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen Goi Mailako Batxilergo tituluaren edo baliokide baten jabe izatea edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

d)    Erregelamendu bidez zehaztutako baztertze medikoen taulan sartuta ez egotea. Zertzelada hori dagokien unean egiaztatu beharko dute izangai proposatuek, horretarako osasun azterketa eginez; horrek, ordea, ez du esan nahi beste osasun azterketarik egin beharko ez dutenik prestakuntzako ikastaroan zehar, praktikaldian edo horiek bukatutakoan.

e)    Erregelamendu bidez ezarritako gutxieneko garaiera izatea; garaiera hori 1,65 m-koa izango da gizonen kasuan, eta 1,60 m-koa emakumeen kasuan.

f)    Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko euskararen C1 maila edo baliokidea izatea (3. hizkuntza-eskakizuna, EGA…).

g)    Funtzionario publiko bihurtzea eragotziko dion bestelako ezgaitasunik edo bateraezintasunik ez izatea, kasuan kasuko legezko xedapenek ezarritako baldintzetan.           

h)    «B» motako gidabaimena edukitzea. Eskabidea aurkezten den unean egiaztatu beharko da hori.             

Onartzea
Elektronikoa:

Lasarte-Oriako Udalaren Erregistro Telematikoaren bidez egin ahal izango da (http://www.lasarte-oria.eus/es/tramites), behar bezala betetako eskabide orria eta oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskatzen den dokumentazioa erantsita.             

Aurrez aurrekoa:

Eskabideak paperean aurkeztu ahal izango dira Lasarte-Oriako Udalaren Erregistro Orokorrean (Okendo, 1 - 20160 - Lasarte-Oria), egun baliodunetan, 14:00ak arte.

Posta-bulegoetan aurkeztutako eskabideak bulegoetan entregatuko dira, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, gutun-azal irekian, posta-funtzionarioak data eta zigilua jar diezazkien

      

Deialdia
Gaiak:

 

I.    Zigor zuzenbidea.

 1.    Zigor Kodea. I. liburua. Arau-hauste penala. Delituak eta erantzukizun kriminaletik salbuesten duten arrazoiak, eta hori arintzen eta/edo astuntzen duten inguruabarrak. Delituei dagokienez erantzukizun kriminala duten pertsonak.

 2.    Zigor Kodea. II. liburua. Delituak eta horiei dagozkien zigorrak: Lesioak. Askatasunaren aurkako delituak: legearen aurkako atxiloketak eta bahiketak, mehatxuak, derrigortzeak. Torturak eta osotasun moralaren aurkako beste delituak. Sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delituak. Sorospen eginbeharra ez betetzea. Bizitza pribatuaren, norberaren irudirako eskubidearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak. Ohorearen kontrako delituak. Ondarearen eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak (hauek salbu: administrazio desleiala, zigortzekoak diren kaudimengabeziak, jendaurreko lehiaketa eta enkanteetan prezio publikoak aldatzea, merkatuari eta kontsumitzaileei buruzko delituak, negozioetako ustelkeria, norberaren gauza gizarte- eta kultura-onuratik itzuraraztea, delitu sozietarioak, kapitalak errezibitzea eta zuritzea). Langileen eskubideen aurkako delituak. Atzerriko herritarren eskubideen aurkako delituak. Segurtasun kolektiboaren aurkako delituak (hauek salbu: energia nuklearrari eta erradiazio ionizatzaileei buruzko delituak). Faltsutzeak. Herri Administrazioaren aurkako delituak. Justizia Administrazioaren aurkako delituak (hauek salbu: Justizia Administrazioaren aurkako delituak, Nazioarteko Zigor Gorteari dagokionez) Konstituzioaren aurkako delituak: oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen egikaritzari buruzkoak, eta funtzionario publikoek konstituzio-bermeen aurka egindakoak. Ordena publikoaren aurkako delituak (hauek salbu: albaramendua, antolakunde eta talde terroristak eta terrorismo-delituak).

 3.    1/2004 Lege Organikoa, genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.

 4.    5/2000 Lege Organikoa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena. Aitorpen orokorra. Legearen aplikazio esparrua. Neurriak. Prozeduraren instrukzioa: adingabeak atxilotzea, espedientea hastea, espedientearen inguruko isil-gordea, talde teknikoaren txostena. Neurriak betearaztea: Xedapen orokorrak. Birgizarteratze printzipioa.           

II.    Prozesu penala.

 5.    Prozedura Kriminalaren Legea. II. liburua. Sumarioa. Salaketa eta kereila. Polizia judiziala Instrukzioa. Delitua egiaztatzea eta delitugilea nor den ikertzea. Zitazioa eta atxiloketa. Defentsa-eskubidearen egikaritza, lege-laguntza eta atxilotuei eman beharreko tratua. Konstituzioan aitortutako eskubideak mugatzen dituzten ikerketa-neurriak:      
 
— Itxita dagoen lekura sartu eta hori miatzea. Egoitzaren bortxaezintasunaren eskubidea aintzatetsi eta babestea. Titularraren baiespena. Egoitza partikularrera sartu eta miatzea, sartzeko eta miatzeko agindua, egoitza miatzea. Agintaria bera sartu, eta miatzea.      
— Liburuak eta paperak miatzea.   
— Idatzizko posta eta posta telegrafikoa geldiarazi eta irekitzea.   
— Alderdi hauei buruzko xedapen orokorrak: telefonoz eta bide telematikoz egindako komunikazioak atzematea; ahozko komunikazioak gailu elektronikoak baliatuz aditu eta grabatzea; jarraitzeko, bilatzeko eta irudiak hartzeko gailu teknikoak erabiltzea; informazio multzo handiak gordetzeko gailuak miatzea, eta ekipamendu informatikoen urruneko miaketak. Telefonoz eta bide telematikoz egindako komunikazioak atzematea.        
— Ahozko komunikazioak gailu elektronikoak baliatuz aditu eta grabatzea. 
— Jarraitzeko, bilatzeko eta irudiak hartzeko gailu teknikoak erabiltzea.       
— Informazio multzo handiak gordetzeko gailuak miatzea.           
— Ekipamendu informatikoen urruneko miaketak.

 6.    Prozedura Kriminalaren Legea. IV. liburua. Prozedura bereziak. Delitu batzuk azkar epaitzeko prozedura: Aplikazio eremua, Polizia judizialaren jarduera.      

III.    Trafikoa eta segurtasuna.

 7.    6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko testu bategina.

 8.    1428/2003 Errege Dekretua, zirkulazio araudi orokorra.               

 9.    320/1994 Errege Dekretua, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko gaietako Zigor Prozeduraren Araudia. Aplikazio eremua. Eskumenak. II. titulua: Zirkulazioko jokabide arauak. Bereziki gai hauekin lotutako artikuluak: zirkulazio arau orokorrak; edari alkoholdunak eta drogak; erreien erabilera; pasatzeko lehentasuna; larrialdietako ibilgailuak; gelditzea eta aparkatzea; argien erabilera; uhala, kaskoa eta gainerako segurtasun elementuak; oinezkoak. III. titulua: Seinalizazioa. Arau orokorrak; lehentasuna; seinaleak kentzea, ordezkatzea eta aldatzea. IV. titulua: Administrazio baimenak. Gidabaimenak eta gidalizentziak; puntuak esleitzea, galtzea eta berreskuratzea; zirkulazio baimenak; bestelako dokumentazioa; matrikula-plakak; baimenaren deuseztasuna, kaltegarritasuna eta indar-galtzea. V. titulua: Zehapen araubidea. Arau hausteak; zehapenak; erantzukizuna; zehapen prozedura; behin-behineko neurriak eta beste neurri batzuk; preskripzioa eta iraungitzea, 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren I., II. eta IV. eranskinak: oinarrizko kontzeptuak; puntuak galtzea dakarten arau hausteak; gehiegizko abiadurak eragindako zehapenen eta puntu galeren taula. 1428/2003 Errege Dekretuaren II. eranskina: kirol probak, bizikleta ibilaldiak eta bestelako ekitaldiak.

IV. Babes Zibila.

10.    17/2015 Legea, Babes Zibilerako Sistema Nazionalarena.

11.    1/2017 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Larrialdien Kudeaketari buruzko Legearen testu bategina.

12.    Babes Zibileko Euskadiko Plana - LABI.

13.    Larrialdi egoeretako jarduera: zuzendaritza, antolaketa eta koordinazioa. Agintea eta kontrola.

V.    ‑Polizia administratiboa: Udal ordenantzak eta jolas jarduerak eta jendaurreko ikuskizunak.

14.    Elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arautzen dituen udal ordenantza.

15.    Animaliak eduki eta babesteari buruzko udal ordenantza.              

16.    1 zk.ko ordenantza fiskala, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzekoa.

17.    7 zk.ko ordenantza fiskala, Udal Jabari Publikoa Okupatzeagatiko Tasak arautzekoa.

18.    18 zk.ko ordenantza fiskala, trafikoa eta trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren arloan udalak duen zehapen ahala egikaritzea arautzen dituena.          

19.    Asteko azokaren erregelamendua.

20.    Euskal Autonomia Erkidegoko jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerei buruzko Legea eta Araudia (10/2015 Legea eta 17/2019 Dekretua).

VI.    ‑Jarduteko eta herritarrei arreta emateko araudi osagarriak.           

21.    4/2015 Lege Organikoa, herritarren segurtasuna babesteari buruzkoa.

22.    4/2000 Lege Organikoa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzkoa eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzkoa. Atariko titulua: Xedapen orokorrak. I. titulua: Atzerritarren eskubideak eta askatasunak. II. titulua: Atzerritarren araubidea (Espainiako lurraldean sartzeko betekizunak, bisa motak, bisa ematea, egonaldi eta bizileku baimena, irabazteko asmoa duten jarduerak gauzatzeko baimenak). III. titulua: arau hausteak eta horien araubide zehatzailea.

23.    137/1993 Errege Dekretua, arma araudia. Xedapen orokorrak. Zirkulazio gidak. Armen titulartasunari buruzko dokumentazioa. Lizentziak, baimen bereziak eta arma-txartelak. Zehapen araubidea. Gordailututako eta konfiskatutako armak.

24.    1/2016 Legea, adikzioen eta droga mendekotasunen gaineko arreta integralari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Adikzioen prebentzioa. Eskaintzaren murrizketa. Polizia-jardueraren irizpideak. Edari alkoholdunen, tabakoaren eta nikotina aska dezaketen gailuen publizitatea, sustapena, banatzea, salmenta eta kontsumoa mugatzeko neurriak. Bestelako substantzien mugak. Jokabide adikzioak eragin ditzaketen portaerekin erlazionatutako zerbitzuen eta establezimenduen inguruko mugak Arau hausteak eta zigorrak.    

25.    3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen benetako berdintasunari buruzkoa Atariko titulua: Legearen xedea eta esparrua I. titulua: Berdintasun printzipioa eta bereizkeriaren aurkako babesa. II. titulua. I. kapitulua: Berdintasunerako politika publikoak. Printzipio orokorrak.

26.    6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena: hizkuntza-normalizazioa.

27.    4/2015 Legea, biktimaren estatutuarena: oinarrizko eskubideak eta biktimak babestea.

28.    Etika polizialaren inguruko arauak. Kode deontologikoak. 169/34 Ebazpena, 1979koa, Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiarena. Legea betearazteko ardura duten funtzionarioentzako jokabide kodeak. 1979ko abenduak 17. Ministro Batzordearen Rec. (2001) 10 Gomendioa estatu kideentzat, Etika Polizialeko Kode Europarrari buruzkoa. 2/1986 Lege Organikoa, estatuko segurtasun indar eta kidegoei buruzkoa. Oinarrizko jarduera-printzipioak. 1/2020 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina. Kode deontologikoa.

VII.    Polizia jarduerak, teknikak, taktikak eta prozedurak.   

29.    Polizia patruila. Kontzeptua eta izaera. Jarraibideak eta helburuak.

30.    Drogak: kontzeptua, sailkapena, droga motak. Kontsumo motak eta eraginak.

31.    Bide publikoetako kontrolak.

32.    Armak eta objektu arriskutsuak.

33.    Pertsona desagertuak.

34.    Biktima eta lekukoei arreta ematea.

35.    Gazteekiko jarduerak: lonjak, kaleko edana.

36.    Artikulu piroteknikoak.

37.    Trafikoa arautzeko antolaketa bereziak (kirol ekitaldi eta probak, manifestazioak…).

38.    Txostenak egitea.

VIII.  Udaltzaingoa.

39.    Udaltzaingoa Segurtasun Indar eta Kidegoen 2/1986 Lege Organikoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginean (1/2020 Legegintzako Dekretua).

40.    15/2012 Legea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema antolatzekoa.

41.    Herritarren segurtasuna. Udalerrien eta udaltzaingoen eskumenak.

42.    Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren artean eskumenak koordinatzea.

43.    Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren diziplina araubidea.