Udaltzaingoaren Laguntzaileen lan-poltsa
a) Administrazio-polizia izatea, ordenantzei, bandoei eta gainerako udal-xedapen eta -egintzei dagokienez, bere eskumen- esparruaren barruan, eta zaintzea ingurumenaren eta ingurunearen babesaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela, gai horietan tokiko eskumenen esparruan
b) Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, hala eskatzen zaienean.
c) Udaltzaingoari laguntzea hiriguneko trafikoa antolatzen mugikortasun-agenterik ez duten udalerrietan.
Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua, eskola-graduatua edo 1. mailako lanbide-heziketako gradua edo baliokide titulua izatea, edo goragoko mailako beste edozein, edo emateko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da, indarrean dagoen legeriaren arabera.
Euskararen ezagutza egiaztatuta izatea Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailan; edo hizkuntza-eskakizunak edo titulu baliokideak egiaztatuta izatea, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeari buruzko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.).
Agiri bidezko egiaztapena baino ez da onartuko. Hautaketa-prozeduran ez da euskararen ezagutza egiaztatzeko probarik egingo.
1.– Betekizunak:
a) Aurretiazko eskaera egitea.
b) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko Estaturen bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikatzekoa zaion Estaturen bateko nazionalitatea izatea.
Aurreko paragrafoan aipatutako nazionalen ezkontidea ere onartu ahal izango da, zuzenbidez bananduta ez badago, bai eta haren ondorengoak eta ezkontidearen ondorengoak ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontide horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira.
c) 18 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina ez gainditzea.
d) Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua, eskola-graduatua edo 1. mailako lanbide-heziketako gradua edo baliokide titulua izatea,
edo goragoko mailako beste edozein, edo emateko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da, indarrean dagoen legeriaren arabera.
e) Turismoetarako B motako gidabaimenaren titularra izatea. Hautaketa-prozedura honetan parte hartzeak berekin dakar izangaiei baimena ematea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ofizioz egiazta dezan baldintza hori betetzen dela.
f) Euskararen ezagutza egiaztatuta izatea Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailan; edo hizkuntza-eskakizunak edo titulu baliokideak egiaztatuta izatea, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeari buruzko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.).
Agiri bidezko egiaztapena baino ez da onartuko. Hautaketa-prozeduran ez da euskararen ezagutza egiaztatzeko probarik egingo.
Ez da beharrezkoa izango Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan (ETZEB) jasota dauden datuak egiaztatzea. Prozesu honetan parte hartzeak berekin dakar Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari zalantzarik gabeko baimena ematea datu horiek erregistro horretan kontsultatzeko. Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan (ETZEB) jasota ez dauden titulazioak; egiaztatu eta eskabidean aurkeztu beharko dira, eta pdf formatuko artxibo baten bidez sartu.
g) Udaltzaingoko laguntzailearen zereginak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa izatea. Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, hautatutako pertsonak zerbitzua eman behar duen tokiko korporazioko zerbitzu medikoek egin beharko dute egiaztapena, hasi baino lehen.
h) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia-erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik banandua ez izatea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia ez izatea. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza beretan, enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.
i) Indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea.
2.– Prozeduran parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete beharko dituzte aurreko atalean
eskatzen diren baldintzak, eta Udaltzaingoko laguntzaile izendatu arte mantendu beharko dituzte, horiek egiaztatzeko prozedura-fasea alde batera utzi gabe.
Hautaketa-prozedura honetan parte hartzeko eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean eskuragarri egongo den eredu ofizial eta normalizatura egokituko dira: www.arkauteakademia.eus