Udaltzaingo
Bizkaia
Funtzionario
Batxilergoko tituloa edo baliokidea
PL2
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Aurretiazko eskaera egitea.
c) Eskuratu nahi den eskalako edo kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Horretarako, deialdiko plazei dagokien lanpostuko eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa izan beharko dute, uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuan agertzen den baztertze-baremoaren arabera. Udaleko Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute gaitasun hori, 13.3 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.
d) 18 urte izatea eta 38 urte beteta ez izatea muga hori Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetan egindako zerbitzuekin konpentsatu ahal izango da.
e) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Batxilergoko titulua edo baliokidea, edo goi-mailako beste edozein. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
f) Dolozko delitu batengatik zigorrik jaso ez izana eta diziplina-espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzuetatik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik baztertu ez izana, eta ebazpen judizial bidez lan edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia ez izatea, funtzionario gorputz edo eskaletan sartzeko, ez eta aurkezten diren hautaketa-probei dagokien gorputz, eskala edo espezialitate berekoa izatea ere.
g) Praktiketako funtzionario izendatua izan den egunean indarrean dagoen araudiaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasunen bat ez izatea.
h) Hutsegite larria edo oso larria egiteagatik Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoren batean edo Udaltzaingoaren Zerbitzuren batean sartzeko hautaketa prozeduratik baztertua ez izatea, salbu eta haren preskripzio-epearen baliokidea den epe bat igaro bada, bazterketa deklaratu zen egunetik zenbatzen hasita.
i) Armen erabilera: Indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan armak eramateko eta erabiltzeko idatzizko konpromisoa, zinpeko deklarazioaren bidez emango duena.
j) Hautaketa-prozesuaren barruan plazari lotutako lanposturako eskatzen den hizkuntzaeskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa- prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori betetzeko data dagokion hautaketa prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.
k) Turismoetarako B motako gidabaimena izatea, deitutako plaza guztietarako eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean dagoena.
l) Langileak hautatzeko deialdian izena emateagatiko tasa ordaindu izana, 12 eurokoa.
m) Deialdia egin duen Udalean ez izatea karrerako funtzionarioak, azpieskala edo kategoria bereko lan-kontratuko langile finkorik. Hautaketa-prozesu honetako hautagaiek berariaz onartu beharko dute beren datu pertsonalak oinarri hauetan adierazitako moduan eta adierazitako helbururako erabiltzea.
Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko tokiak:
- Ahal dela: Udalaren web orriaren bidez:https://www.galdakao.eus/deialdiak.
- Galdakaoko Bilbo kaleko 4. zenbakian dagoen ESAN Herritarrei Arreta emateko Bulegoan.
-Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan