Udaltzaina
Bizkaia
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun-titulua edo baliokidea izatea, edo beste edozein, goragoko maila batekoa.
2. hizkuntza-eskakizuna izatea, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak betetzeko, edo hautapen-prozesu honetan, helburu horretarako, egitera deitutako egiaztatze-probak gainditzea. Baldintza hau betetzeko data izango da hautapen-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna.
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) 18 urte izatea.
c) Gutxienez, gizonezkoek 1,65eko garaiera eta emakumezkoek 1,60koa izatea.
d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun-titulua edo baliokidea izatea, edo beste edozein, goragoko maila batekoa.
e) Otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuaren eranskinean (Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarrenez aldatzen duena) jasotzen den medikuntzako bazterketen taulan sarturik ez egotea, Korporazioak horretarako esleitutako medikuntza-zerbitzuek hala egiaztaturik, egoki iritzitako osasun-azterketak egin eta gero.
f) Dolozko delitu bat egiteagatik kondenatua ez izatea, Administrazio Publikoaren zerbitzutik diziplina-espediente bidez banandua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaikuntzarik ez izatea. Aplikagarria izango da, hala ere, errehabilitazioaren onura, zigor- eta administrazio-arloko arauen arabera, baldin izangaiak agiri ofizial bidez egiaztatzen badu hori hala dela.
g) Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren bateko edo Estatuaren segurtasun-indar eta -kidegoetako kide izateko hautapen-prozesuren batetik baztertua ez izana arau-hauste larri edo oso larri bat egiteagatik, salbu eta arau-haustearen preskripzio-epearen parekoa den epe bat igaro bada, prozesutik baztertzeko deklarazioa egin zen egunetik aurrera zenbatuta.
h) B klaseko ibilgailuak gidatzeko baimen administratiboa izatea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako. Arestian aipatutako baimenek une oro egon beharko dute indarrean, haiek eskatzen direnetik aurrera, baimenok eten edo kendu gabe eta gidatzeko eskubideaz gabetu gabe, halako egintzak administratiboak zein judizialak izan, eta esleitutako puntu guztiak galdu gabe, halaber.
i) Indarrean den araudian zehaztutako ezgaitasun nahiz bateraezintasuneko kasuetakoren batean ez egotea.
j) 2. hizkuntza-eskakizuna izatea, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak betetzeko, edo hautapen-prozesu honetan, helburu horretarako, egitera deitutako egiaztatze-probak gainditzea. Baldintza hau betetzeko data izango da hautapen-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna.
k) Eskabidea aurkeztuz, ondorengo konpromisoak norberaren gain hartzea, lortu nahi den lanpostuaren eginkizunak aurrera eramatean:
k.1) Armak aldean eramatea eta indarrean den legedian aurreikusitako kasuetan erabiltzea.
k.2) Poliziaren uniforme, hornidura eta ekipamenduari ez dagozkien jantziak, apaingarriak eta sinboloak agertzeari uko egitea.
k.3) Polizia-zerbitzu publikoa ematean, erlijioaren, ideologiaren edo kontzientziaren arloko sinesmenei lotutako edozein praktikari uko egitea, halakoak zerbitzuarekin bateraezinak edo zerbitzua aurrera eramateko kaltegarriak direnean, ordenamendu juridikoan ezarritakoaren ildotik.
k.4) Polizia-ibilgailuak gidatzea.
k.5) Oro har, udaltzain orori dagozkion eginkizunak betetzea, ordenamendu juridikoan eta zerbitzu publikoan oinarrituta, legez finkaturiko Deontologia Kodea hertsiki betez.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzean eduki beharko dituzte beteta aurreko atalean eskaturiko baldintzak prozeduran parte hartu nahi dutenek, j) letran ezarririko salbuespenarekin, eta baldintzok betetzen jarraitu beharko dute Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente-kategoriarekin karrerako funtzionario izendatzeko unera arte, halakoak egiaztatzeko prozedura-fasea gorabehera.
Eskabideok bulego-ordutegian aurkeztuko dira Udalaren HAZn, alkate-lehendakariari zuzenduta.
Halaber, urriaren 1eko 39/2015 Legeko (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 16.4 artikuluan adierazitako herri-administrazioen erregistroetan aurkeztu ahalko dira eskabideak. Eskabideak alkate-lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta dagokion funtzionarioak data eta zigilua jarri beharko die, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Hautemandako egitezko akatsak edozein unetan zuzendu ahalko dira, ofizioz edo interesdunaren eskariz.
1. Espainiako Konstituzioa. Aitzin Titulua eta I. Titulua (10.-24. artikuluak).
2. Espainiako Konstituzioa. I. Titulua (25.-38. artikuluak).
3. Autonomia Estatutuak: kontzeptua eta izaera. Euskal Herriaren Autonomia Estatutua: Atariko Titulua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, lege-garapenekoak eta exekuziokoak.
4. Udalerria. Definizioa eta elementuak. Udal-eskumenak.
5. Udal-antolamendua: Udalbatzarra. Alkatea eta alkateordeak. Gobernu Batzarra. Beste udal-organo batzuk.
6. Erregelamenduak egiteko ahala toki-esparruan: ordenantzak, araudiak eta bandoak.
7. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. III. titulua (34.-52. artikuluak).
8. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. IV. titulua. II. kapitulua (54.-69. artikulua).
9. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. IV. titulua. IV. eta V. kapituluak (75.-95. artikuluak)
10. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. IV. titulua. VII. kapitulua (97.-105. artikuluak)
11. Administrazio Publikoaren zerbitzuko agintarien eta langileen ondare-erantzukizuna.
12. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia: Osatzen duten kidegoak. Funtzioak. Deontologia Kodea. Etengabeko prestakuntza eta euskalduntzea.
13. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia: EAEko poliziako funtzionarioen estatutu-araubidea; funtzionario-izaera eskuratzea eta hura galtzea. Eskubideak eta betebeharrak. Administrazio-egoerak.
14. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia: EAEko polizia-kidegoen diziplina-araubidea.
15. Udaltzaingoa EAEn: egitura, udaltzaingoen koordinazioa. Herritarren segurtasuna: udalek eta udaltzaingoek arlo horretan dituzten eskumenak.
16. 296/1997 Dekretua, abenduaren 16koa, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. 210/1998 Dekretua, uztailaren 28koa, 36/2012 Dekretua, maiatzaren 13koa eta 14/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua lehen, bigarren eta hirugarren aldiz, hurrenez hurren, aldatzen dutenak.
17. Delituak (Zenbakiko 10.-18. artikuluak).
18. Erantzukizun kriminaletik salbuesten duten arrazoiak (Zenbakiko 19. eta 20. artikuluak).
19. Erantzukizun kriminala arintzen duten inguruabarrak (Zenbakiko 21. artikulua).
20. Erantzukizun kriminala astuntzen duten inguruabarrak (Zenbakiko 22. artikulua).
21. Ahaidetasun-inguruabar mistoa (Zenbakiko 23. artikulua).
22. Delituei dagokienez erantzukizun kriminala duten pertsonak (Zenbakiko 27.-30. artikuluak).
23. Zirkulazio Araudi Orokorra: aplikazio-eremua (Atariko titulua).
24. Bide Segurtasunari buruzko Legea: I. eranskina. Oinarrizko kontzeptuak, 1.-9., 12.-24. eta 54.-73.
25. Bide Segurtasunari buruzko Legea: Arau-hausteak (V. titulua, I. kapitulua).
26. Bide Segurtasunari buruzko Legea: Zehapenak (V. titulua, II. kapitulua).
27. Bide Segurtasunari buruzko Legea: Erantzukizuna (V. titulua, III. kapitulua).
28. Bide Segurtasunari buruzko Legea: Zehapen-prozedura (V. titulua, IV. kapitulua).
29. Bide Segurtasunari buruzko Legea: Zirkulazioko jokabide-arauak (II. titulua, I.kapitulua).
30. Bide Segurtasunari buruzko Legea: Puntuak galtzea dakarten arau-hausteak.(II. eranskina).
31. Bide Segurtasunari buruzko Legea: Gidatzeko baimenak (IV. titulua, II. kapitulua).
32. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa: xedea. Aplikazio eremua. Eskubideak eta betebeharrak.
33. Eraikinak ebakuatzea: autobabes-planei buruzko hastapenak. Gorabeherari erantzutea. Gutxieneko jokabide-arauak. Okupazio handiko eraikinak. Larrialdi-plana.
34. Lehen sorospenak: lesioen lehen eta bigarren balorazioa. Bihotz-biriketako bizkortzea. Aire-bideen buxadura. Odoljarioak. Erreduren artatze orokorra.
35. Ibilgailuak herri-bidetik kentzeko udal-ordenantza. Leioako Udala. Bizkaiko Aldizkari Ofizialea. 41. zenbakia 2002ko otsailaren 27a, asteazkena.
36. Espazio publikoaren erabilera eta hiri-paisaiaren babesa arautzen dituen gizalegeari buruzko ordenantza. Leioako Udala. Bizkaiko Aldizkari Ofizialea. 62. zenbakia 2007ko martxoaren 27a, asteazkena.
37. Animaliak izan eta babestea arautzen duen Ordenantza. Zioen azalpena. Leioako Udala. Bizkaiko Aldizkari Ofizialea. 113. zenbakia 2006ko ekainaren 14a, asteazkena.
38. Leioako udalerria: Auzoak, kaleak, plazak, eraikin publikoak ezagutzea. Historia. Mugak. Ekitaldi kulturalak eta biztanleria.
39. Euskal Herriko Poliziaren sorrera eta garapena: Ertzaintzaren sorrera historikoa. Gernikako Estatutuko 17. eta 36. artikuluak. 4/92 Legea, uztailaren 17koa, Euskadiko poliziari buruzkoa: Atariko idazpurua (1.-4. artikuluak). Euskal Herriko poliziari buruz. Xedapen orokorrak (24.-27. artikuluak). Euskal Herriko poliziari buruz. Deontologiako arau-bilduma (28.-38. artikuluak). Ertzaintzako funtzionarioei buruz (105.-115. artikuluak). Udaltzaingoei buruz (116.-118. artikuluak).
40. Hizkuntzaren erabilera zuzena: komunikazioa eta zerbitzuaren kalitatea: komunikazioaren prozesua. Elementuak. Oztopoak komunikazioan. Administrazioko agiriak hobeto idazteko jarraibideak. Administrazio-agiri motak. Administrazio-agirien oinarrizko egitura. Errespetuzko hizkuntza eta hizkuntza ez-sexista.