Udaltzain
Gipuzkoa
Batxilergoaren titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo maila gorenagoko beste edozein.
2. H.E
a) Nazionalitate espainiarra edukitzea.
b) Gizonek gutxienez 1,65 metroko garaiera edukitzea eta emakumeek 1,60 m-koa.
c) 18 urte beteta izatea eta 38 urte bete gabe; muga hori Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetan egindako zerbitzuekin konpentsatu ahal izango da.
d) Batxilergoaren titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo maila gorenagoko beste edozein.
e) Ez egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen den baztertze medikoen koadroan.
f) Maltzurkeriazko delituagatik zigorrik jaso ez izana, herri-administrazioko zerbitzutik egotzitakoa ez izatea, eta herri-jarduerarako gaitasun-gabetua ez egotea. Hala ere, birgaiketa-eskubidea aplikatu ahal izango da, zigor- eta administrazio-arauen arabera.
g) Eskatzailearen deklarazioaren bidez, konpromisoa hartzea armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko.
h) Euskal Herriko Poliziaren kidego batean edo Toki Polizia Zerbitzu batean sartzeko aukeraketa prozesuren batetik falta larri edo oso larriren bat egiteagatik kanporatutakoa ez izatea, salbu eta bazterketa-adierazpenaren egunetik kontatuta preskripzio-denboraren beste horrenbeste denbora igaro bada.
i) Ez egotea sartuta ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean,
praktiketako funtzionario izendatzeak ondorioak dituen egunean indarrean dagoen araudiaren arabera.
j) Ibilagiluentzako B gidabaimena edukitzea, indarrean egon behar dena deitutako plaza guztietarako eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
k) Aurretiazko eskaera egitea
l) Hautaketa-prozesuaren barruan, eskuratu nahi den plazari lotutako lanposturako eskatzen den hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesuan deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Baldintza hori bete beharko den eguna dagokion hautaketa-prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.
m) Karrerako funtzionarioak edo lan-kontratuko langile finkoak ez izatea, deialdia egiten duen Udaleko eskala, azpieskala edo kategoria berean.
n) Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste baldintza guztiak.
B gidabaimena
Pegoran, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoan, Udaletxeko beheko solairuan, Untzaga plaza 1 zenbakian, 20600 Eibar. Telefonoa: 943708400
Aurretiazko hitzordua egiteko aukera ere badago. https://www.eibar.eus/es/tramites/pegora