Egoitza elektronikoa

Udalekuetarako Koordinatzaileak eta Begiraleak kontratatzeko lan-poltsa

2023/03/21 - 2023/04/20
Inprimatu
Zestoa
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zestoako udala
Lehiaketa:
Udalekuetarako Koordinatzaileak eta Begiraleak kontratatzeko lan-poltsa
Lanpostua:
Begirale, Koordinatzaile eta Kirol Begiraleak
Mota:
Lan-poltsak
Eginkizunak eta atazak:

— Programazioaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartu.
— Programatutako guztia gauzatzeko beharrezkoa den lanketa egiten.
— Haurrei harrera egin eta arreta eskaintzeaz arduratzea. Gainera, besteak beste, espazioak ireki eta itxi beharko dituzte, txukuntasuna mantendu beharko dute eta funtzionamendu arauak betearazi beharko dituzte.
— Ezarritako neurri guztiak eta Covid-19 pandemiaren aurrean etorkizunean aplika daitezkeenak betetzea eta betearaztea.
— Haurrak dinamizatu eta lotura afektibo eta konfiantzazkoak bideratuko dituzte.
— Haur guztien parte-hartzea sustatu.
— Harreman ludikoa garatu, baliabide eta jarduera desberdinetan loturak sortuz. Haurrei eguneroko eginbeharretan autonomia garatzen lagundu.

Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Udaleku irekietan koordinatzaile izateko baldintza berezia: Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale Diploma edo Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak lan horietarako baliokide gisa onartzen dituen tituluak (ikus https://www.gipuzkoa.eus/eu/ web/gazteria/programak/tituluak). Eskatzen den baldintza hau izena emateko epea amaitzen denerako beteta eduki behar da.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen C1 (EGA) hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea. Ez duenak, aukera izango du azterketa egiteko eta trebetasun hau frogatzeko.

Beste baldintza batzuk:

Lau lan-poltsetan onartua izateko eta lehiaketetan parte hartu ahal izateko, baldintza orokor hauek hauek bete beharko dira:

a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea. Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

b) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da. Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da. Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.

d) Gaixotasunik ez edukitzea, ezta akats fisiko nahiz psikikorik, postuan bete behar diren funtzioak betetzea galaraziko lukeenik. Beharrezkoa izanez gero mediku-txostena eskatuko da.

e) Europako Batasuneko edozein estatuko edota hitzartutako herrialde bateko nazionalitatea edukitzea, abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 37. artikuluan xedatutakoaren arabera.

f) Euskara jakitea: Euskararen C1 (EGA) hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea. Ez duenak, aukera izango du azterketa egiteko eta trebetasun hau frogatzeko.

g) Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.

h) Izendatua suertatuko balitz, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak bateraezintzat jotako lanetan ez aritzea lanpostuaz jabetzeko egunean.

i) Natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.

Onartzea
Elektronikoa:

— Eskaerak, behar bezala bete ondoren, Zestoako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (www.zestoa.eus). Bertan, «Tramiteak» atalaren barruan, «Tramiteak online»en bakoitzak bere eskaera erregistratu beharko du elektronikoki ziurtagiri elektronikoa erabiliz.

— Eskariak, halaber, Herri Administrazioen administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearem 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabilita aurkeztu ahalko dira.

Aurrez aurrekoa:

— Zestoako Udaleko erregistroan (Foruen plaza 1 20740, Zestoa). Ordutegia: 8:00-14:00.

— Proposamenak posta bidez bidali daitezke, kasu honetan, posta-bulegotik zein egunetan bidali duen justifikatu beharko da eta, egun berean, korreo-elektroniko bidez, eskaintza bidali duela jakinarazi beharko da gazteria@zestoa.eus  helbidera.

— Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.

Deialdia