Egoitza elektronikoa

Udalekuetarako begiraleentzat eta ludoteka-gaztelekuan lan egiteko lan-poltsa

2024/04/15 - 2024/05/14
Inprimatu
Elgeta
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Elgetako Udala
Lehiaketa:
Udalekuetarako begiraleentzat eta ludoteka-gaztelekuan lan egiteko lan-poltsa
Lanpostua:
Begiralea
Mota:
Lan-poltsak
Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokideak edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. 

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen C1 (EGA) hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

Beste baldintza batzuk:

— Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.

— 18 urte beteta izatea 2024ko ekainak 24a aurretik.

— Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

— Gaixotasunik ez edukitzea, ezta akats fisiko nahiz psikikorik, postuan bete behar diren funtzioak betetzea galaraziko lukeenik. Beharrezkoa izanez gero mediku-txostena eskatuko da.

— Europako Batasuneko edozein estatuko edota hitzartutako herrialde bateko nazionalitatea edukitzea, abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 37. artikuluan xedatutakoaren arabera.

— Euskara jakitea: Euskararen C1 (EGA) hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

— Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabe izatea edo funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.

— Izendatua suertatuko balitz, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak bateraezintzat jotako lanetan ez aritzea lanpostuaz jabetzeko egunean.

— Natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Eskaerak, behar bezala bete ondoren, Elgetako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (www.elgeta.eus), identifikaziorako ziurtagiri elektronikoa erabiliz.
Aurrez aurrekoa:
  • Elgetako Udaleko erregistroan (Mendizaleen plaza 1, 20690 Elgeta). Ordutegia: 8:00-13:00.
  • Eskariak, halaber, Herri Administrazioen administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabilita aurkeztu ahalko dira.

Oharra: ez da posible eskaera posta elektronikoz aurkeztea.