Udaleko Igeriketako monitore sorosle lan poltsa
Bizkaia
— Igerilekutako erabiltzaileen portaera kontrolatu, uraren barruan zein kanpoan.
— Istripua jasan duen pertsonari laguntza eman, uretako erreskateak eta sendaketak eraginez.
— Osasun-arauen arabera istripuen liburu erregistroa egunean eduki.
— Telefonoaz eta megafoniaz arduratu.
— Igerilekuko ateak ireki eta itxi, igerileku nagusia estaltzen duen estalkia igo eta jaitsi, igerilekuko mantentze egokian lagundu.
— Jendeari arreta eskaini, eta kexak jaso.
— Igerilekuko tenperatura neurtu, garbitasunaz arduratu… eta anomaliarik ikusiz gero, zuzendariari jakinarazi edo mantenimendu arduradunari deitu.
— Sorosle lanerako beharrezkoa den materialaz arduratu eta falta denean eskaera bideratu.
— Igeriketa ikastaroen arduraduna da.
— Ezarritako jarraibideen arabera klaseak prestatu eta ikastaroaren programazioa diseinatu.
— Klaseak ematen ari ez denean erabiltzaileei aholku teknikoak eman.
— Klaseak eman ahal izateko beharrezkoa den materiala prestatu, kontrolatu eta zaindu.
— Agintzen zaizkion eta bere kategoriarekin bat datozen gainontzeko zereginak
Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bateratua onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretuaren 6. Xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, igeriketa monitorea eta ur-sorosle titulazioa edo baliokidea izatea, edota eskabideak aurkezteko epe barruan titulu horiek eskuratzeko tasak ordaindu izana.
Nahitaezko 2. hizkuntza eskakizuna.
1. Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta espainiar estatuak berretsitako nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaioen estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango dute, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, gurasoen kontura bizi badira.
2. 16 urte beteta izatea, beste adin muga bereziren bat eskatzen den prozesuen kalte barik, eta edozein kasuan, nahitaezko erretirorako gehienezko adina ez gainditzea.
3. Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bateratua onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretuaren 6. Xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, igeriketa monitorea eta ur-sorosle titulazioa edo baliokidea izatea, edota eskabideak aurkezteko epe barruan titulu horiek eskuratzeko tasak ordaindu izana.
4. Deitutako lanpostuak nahitaezko 2. hizkuntza eskakizuna dauka. Baldintza hau, Euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatzen dituen Dekretuan eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko 64/2008 Dekretua aldatzen duen 48/2009 Dekretuko 1. Artikuluan ezarritako ziurtagiriak aurkeztuz kreditatu beharko da. Halaber, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartu eta euskera-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsiko da.
5. Tasak: Bermeoko Udalaren indarreko ordenantza fiskalak ezarritako azterketa eskubideen tasa ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epearen barruan. 20 eurokoak izango dira, Agiriak emoteagaitik ordaindu beharreko 2024ko Ordenantza fiskalaren arabera. Hautaketa prozesuan izena emotean, tasa ordaintzeko beharrizana sortzen denez, erregistro orokorretik eskaria aurkezten den unean, tasa ordaindu izanaren justifikazio ere aurkeztu beharko da. Ostantzean eskaria ez da kontuan edukiko eta deialditik kanpo geratuko da izangaia. Behin hautagaiak izena eman eta tasa ordaintzen badu, nahiz eta deialdiaren baldintzak ez bete, ez zaio ordaindutako tasa itzuliko. Tasa horren ordainketa modu hauetan egin daiteke: — Ordainketa «Autokitapenak» ataletik egin behar da, Bermeoko Udaleko Egoitza elektronikoko lotura honetan: Egoitza Elektronikoa (bermeokoudala.eus) — Txartelaz, arreta zuzeneko Berhaz bulegoan: Ertzilla kalea, 6-8. — Dirutan, diru-bilketako bulegoan: Intxausti kalea, 2. — Banketxeetan.
6. Lanpostuko zereginak normaltasunez egitea eragotziko duen gaixotasunik edo akats fisikorik zein psikikorik ez izatea. Udaleko osasun zaintza zerbitzuak erabakiko du baldintza hori betetzen dela, komenigarri jotzen dituen azterketak aurretik eginda.
7. Diziplina espediente bidez edozein administrazio publikoko zerbitzutik baztertua ez izana, edota inhabilitazio absoluturik edo berezirik ez izatea enplegu eta kargu publikoetarako.
Oinarri hauetan zerrendatutako betekizun guzti horiek eskabideak aurkezteko azken egunean eduki beharko dira, eta hautaketa prozeduran mantendu.
Egoitzatik egiteko asistentzia behar izatekotan, deitu 010 telefonora (946 179 100 Bermeotik kanpo deitzekotan) hitzordu bidez Berhaz bulegoan laguntza eskaintzeko
Modu elektronikoan egitera behartuta ez dauden interesdunen kasuan:
Aurrez-Aurrekoa: Berhaz Bulegoan. Ertzilla 6-8 Bermeo.
Ordutegia:
8:00-15:00: Astelehen, asteazken eta ostiraletan
8:00-14:00 eta 16:00-18:00: Astearte eta ostegunetan.
Udan Goizez bakarrik.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako moduan.