Egoitza elektronikoa

Berdintasun teknikaria

2025/07/01 - 2025/07/29
Inprimatu
Elexalde | Txorierri
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea
Lehiaketa:
Berdintasun teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskatzen den titulazioa edukitzea edo eskubideak ordainduta izatea: diplomatura/lizentziatura/gradua Gizarte Zientzietan, Zuzenbidean, Psikologian, Soziologian, Gizarte Lanean, edo genero-berdintasunarekin lotutako ikasketak.

Izangaiek honako baldintza espezifiko hauek bete behar dituzte:

  •  Genero-berdintasunari edo berdintasun-politikei buruzko graduondoko ikasketak edo espezializazio-ikastaroak. Honako arlo hauetan espezializatutako masterrak, diplomak edo ikastaroak izan daitezke:

• Genero-berdintasunerako politika publikoak.

• Genero-indarkeriaren prebentzioa.

• Aniztasunari eta generoari buruzko sentsibilizazioa

  • Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko prestakuntza-ikastaroa, gutxienez 150-300 ordukoa, eta organo ofizial baten ziurtagiria duela (unibertsitatea edo administrazio publikoa).
Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarekin.

 

Onartzea
Elektronikoa:

Eskari telematikoak webgunean eskuratu ahal izango den eredu ofizialean aurkeztu beharko dira: www.txorierri.eus

Eskari horiek helbide elektroniko horretan ezartzen den prozedura elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira.

Aurrez aurrekoa:

Hautaketa prozesuan onartuak izateko paperean aurkezten diren eskariak mankomunitateko erregistroko eredu normalizatuaren eta www.txorierri.eus webguneko eredua betez aurkeztuko dira, presidentetzari zuzenduta egongo dira eta erregistroan aurkeztu beharko dira (Txorierri etorbidea, 9. 48160 Derio)

Halaber, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan ere aurkeztu ahalko dira.