Txistularien lan poltsa
Gipuzkoa
—Lanpostuaren eginkizun nagusia:
Txistulari Taldearen emanaldietako interpretatzailea. Musikako eskolak prestatzea eta ematea Eskolan.
—Berariazko zereginak:
1. Zuzendaritzak adierazitako entsegu eta kontzertuetan parte hartzea, eta azkar erantzutea interpretazio artistiko egokienari buruz emandako jarraibideei.
2. Entsegu pertsonalerako aurreikusitako ordutegian, zuzendariak ezarritako programak prestatzea eta, aipatutako prestakuntza bitartez, betetze maila ona mantentzea, taldeak erraztasunez aurre egin diezaien dagozkion emanaldi mota guztiei.
3. Taldeak bere esku jarritako materiala (instrumentuak, partiturak, jantziak, etab.) zaintzea, zuzendaritzak esandako une eta tokietan emanez.
4. Eginkizun hauen berezko beste zeregin batzuk:
a. Artxibozaina.
i. Partituren, harmonizazioen eta Taldeak sortutako gainerako dokumentazioaren artxiboa kontserbatzea eta eguneratuta mantentzea, Udaleko eta/edo Eskolako Agiritegiak eta Liburutegiak ezarritako arauei jarraituz.
ii. Partiturak eta katalogoak eskatzea musika etxeei, zuzendariaren irizpideei jarraituz.
iii. Jotzaile bakoitzaren karpetak prestatzea entsegu eta kontzertuetarako, zuzendariak adierazitako programazioari jarraituz, eta entsegu edo emanaldi bakoitzaren hasieran eta amaieran banatu eta jasotzea.
iv. Eskuz edo ordenagailuz kopiatzea errepertorio berriko partiturak, edo errepertorio zaharra berritzea, Taldeak erabil dezan.
v. Publikoak eta erakunde interesdunek Taldearen Agiritegian sartzeko egindako eskakizunei erantzutea.
b. Errejidorea.
i. Bermatzea zaindu eta mantendu egiten direla Taldeko kideei pertsonalki esleitu ez zaizkien tresnak eta jantziak (instrumentu handiak, tronpeten jantziak, biltegia, etab.), bai eta Taldearen azpiegitura materiala ere (megafoniako aparatuak, oholtza, kantoreak, etab.).
ii. Egiaztatzea zer egoeratan dauden eta nolako kontserbazio maila duten entsegurako lokalak eta tresnak, barne hartuta suteen eta lapurreten aurkako alarmak.
iii. Entsegu eta emanaldietako materialaren garraioa eta kokapena antolatzea.
iv. Taldearen soinuztapenaz arduratzea ohiko kontzertuetan, eta teknikari nagusiaren zereginetan laguntzea ezohiko kontzertuetan.
c. Komunikazioa.
i. Prentsa oharrak komunikatzeaz arduratzea.
ii. Kartelak eta programak prestatzea.
iii. Webguneko eta sare sozialetako albisteak kudeatzea.
iv. Komunikazioari dagozkion beste zeregin batzuk, Eskolako Zerbitzu Orokorrekin koordinatuta.
d. Irakaslea.
i. Musika Eskolako irakaskuntza programa prestatu eta ematea, eta eskola orduetan eta eskolarik gabeko orduetan sartutako beste zeregin pedagogiko batzuk gauzatzea, Eskolako irakasleen lanpostuan oinarrituta.
5. Halaber, esleitu zaizkion eta bere lanpostuan sartzeko eta aritzeko beharrezkoa den kualifikazioarekin bat datozen zereginak gauzatzea, aurretiaz zerrendatu direnez gain.
Musika edo Dantzako goi-mailako titulua edo baliokideak eskuratzeko eskubideak izatea edo ordainduta izatea.
Atzerriko titulazioak badira, titulazio horien homologazioaren egiaztagiria izan beharko da.
Euskararen jakite maila egiaztatzen duen 3. Hizkuntza Eskakizuna edo titulazio edo ziurtagiri baliokidea edukitzea. Edo bestela, ikasketa ofizialak euskaraz egin izanaren egiaztagiria izatea eta, horregatik, euskara maila hizkuntz tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsita egotea egiaztatu behar da
a) Espainiar herritartasuna edo Europar Batasuneko estaturen bateko herritartasuna izatea; edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.
Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; parte hartu ahal izango dute, orobat, herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere –betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude–, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
b) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adinetik behera izatea.
c) Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea.
Baldintza hori bere garaian egiaztatu beharko da, mediku azterketaren bidez.
d) Diziplinazko espedientearen bidez autonomia erkidegoetako Administrazio Publikoetako edo organo konstituzionaletako edo organo estatutarioetako zerbitzutik banatuta ez egotea, eta ebazpen judizial bidez gaitasungabetze erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, banatu edo gaitasungabetu den kidegoan edo eskalan sartzeko.
e) Musika edo Dantzako goi-mailako titulua edo baliokideak eskuratzeko eskubideak izatea edo ordainduta izatea.
Atzerriko titulazioak badira, titulazio horien homologazioaren egiaztagiria izan beharko da.
f) Euskararen jakite maila egiaztatzen duen 3. Hizkuntza Eskakizuna edo titulazio edo ziurtagiri baliokidea edukitzea. Edo bestela, ikasketa ofizialak euskaraz egin izanaren egiaztagiria izatea eta, horregatik, euskara maila hizkuntz tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsita egotea egiaztatu behar da. Ikusi II. eranskineko baliokidetzak eta salbuespenak.
Oinarri honetan ezarritako baldintza guztiak bete behar dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta edukitzen jarraitu beharko dira bitarteko funtzionarioa izendatua izan arte.
Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da, eskabidea behar bezala beteta eta erantsita. Beste aukera bat da www.donostiaeskola.eus web orrian izena ematea.
Eskabideak paperean aurkeztuko dira Musika eta Dantza Eskolaren Erregistroan (Atotxako Zelaia Plaza 3). Era berean, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, 2015eko urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan adierazitako tokietan aurkeztu ahal izango da.