Turismo-enpresa eta Jardueretako Teknikarien premiazko lan-poltsa
Bizkaia
Turismo-enpresa eta -jardueretako teknikariaren edo diplomatuaren unibertsitate-titulua izatea. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen baliozkotzea edo kredentziala izan beharko du, hala badagokio.
a. Europar Batasuneko herritarra edo haren ezkontidea izatea, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haren ondorengoak eta ezkontidearen ondorengoak ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanik mendekoak badira. Halaber, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa denean.
b. 16 urte beteta izatea eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean nahitaezko erretiroaren gehieneko adina ez gainditzea.
c. Turismo-enpresa eta -jardueretako teknikariaren edo diplomatuaren unibertsitate-titulua izatea. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen baliozkotzea edo kredentziala izan beharko du, hala badagokio.
d. Dagokion izendapenaren ondoriozko eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
e. Diziplina-espediente bidez inolako herri-administrazioren edo autonomia erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioren zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial baten bidez enplegu edo kargu publikoak betetzeko desgaikuntza absoluturik edo berezirik ez izatea, edo bereizia edo desgaitua izan deneko funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko desgaikuntza absoluturik edo berezirik ez izatea. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea; eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikoa lortzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.
f. Herri-administrazioetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenek aipatutako araudian aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.
g. Barakaldoko Udalean indarrean dagoen lan-poltsa arruntean ez egotea, deialdi honen xede den kategorian.
- Eskabideak, era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan zehaztutako moduan aurkeztu ahal izango dira.
- Parte hartzeko eskabideak posta-bulegoetan aurkezten badira, gutun-azal irekian entregatuko dira, posta-zerbitzuko langileek data eta zigilua jar diezazkieten, eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkeztu direla ziurtatu aurretik. Kasu horretan bakarrik ulertuko da eskabideak posta bulegora eraman diren egun berean sartu direla udalaren erregistro orokorrean. Eskabideak zigilatuta egon behar du.