Turismo bulegorako administrari laguntzailea
Gipuzkoa
— Turismo eskaintzari buruzko informazioa bildu, inplikatutako eragile guztiekin harremanetan jarrita, dagokion eran antolatu eta etengabe eguneratzen joatea.
— Turismo bulegoan informazioa ematea eta informazio eskaera ez presentzialak (telefonoz edo posta elektronikoz) erantzutea.
— «Itourbask Euskadiko Turismo Bulegoen Sarearen» plataforman datuak erregistratzea (turista sarrera presentzialak eta ez presentzialak) eta estatistikak ateratzea.
— Bulegoko erabiltzaileentzat informazioa eskuragarri dagoela ziurtatzea, falta denean biltegitik ateratzea, eta kontsumoa erregistratzea.
— Informazio euskarriak eguneratzea beharren arabera, baita sarean ere: webgunea eta sare sozialak.
— Turismo Bulegoak eta Udalaren beste sail batzuek sortu eta banatutako produktuak saldu, kontrolatu eta likidatzea.
— Herriko ostalaritza sektorearekin harremanetan egotea, okupazio mailari buruzko informazioa eskatzea eta sektorerako interesgarria izan daitekeen informazioa bidaltzea.
— Bisita gidatuen erreserba sistemaren kontrola eramatea. Bisiten kudeaketa eta ordainketak eta itzulketak kudeatzea eta likidazioa egitea.
— Hornitzaile eta zerbitzu turistikoen datu basea eguneratuta edukitzea, kalitate ziurtagiriari dagokion dokumentazioan eskatutako maiztasunarekin.
— Bulegoko kalitate sistemen kudeaketek eskatzen dituzten erregistro guztiak zorroztasunez betetzea.
— Era berean, agintzen zaizkion zereginak egitea, lanpostua lortzeko eta betetzeko eskatzen den kalifikazioarekin bat datozenak.
Eskola Graduatua edo Lehen Mailako Lanbide Heziketa edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo gorako titulu baten jabe izatea edo baliokideren bat izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.
Euskarako 3. Hizkuntza eskakizuna (C1) egiaztatzea.
a) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adinera ez iristea.
b) Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen aplikazioaren ondorioz langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estaturen bateko nazionalitatea izatea.
Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontidea ere parte hartu ahal izango du, betiere zuzenbidez bananduta ez badago, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere, bi ezkontidea zuzenbidez bananduta ez badaude, ondorengoan hogeita bat (21) urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta haien kontura bizi badira.
c) Eskola Graduatua edo Lehen Mailako Lanbide Heziketa edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo gorako titulu baten jabe izatea edo baliokideren bat izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.
d) Lanpostuaren berezko eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen edo bateraezina den gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.
e) Diziplina espediente bidez edozein herri administraziotako edo autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoetako zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizialaren bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea, ez eta lan kontratuko langileen kasuan betetzen zituzten, antzeko eginkizunak betetzeko desgaikuntza absolutu edo berezirik ere, langile horiek bereizi edo desgaitu badituzte.
f) Ezintasun kausetan sartuta ez egotea eta abenduaren 26ko 53/1984 Legeak bateraezintzat jotako jarduerarik ez egitea.
g) Euskarako 3. Hizkuntza eskakizuna (C1) egiaztatzea.
h) Ingeleseko First Certificate in English titulua edo baliokidea egiaztatzea.
i) Frantseseko DELF B2 edo baliokidea egiaztatzea.
Debako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira elektronikoki.
Debako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira aurrez aurre.