Egoitza elektronikoa

Tokiko Garapen Sozialeko teknikaria

2023/05/17 - 2023/06/13
Inprimatu
Durango
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa
Lehiaketa:
Tokiko Garapen Sozialeko teknikaria
Lanpostua:
Tokiko Garapen Sozialeko teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:
  • Unibertsitate-gradua, lizentziatura edo baliokidea

     

Hizkuntza eskakizuna:
  • Hizkuntza Eskakizuna.: 3 — Nahitaezkoa. — Derrigortasun data: 2015/03/26

     

Beste baldintza batzuk:
  • a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den beste estaturen bateko nazionalitatea edo nazionalitate espainiarra izatea, Europako Erkidegoa eratzeko Itunean definituta dagoen moduan.

  • b) Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetik bananduta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta beren kontura bizi badira (5/2015 LED, 57. artikulua).

  • c) Aurretiazko eskaera egitea. d) Eskuratu nahi den eskalako edo lan-kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

  • e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

  • f) Diziplina-espedientearen bidez Administrazio Publikoetako edo Autonomia Erkidegoetako Erakunde Konstituzional edo Estatutarioetako edozein zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara iristeko desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea.

  • g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina- zehapenik edo baliokiderik ez izatea.

  • h) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

  • i) Atzerrian lortutako titulazioa duten hautagaiek dagokion baliozkotzea edo homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.

  • j) Hautaketa-prozesuaren barruan lanposturako (lan-kontratuko langileen kasuan) edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako plazetarako) eskatzen den hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori betetzeko data dagokion hautaketa- prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.

  • k) Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea. Hargatik eragotzi gabe kargu publikoa edo jarduera pribatu bateraezina betetzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubideaz baliatzea 

  • l) Deialdia egin duen Mankomunitatean ez izatea karrerako funtzionarioak edo eskala, azpieskala, klase eta kategoria, edo kategoria bereko lan-kontratuko langile finkorik.

  • m) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun

Onartzea
Elektronikoa:
  •  www.mdurango.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz izapidetu dezakezu.

Aurrez aurrekoa:
  • Udalaren bulegoetan (Casa Astola, 26, 48220 Abadiño), dagokion inprimakia bete eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko duzu, "Dokumentazioa" erlaitzean.