Egoitza elektronikoa

Teknologia Teknikoa

Spri - Enpresen Ganapenerako Euskal Agentzia
2023/07/07 - 2023/07/20
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
SPRI - Enpresen Ganapenerako Euskal Agentzia
Lehiaketa:
Teknologia Teknikoa
Lanpostua:
Teknologia Teknikoa
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Betebeharrak:

  • I+G programak finkatzen eta indartzen laguntzea, bai eta eskuragarri dauden gaitasun zientifikoak eta teknologikoak ere, horiek sektore bakoitzeko enpresen joeretara eta beharretara egokituta.
  • Proiektu estrategiko bereziak sustatzen laguntzea. Proiektu horien buru dira nazioarteko dimentsioko trakzio-enpresak, euskal ekonomiarako aukera-nitxo berriak sortzeko eta tokiko balio-kateak dinamizatzeko gai direnak.
  • I+G programen kudeaketa-lanak egitea.
  • I+G proiektuen ebaluazio teknikoak eta ekonomikoak berrikusten laguntzea.
  • I+G proiektuen datu-baseetako informazio garrantzitsua jasotzeko, ateratzeko eta prozesatzeko lanak egitea.
  • I+G+b programen monitorizazio- eta ebaluazio-txostenak egiten laguntzea.
  • Euskadiko enpresa-mailako I+G jarduerari eta ZTBESko eragileei buruzko txostenak egiten laguntzea.
  • Lan-esparruari buruzko nazioarteko sareetan eta proiektuetan parte hartzea.
Titulazioa:
  • Unibertsitateko goi-mailako titulazioa. Trantsizio energetikoarekin zerikusia duten master-titulazioak balioetsiko dira.
Hizkuntza eskakizuna:
  • EAEko bi hizkuntza ofizialak, hau da, euskara eta gaztelera menderatzea.
  • Ingelesa: C1 maila. Ahozko eta idatzizko komunikazioa eta ulermena.
Beste baldintza batzuk:
  • Bezeroaren kudeaketa eta epe eta emaitzei begira lan egitea.
  • Komunikaziorako gaitasunak, eta kooperaziorakoak eta taldean lan egitekoak.
  • Euskal Berrikuntza Sistemari buruzko ezagutzak.
  • Business Inteligence eta Datuen Gobernantzari buruzko ezagutzak.
  • Bidaiatzeko prestutasuna.
  • Gidabaimena.

ESPERIENTZIA

  • 7 urte energia garbien esparruan industria sustatzearekin eta haren lehiakortasuna hobetzearekin zerikusia duten lanpostuetan.